AZET: Defendatzen gaituen komunitate bat izateko beharra

  • Bilboko Etxebizitza Taldea (AZET) justu konfinamendu garaian sortu zen, “eta ez kasualitatez”, bertako kideek azaldu dutenez. Hausnarketa orokor batetik abiatu ziren: “Egungoa osasun krisitik harago krisi sistemikoa da. Hau langileriaren pobretze bat da eta oinarrizko beharrak asetzeko zailtasun handiagoak ditugu, adibidez, etxebizitza edo elikadura. Intuizio honetatik abiatuta eta gure auzoko elkartasun sarean parte hartu ondoren, ikusi genuen une honetan etxebizitzak zentraltasun handia izango zuela”. Etxebizitzaren arazoa politizatzeko eta behar indibidualei modu kolektiboan erantzuteko beharraz gain, beste oztopo batekin egin zuten topo: “Isolamendua eta indibidualizazioa. Bizi garen gizarte kapitalistaren oinarri estrukturala da, baina konfinamenduan are nabariago egin da”. Uste dute testuinguru horretan kolektiboki lan egiteak ekarri diela arrakasta: “AZETera hurbildu garenok familia politiko bat aurkitu dugu, konpromisoa hartzen duena inor bakarrik atzean ez uzteko. Batzuentzat lehen aldia izan da familia politiko baten parte sentitu direna”.

    AZETen esperientzia, Osasun neurriekin komunitateak kalean bizi behar du artikuluaren zati da.

2020ko abenduan kalean batzarra egiten. Argazkia: AZET.
2020ko abenduan kalean batzarra egiten. Argazkia: AZET.

2021eko martxoaren 14an

Jendearengana iristea ez zaie oso zaila izan: “Etxebizitza sindikatu moduan hasi ginen eta gugana datozenak etxebizitzarekin modu ezberdinetako arazoak dituzten pertsonak dira. Jendea gurekin harremanetan jartzeko telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat ditugu, eta haiengana heltzeko, sare sozialez gain saiatzen gara gure auzoetako kalean ikusgarri egoten kartel eta pankarten bidez. Baina jendeak AZETera iristeko duen modurik ohikoena ahoz ahokoa da”.

Arazo edo kasu bakoitza lantzeko lantalde bat dute eta ostegunero asanblada orokorrean batzen dira AZETeko militante eta kaltetu guztiak. Alerta egoeran ere aurrez aurreko asanbladei eustea erabaki zuten, “asanblada hauetan ikusten delako sindikatuaren benetako lana eta agerian geratzen delako gure filosofia: Asanbladen bidez, gure kideek ikusten dute haien arazoa ez dela indibiduala”. 40 lagun inguru batzen dira asanbladatan eta osasuna bermatzeko neurri guztiak hartzen dituztela nabarmendu dute: maskara, segurtasun distantziak, gela, leihoak irekitzea, aforoak errespetatzea...

"Kalea uzten duen herria..."

Asanbladez gain, auzolanak eta lanegunak burutu dituzte auzoetako plazetan, modu horretan etxebizitzaren arazoa ikusarazteko eta jendea mobilizatzeko. Kalean elkartzea “guztiz beharrezkoa dela” uste dute: “Hasieratik hartu dugun erabaki politikoa izan da, argi dugulako kaleak uzten dituen herria borroka uzten duen herria dela. Horregatik erabaki genuen asanbladak kalean eta plazetan egitea. Batetik, gure lanarekin aurrera jarraitzeko modua zen, garai hartan aforoak oso txikiak zirelako eta biltzen ginen espazioak txiki geratzen zitzaizkigulako. Ulertu genuen seguruagoa zela kalean biltzea. Bestetik, momentu horretan ez geneukan beste aukera handirik: telematikoki lan egitea ezinezkoa zen, jende askok ez duelako erremintarik eta gaitasunik. Eta hirugarrenik, osasun krisiaren ondorioz ezartzen ari dizkiguten mugak eta debekuak salatzeko. Gure jarduera politikoarekin jarraitzeko oztopoak jartzen dizkigute, baina bitartean etxegabetzeek eta etxe jabeen gehiegikeriek bere horretan jarraitzen dute. Argi genuen ez genituela gure kideak bakarrik utziko eta biltzen jarraitzea erabaki genuen”.

Auzolan eguna. Argazkia: AZET.

Etxebizitzaren behar materialetik abiatuta, helburua komunitate bat sortzea dela azaldu dute: “Etxebizitzaren borroka, bitarteko bat da guretzat, sistema honetan topatu dugun arrakala bat. Baina helburua borrokarako komunitate politiko bat eraikitzea da. Hau guztia ezinezkoa da egunerokotasunean eta aurrez aurre, espazio formal zein informaletan egiten den lanik gabe. Espazio hauek ematen digutelako aukera elkar ezagutzeko, elkar zaintzeko, konfiantza lortzeko...” azaldu dute, eta langile klasearen behar materialei erantzuteaz gain, behar subjektiboei ere erantzuten saiatzen dira: “Defendatzen zaituen komunitate bat izateko beharra, eta isolamendua apurtzekoa”.

AZET garatu ostean, Asetu Herri Biltegia zabaldu dute: “Guretzako etxebizitza ez dira lau horma, langileok gure bizitzaren alderdi guztiak erreproduzitzen ditugun tokia baizik. Praktikan, ikusi dugu etxebizitzaren arazoa ez dela inoiz modu isolatuan agertzen. Normalean, oinarrizko behar materialekin guztiz lotuta dago eta garbi ikusi dugu alokairua ordaintzen uzten den azkenetariko gauza izaten dela, gure kide askok jateari ia utzi diola alokairua ordaindu ahal izateko”. Horrela sortu zuten Asetu Herri Biltegia, oraingoz elikadura eta higieneari lotutako behar materialei erantzuten diena, “baina denborarekin gure asmoa da Herri Biltegia beste behar batzuetara zabaltzea: eskola materiala, arropa edo dena delakoa”. Behar materialak kolektiboki asetu nahi dituzte, asistentzialismoan erori gabe: “Guk egiten duguna klase elkartasuna antolatzea eta hauspotzea da, justu asistentzialismoaren aurkakoa. Klase elkartasunak bilatzen du kaltetua subjektu politiko bihurtzea, bere arazoa kolektibizatu eta politizatzea... Horregatik, sindikatuaren helburua, kasu zehatzak konpontzeaz gain pertsona horren politizazioa da, komunitate politikoan partaide bihurtuz”.

Beldurraz galdetu diegu: “Biltzeari uzten badiogu, datorren arriskua agian bestea baino handiagoa da... ez zaio beldurra galtzen, baina COVID-19az harago jendeak beste arazo batzuk ere baditu eta konpondu behar ditugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude