Eliza katolikoari loturiko Berakah elkarteak bide judizialetik etxegabetu nahi ditu atari bereko hiru etxebizitzatan bizi diren hiru familia Gasteizko Alde Zaharrean, Auzoan Bizi etxebizitza sareak salatu duenez. Horietako bat da Fatimarena, senarra eta lau seme-alaba adingabe dituena. Irailaren 28rako zuen etxegabetzerako data atzeratzea lortu zuen familiak, baina edozein unetan heldu daiteke agindu berria. Fatimak familiaren egoera larria azaldu dio ARGIAri, baina salatu ditu ere Berakahren mehatxuak, gardentasun eza eta jokabide autoritarioa.
2019an heldu zen Fatima Marokotik Gasteizera. “Marokoko euskalduna naiz”, dio euskaraz irribarretsu, bere jatorri bereberrak gogoan. Osteomelitisa du belaunetako batean, eta bizitza salbatzeko Marokon eman zioten aukera bakarra hanka moztea zen. Hori ekidin asmoz migratu zuen familiak.
2020ko martxoan eman zion Berakahk aterpe Fatimari eta familiari, pandemiaren konfinamenduaren testuinguruan, Gasteizko Alde Zaharreko San Marcos kantoian dituen pisuetako batean. Berakah elkartea Alde Zaharreko Santa Maria eta San Vicente Martir parrokietako gizarte-ekintzarako programa bat da, Gasteizko “pertsona behartsuenei laguntzea” helburua duena eta, besteak beste, Gasteizko Elizbarrutiaren eta Vital kutxaren laguntzak jasotzen dituena. Azpiegitura eta programa ugari ditu auzoan, asistentzialak –janari banaketa, eskolaz kanpoko jarduerak haurrentzat, pisuak eta lokalak...– zein erlijiosoak –mezak, prozesioak...– . Pobrezia egoeran aurkitzen diren ehunka (bere memoriaren arabera, milaka) familiak hartzen du parte bere ekimenetan.
Fatimak, batetik, elkarteaz eskertuta hitz egin d – “ez dugu ahazten eman zigutela laguntza eta aterpe bat”–, baina oso kritiko mintzatu da etxegabetzearekin eta oro har dituen egiteko moduekin.
Obedientzia eta gardentasun eza
Berakahk bere pisuetan bizi direnen bizitza osoki kontrolatu nahi dituela dio Fatimak, presio handia egiten dietela beren jarduera eta programetan parte hartu dezaten. Adibidetzat jarri du haurrak eskolaz kanpoko jardueretara bidali beharra. Auzoko beste elkarte batzuetan, zenbait familiek adierazi dute Berakahko jarduera erlijiosoetan parte hartzen dutela bestela programatik kanpo utziko dituzten beldurrez (elikagai banaketatik, adibidez). Fatimak dio bera ez dela joan inoiz mezara, baina badela beldurragatik joaten den asko, kristauak ez direnak barne.
Arazoa orokorra dela uste du Fatimak, beldurra eta ondorioz obedientzia erabatekoa oso zabalduta daudela, eta obedientzia hori “naturaltzat” hartzen dutela Berakahn
Edonola ere, gardentasun eza ere arau da, Fatimaren esanetan. Esaterako, Berakahko pisuetan zeuden zenbait familia udalaren larrialdietarako prestazioa jasotzen hasi zirenean (666 euro familia osoarentzat), elkartetik esan zieten pisuko 300 euro ordaintzen hasi behar zutela. Udalaren gizarte-zerbitzuekin adostutako neurria zela ziurtatu zieten; baina nork bere gizarte-langileari ordainketen berri eman zionean, deus ez zekitela adierazi zieten, eta hori ordaintzekotan Berakahk alokairu kontratua egin behar ziela –ordainketaren ziurtagiririk ere ez zieten ematen–.
“Orduan, bat-batean esan ziguten ez zirela 300 euroak ordaindu behar”, azaldu du Fatimak. Antzerako beste adibide batzuk ere aletu ditu, Elikagaien Bankuko jakien banaketa “arbitrarioa” kasu.
