Edari energetikoak eta janari azkarra iragartzeko haurrak erabiltzea debekatuko dute EAEn

Eusko Legebiltzarrak EAJren, EH Bilduren, PSE-EEren eta Elkarrekin Podemos-IUren aldeko botoekin onartu du legea. PPk abstentziora jo du, eta Voxek kontra. 


Irainik ez eskola kirolean: publikoari txartela ateratzeko aukera eta norgehiagoka bertan behera uzteko irizpideak

Eskola kiroletik irainak ezabatzeko asmoz, protokoloa abiatu dute Araban: besteak beste, ikus-entzuleei txartela aterako zaie; lehenengo irainarekin norgehiagoka gelditu eta hirugarrenarekin bertan behera utziko da; eta arbitroa ez da ardura hori duen bakarra... [+]


Urte hasieran edo bukaeran jaiotzeak zein eragin du eskolan?

Pasa den abenduan eta urtarril honetan jaio diren bi haurren artean egun batzuetako aldea besterik ez dago, baina eragina izan dezake eskolan, antzeko garapen prozesua daramaten bi haurrak ikasturte ezberdinetan matrikulatuko baitituzte.


"Martxorako ematen digute hitzordua pediatrarekin"

Xandra Claveriak, Otxarkoagako bizilagunak, urrian jakin zuen ez dutela pediatrarik osasun etxean. Salatu du haurrek ez dutela arreta egokirik eta jarraipen medikurik jasotzen.


Haurrak eta adinekoak elkarrekin, Eguzkitza eskolak eta alboko zahar-etxeak praktikan jarri duten esperientzia

Auzoaren eta auzoko biziaren parte dira eskolak, eta horregatik, bata bestearen ondoan dauden Irungo Eguzkitza ikastetxea eta Amaxantalen zahar-etxea ohituta daude hainbat ekintza elkarrekin egitera. Gabonen atarian ere, postal pertsonalizatuak prestatuko dituzte, batera... [+]


Lehenengo mugikorra noiz, nola eta zein baldintzapean?

Nerabeari bere lehenengo mugikor pertsonala eman aurretik, zein bide egin daiteke etxean, familiak partekatutako mugikorrarekin? Eta behin emanda, noiz da unea, zein ezaugarridun gailua da egokiena, zein baldintza eta erabilera adostu ditzakegu, zer saihestu behar dugu? Guraso... [+]


"Ama, aita, ez dut hil nahi"

Heriotzari beldurra izatea ez da arraroa, haurrek gaiarekiko kontzientzia hartu ahala. Gau Beltzaren atarian, heriotzak sor dezakeen izua kudeatzeko moduaz aritu gara Naroa Martinez psikopedagogoarekin.


Itsasoari begira
MULTIMEDIA - dokumentala

Itxaso, gabezia neurologikoa duen neskatilaren gorabeherak azaltzen ditu dokumentalak; Itxasoren egoera, askorentzat ezezaguna den arren, Euskal Herriko familia ugarik gertutik bizi dute.

Gidoia eta zuzendaritza: Lorea Pérez de Albéniz
Produkzio-zuzendaria:... [+]


Haurren parte-hartzea birpentsatzeko jardunaldiak: "Iritzia eskatzera mugatu behar da parte-hartzea?"

Haurrei entzun eta iritzia eskatzera mugatzen den parte-hartzea nahikoa da? Haur guztiek berdin hartzen dute parte? Helduen molde asanblearioak dira horretarako egokienak? Txikitatik parte-hartzean hezi ez den gazteak badaki parte hartzen?... Galdera ugariren inguruan gogoetatu... [+]


"Anormala da haur-eskoletan eta Haur Hezkuntzan hain gizon gutxi aritzea"

Zergatik dago hain gizon irakasle gutxi 3-6 urteko umeekin, Haur Hezkuntzan? Zer esanik ez 0-2 urteko umeekin, haur-eskoletan. Genero rolez, zaintzaz, errezeloez eta umeentzako ereduez mintzatzeko bi belaunaldirekin bildu gara: erretiratu zen arte Haur Hezkuntzan irakasle aritu... [+]