Basauriko familia bat etxetik bota dute protesta artean

Goizaldean zegoen iragarrita kaleratzea eta Baietz Basauri-k deituta, herritarrak eta alderdi politikoetako kideak bildu dira etxearen aurrean. Azkenean ertzainek familia etxetik atera dute.

Emakume bat eta bi adingabe etxetik kanporatu ditu Alokabidek Gasteizen

Herritarrak etxe atarian bildu dira kanporatuak izan daitezela eragozteko. Ertzaintzarekin tentsioa eta bultzakadak izan dira eta emakumea esku-ohean eraman behar izan dute ospitalera antsietateak jota.

"Eusko Jaurlaritzak egin ditu aurten etxe kaleratze gehienak EAEn: Alokabide bidez 57"

2016ko lehen hiruhilekoan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Alokabidek 57 etxe kaleratze egin dituela salatu dute Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop Gipuzkoa elkarteek hainbat eragileren babesarekin. Etxegabetzeen, pobreziaren eta desberdintasun sozialen aurkako dekalogoarekin bat egiteko eskatu diete alderdiei.

Madrilgo putre funts batek etxetik botako du kaltetuen bozeramalea

Etxea uzteko hilabeteko epea eman dio putre funtsak bere familiari. Mejiasek uste du EMVSk Saldutako Etxebizitzek Kaltetukoen bozeramaile izateagatik kaleratuko dutela.

Etxegabetzeek gora egin duten Espainiako Estatuko leku bakarra da EAE

Urteko lehen hiruhilekoan 306 familia etxegabetu dituzte EAEn, hipoteka ordaintzeko arazoengatik; eta beste 196 bota dituzte alokairuzko etxebizitzetatik. Eusko Jaurlaritzaren murrizketa politikek eragindako egoera dela salatu dute Bizkaiko hainbat kolektibok.

Egunero 1,53 etxegabetze egiten dira Nafarroan, PAHek salatu duenez

Espainiako estatuko etxegabetzeen aurkako plataformek bilkura egingo dute Iruñean. Datua kongresua aurkezteko ekitaldian eman dute jakitera.

Etxegabetze prozesu batekin lotu dute Ormaiztegiko emakume baten heriotza

Banketxeak bere aurka abiaturiko etxegabetze prozesuarekin lotu du Gipuzkoako Stop Kaleratzeak plataformak Ormaiztegiko Ana Múgica ostalariaren heriotza. Elkarretaratzea deitu dute astearterako herriko Laboral Kutxaren aurrean, 19:00etan.

Etxe kaleratzeek gora egin dute azken urteetan Hego Euskal Herrian

Hego Euskal Herrian 16.165 etxe kaleratze izan dira 2007 eta 2015 urte bitartean, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak jakinarazi duenez; guztira 20.417 zeuden aurreikusita.

Gipuzkoan 2 etxe kaleratze eta 10 enkante geldiarazi zituzten iaz

Kaleratzeak Stop plataformak emandako datuen arabera euren laguntza juridikoari esker lurralde horretako 16 familiak ez du etxebizitza galduko.

Herritarrak etxebizitza eskubidearen berme

Urtarrilaren 26an BBVA banketxeak etxerik gabe utzi nahi izan zuen Iruñeko Txantreako familia bat. Legeak lege, etxegabetzeak geldiaraztea badagoela erakutsi zuen herri mugimenduen eta ordezkari politikoen arteko batuketak. Gaur egun uste duguna baino ohikoagoak dira etxegabetzeak Euskal Herrian. Berbarako, Barakaldon otsailean zortzi kaleratze egiteko agindua emanda dago, Berriotxoak taldeak salatu duenez.

"Barakaldon otsailean zortzi etxegabetze egiteko agindua dago"

Urtarrilaren 26an BBVA banketxeak etxerik gabe utzi nahi izan zuen Iruñeko Txantreako familia bat. Etxegabetzeak geldiaraztea badagoela erakutsi zuen herri mugimenduen eta ordezkari politikoen arteko batuketak.

Barakaldon zortzi etxegabetze egin behar dituztela salatu du Berri Otxoak plataformak

Gizarte bazterketaren aurkako plataformak azaldu du etxe kaleratze hauek otsailean egingo dituztela; lehenengoa datorren astelehenean, otsailak 1.  

Gelditu egin dute Iruņeko Txantrea auzoko etxegabetzea, auzokideak mobilizatu ostean

Goizeko lehen orduetatik hainbat herritar batu dira Txantrea auzoko Arguedas kalean, etxegabetze arriskuan zen bikote bati babesa emateko asmoz. Hainbat ordezkari politikok ere bat egin dute deialdiarekin. Joxe Abaurrea Iruñeko zinegotziak iragarri du kaleratzea gelditzea lortu dutela. 

Kutxazainean lo zaudela hiltzea, gizartearen duintasunaren neurgailu

Berdin dio joan den astean kutxazainean hil zen emakume etxegabeak zein neurritan egin zien uko zerbitzu sozialei, halako bizimodurik ez delako borondatez hautatzen; bestelako arrazoiak eta argudioak bilatu arren, gure gizartearen ispilu krudela da gertaturikoa.

Barakaldoko Gazte Asanbladak jakiak bildu ditu udal etxebizitzak okupatu dituzten familientzako

Barakaldoko Gazte Asanbladak jaki bilketa egin du duela aste batzuk Udalaren etxebizitza batzuetan sartu ziren hiru familiei laguntzeko. Ekimen honen bitartez haienganako elkartasuna adierazi eta euren egoera salatu nahi izan dute.

