Bilboko Udalak pertsona bat etxetik botako duela salatu du Etxebizitza Sindikatuak

  • Ostiral honetarako dago ezarrita etxegabetzea eta horren kontrako protesta egitera deitu du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Etxegabetze guztien "berehalako eta baldintzarik gabeko etetea" aldarrikatuko dute eta mobilizaziorako deia goizeko 09:00tarako jarri dute. Bestalde, Iruñean etxegabetze bat geldiaraztea lortu du Haritu sindikatuak.

Iazko maiatzean ere Erandion emandako etxegabetze bati aurre egin behar izan zion Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. // Argazkia: Gedar

2024ko urtarrilaren 23an - 11:49
Azken eguneraketa: 12:54

Bilboko Udalak Txurdinagako auzokide bat etxetik botako duela jakinarazi du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Salatu dute Udal Etxebizitzetako pisu batean bizi dela gaur-gaurkoz kaleratua izateko arriskuan dagoen pertsona: “Ez du beste alternatibarik eta kalean geratzeko arriskuan dago”. Ostiral honetarako, hilaren 26rako, ezarri du kaleratzea Bilboko Udalak eta goiz horretarako deialdia egin du sindikatuak: 09:00etan Julian Gaiarre kaleko 4. zenbakira bertaratzeko deia luzatu dute, etxegabetzeen "berehalako eta baldintzarik gabeko etetea" aldarrikatzera.

Sindikatuko kideek sareetan zabaldutako oharrean salatu dute Udalaren “erantzukizun zuzena”. Izan ere, ohartarazi dute nahiz eta udal etxebizitza gehien dituen estatuko hiria Bilbo izan, Udalak horiek ez dituela “modu iraunkorrean eta baldintzarik gabe” eskaintzen. Jakinarazi dute borrokan jarraituko dutela.

Iruñean beste etxegabetze bat gelditzea lortu du Haritu Elkarlaguntza Sareak

Bestalde, Iruñeko Haritu Elkarlaguntza Sareak astelehenean iragarri du astearte goizerako Buztintxurin (Iruñea) ezarrita zegoen etxegabetzea gelditzea lortu dutela. Hustutzea ikusarazteko egindako lanari esker, “komunikazio instituzionalerako bideak” ireki eta presioa areagotu dutela ohartarazi dute sarean zabaldutako oharrean. Gatazkaren sozializazio eta mobilizaziorako deia ere etxegabetzea geratzeko “faktore erabakigarriak” izan direla azaldu dute.

Hala ere, kaleratzeko arriskuan zegoen Carolinaren egoerak “ezegonkorra” izaten jarraitzen duela adierazi dute. Testa higiezinen taldearena da etxebizitza eta ez da inoiz negoziatzera eseri. Carolina eta bere familiarentzat irtenbide bat aurkitu arte borrokan segiko dutela berretsi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Eguneraketa berriak daude