Mehatxuak eta etxegabetzea
San Marcos kantoiko etxebizitzak baldintza “oso txarretan” daudela dio Fatimak (hezetasunak, horma edo teilatu pitzatuak...). Iragan eguberrian arazo larria suertatu zen atariko etxebizitzetan: “Arrakalak eta itoginak agertu ziren, gure etxebizitza azpiko pisuan ura lanparatik behera irristatzen zen eta elektrokutatzeko beldur ziren, hezetasun handia zegoen etxeetan eta umeetako batzuk arnasketa arazoekin hasi ziren”. Azaltzen duenez, Berakahko arduradunei deitu zieten, baina “opor garaia pasa arte” itxaron beharko zutela erantzun zieten, edo alde egin. Zer edo zer gertatuko zitzaien beldurrez, ordea, suhiltzaileei deitu zieten, “esan zuten ezin zela teilatua ukitu arriskutsua zelako, eta txostena egingo zutela udaletxerako”. Baina inork ez zuen neurririk hartzen, eta ate joka jarraitu zuten: lehenik Caritaseko langile bati; azkenerako hiru etxebizitzetako familiak batera aurkeztu ziren udalaren gizarte-zerbitzuetan, “ardura erakutsi zuten”.
Berakah-ri ez zitzaion batere gustatu laguntza kanpoan bilatzea, eta orduan hasi ziren, Fatimaren esanetan, mezu bidezko mehatxuak eta giltzak utzi eta etxetik alde egiteko agindua
Berakahko arduradunei ez zitzaien batere gustatu laguntza kanpoan bilatzea, eta orduan hasi ziren, Fatimaren esanetan, mezu bidezko mehatxuak eta giltzak utzi eta etxetik alde egiteko agindua. Alde egiteko prestutasuna agertu zuela dio, baina alternatibaren bat emanez gero, "ez kale gorrian geratzeko". Mehatxu mezuak bere gizarte-langileari erakutsi zizkiola dio, eta ordutik telefono mezuak eten eta bileretara deitzen zituztela Berakahtik: “Zelatan egoten ziren ea telefonoa genuen edo grabatzen ari ginen”.
Jarraian, atariko hiru etxebizitzetako bietan iragan eguberritan agertu ziren hezetasun eta pitzadurak. (Argazkiak: Auzoan Bizi)
Etxegabetzea
Testuinguru horretan heldu zitzaion, irailaren 26an, etxegabetzearen exekuzio aginduaren jakinarazpena. Bi eguneko epea zuen etxea borondatez uzteko –legez, exekuzio jakinarazpenaren aurretik salaketarena jaso beharko luke, baina ez da horrela izan, eta helegitea jartzeko aukera galdu du horrela–. Exekuzioa hilabetez atzeratzea lortu du, baina kinka larrian dago familia.
Azken aste eta egunetan paperak lortu dituzte, baita soldatapeko lana ere, baina momentuz alokairu bat lortzea “ezinezkoa” zaie (“2.000 eurotik gorako diru-sarrerak eskatzen dizkigute, eta umerik ez dute nahi”). Gizarte-langileak Etxebideko etxe batera bideratu dezaten eskatu du, eta horren esperantza du. Badaezpada arropak kartoizko kutxetan sartuta bizi da familia, eta belauneko ostiomelitisagatik makulua erabiltzen duen Fatima sabeleko hernia baten ebakuntzatik atera berri dago. “Oso txarto nago, beldur handiarekin, ez dakigu zer gertatuko den”. Aspaldi jo zuen Alde Zaharreko Auzoan Bizi etxebizitza sarera bere kasua azaltzera, eta elkarrekin ari dira egoerari aurre egin nahian.
Salaketa eta bere emaitzak
Iragan astean egin zituen publiko Auzoan Bizik etxegabetze mehatxuak, eta hurrengo asteetan “adi” egoteko eskatu die auzotarrei. Sareko kideek ARGIAri adierazi diote San Marcos kantoiko hiru familiena ez dela kasu isolatua, Berakahren etxegabetzeen, etxegabetze mehatxuen eta abusuen berri izan dutela aurretik ere. Oraingo honen aurrean, “auzokideen etxeak defendatu” egingo dituzte.
Auzoan Bizitik diote Berakahren abusuen berri izan dutela aurretik ere. Etxegabetze honen aurrean, “auzokideen etxeak defendatu” egingo dituzte
“Beste inork horrelakorik bizi ez dezan” ari da Fatima bere egoera publikoki salatzen: “Pertsonalki nahi dudana programatik irtetea da, duintasunez bizi ahal izateko mehatxu eta abusurik gabe. Baina Berakahn egoera oso zaurgarrian dagoen jende asko dago, menpekotasun egoera handian”, azaldu du. “Antolatuz esperantza dago”, dio hitzordura lagundu dion Auzoan Biziko kideak, eta arrazoia eman dio Fatimak: “Garai batean argia moztu zien Berakahk beren pisuetako erabiltzaile batzuei; mozketa publikoki salatu zenetik, ez”.
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.
10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.