Donostia "etxegabetzerik gabeko" hiri izendatu dute

Ostegunean Kaleratzeak Stop plataformak abiarazitako mozioa onartu du Donostiako Udaleko udalbatzak. Donostia “etxegabetze eta enkanterik gabeko” hiri izendatu dute EH Bildu, Irabazi eta PSEren aldeko bozei esker. PP eta EAJ abstenitu egin dira.

Iruņea, "etxegabetzerik gabeko" hiri izateko bidean

Hutsik dauden 170 etxebizitza publiko premiazko beharrak dituzten pertsonen zerbitzura jarriko dituela adierazi du Iruñeko Udalak. Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Foroan adostutako lehen neurriak jarri dituzte martxan ekimenarekin.

Nork behar du poetarik lagunak hiltzen direnean?

Gaur irakurri dugu Mediterraneoan 100 lagun baino gehiago ito direla. Lagunak uztailaren 14an itsasoratu ziren تاجوراء edo Tajura-ko kostaldetik, Tripolitik hurbil.

Bartzelonako alkatetza hartu eta 48 ordura lehen etxe kaleratzea eragotzi du BCN en Comúk

Astelehen goizean Bartzelonako Nou Barris auzoan etxe kaleratze bat gelditzeko ekintzan esku hartu du Ada Colau Bartzelonako alkate berriak.

Espainiako Bankuak onartu du IRPH interes-tasarekin bezeroen hipoteka manipulatu zitekeela

Kutxabanken kontrako auziko abokatuen galderei erantzunez, Espainiako Bankuak esan du kutxa bakoitzak indize horren emaitzetan “eragin” zezakeela.

Etxebizitza eskubidea bermatzeko lehen harria jarriko du EAEko Legebiltzarrak

Etxebizitza eskubidea aitortuko duen lege berria onartuko du EAEko Legebiltzarrak datozen hilabeteetan EH Bildu, PSE-EE eta UPyDren babesarekin. Aldaketa garrantzitsua ekar dezake, herritarrek eskubide hori exijitu ahal izango baitute epaitegietara joz.

Txantreako bi familia etxea galtzeko arriskuan direla eta manifestazioa eginen dute

Txantreako gazte mugimenduak, Txantrea Etxe Kaleratzerik Gabeko Gune Librea, TX Bizi eta Txantrea Krisiaren Aurrean kolektiboek igandean, apirilak 12, etxebizitzaren aldeko manifestazioa eginen dute. Etxe kaleratze arriskuaz ohartarazi eta alternatibak eraikitzen jarraitzeko aldarria eginen dute 18:00etan Mendigorria Kaleko Rural Kutxatik abiatuko den manifestazioan.

Aterpea izateko eskubidea nola bermatu

“Etxebizitzak, kaleratzeak eta alternatibak” mahai-ingurua antolatu dute ikasleek Leioako campusean, Herri Unibertsitateen barruan. Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko moduez aritu dira Kaleratzeak Stop, Elkartzen, Errekaleor eta Maison13 ekimenetako kideak.

Beste modu bat

“Banku jarduera arduratsua, hurbila eta gizartearekin konprometitua da gurea; pertsonak lehenesten dituena eta parte garen gizartearen garapenean laguntzeko asmoa duena. Kutxa Kooperatiboaren proiektuan, beti izango dugu beste pauso bat emateko”. Beste modu bat aldarrikatzen zuen...

Mikel Otazu: "Laboralaren gutuna azken tanta izan zen eta Mirenek ezin izan zion eutsi"

Antsoaingo (Nafarroa) PAHko Mikel Otazurekin hitz egin dugu Miren Peñak etxeko hipotekarekin bizi izan zuen egoeraz.

Peņari irtenbidea eskaini ahal ziola gogorarazi dio Nafarroako PAHk Laboral Kutxari

Miren Peñaren hipotekari buruz Laboral Kutxak emandako azalpenak gezurtatu dituzte Nafarroako Hipotekak Kalte Egindakoen plataformek agiri bidez.

Miren Peņaren kasuan ez zegoela etxegabetze prozesurik martxan dio Laboral Kutxak

Laboral Kutxak komunikatua plazaratu du Miren Peña antsoaindarrak bere buruaz beste egin ondoren finantza erakunde horren kontra hasi diren protesten aurrean. Gezurtatu egin dute Peña etxetik kaleratzeko prozesua martxan zegoenik.

Miren Peņaren heriotzari kalean erantzungo diote aste osoan

Miren Peña 43 urteko antsoaindarrak bere buruaz beste egin du, Laboral Kutxak bere hipoteka birnegoziatzeko aukera ukatu dionean.

Etxe kaleratzeen aurkako protesta batengatik 19 atxilotu Madrilen

Madrilen hemezortzi gazte atxilotu dituzte etxegabetzeen kontrako ekintza bat egiteagatik Moratalaz barrutiko udal biltzarrean. Otsailaren 17an batzarra eten zuten etxe kaleratzeen aurkako oihuekin eta “etxerik gabeko jenderik ez, jenderik gabeko etxerik ez” zioen pankarta zabaldu zuten.

Kaleratzeak Stop: "Etxebizitzaren euskal legea urardotzen ari dira"

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformek Eusko Legebiltzarrean premiazko agerraldia eskatu dute. Beren ustez, etxebizitzaren euskal legea “urardotzen” ari dira eta oinarrizko edukiak eskatzen dizkiote.
Multimedia

2012-11-02  |  Etxegabetzeak

Baserritik kanporatuak

Hondarribiko Sainzigarrenea baserriak bere jabeen kontra borrokatu beharko du, sasiaren, asunen eta goroldioaren kontrako dema etsian bukatu nahi ez badu. Etxearen jabeek maizterrak bota nahi dituzte, eta hutsik hiltzen utzi. Azken urteetan nagusi berek beraien baserrietan bizi ziren beste...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys