Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu dituzte, besteak beste: “Kontzientzia sortu nahi dugu lehenengo eta ondoren esperimentatuz teoriatik praktikara eraman”, azaldu du Arianne Kareaga Lanki ikertegiko kideak TuLankide aldizkarian.

‘Laia’ aldizkaria, ARGIArekin batera

Bidasoaldeko irakurlea bazara, honezkero izango dira hiru urte Laia aldizkariaren lehen alea jaso zenuela etxean. BDSKOOP eraldaketa fabrikak –eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzailean dabiltzan kooperatiba eta proiektuak biltzen dituen elkartea– Behe Bidasoan eta... [+]


Olatukoopek Saretze Eguna egingo du Gasteizen, ekonomia eraldatzaileko eragileen artean harremanak josteko

Olatukoopeko kideak Montehermoso kulturunean bilduko dira larunbatean, Saretze Egunean. Gasteizen eta Araban ekonomia eraldatzailera hurbildu nahi duten eragileekin "harremanak jostea" izango da helburua.


Aiala Zubieta Bertiz
"Ingurumenean ere enpresa txikiok gure norabidea jarri behar dugu"

Ingurumenaren eta jasangarritasunaren inguruan aholkularitza eskaintzen duen Isladak kooperatibako kidea da Aiala Zubieta Bertiz. Berriki, formazioa eskaini die ekonomia eraldatzaileko kooperatiba eta proiektuei, Beterri Saretuz ekimenak Usurbilgo Lanbide Eskolan antolatuta,... [+]


2023-03-16 | ARGIA
Proiektu eraldatzaileetan dabiltzan emakumeen foroa egingo dute Andoainen

Beterri-Buruntza eskualdeko ekonomia eraldatzailearen sareak antolatuta, hainbat kooperatiba, proiektu eta enpresa komunitariotan dabiltzan emakumeak bilduko dira Leitzarango Bisitarien Etxean, aitortza, konfidantza eta ahalduntzea lantzeko.


Pirinioetan alokairu publikoa merkeago izateko hobaria jarri du martxan Nafarroako Gobernuak

Pirinioetan etxebizitza lortzeko dagoen arazoari aurre egiteko neurria onartu du Nafarroako Gobernuak. Etxebizitza publikoen alokairuaren prezioa %38 jaisteko hobaria aktibatu du, despopulazio arriskuan diren ibarretan "biztanleria finkatzea" helburu.


“Lanean ere rolak birsortzen dira sotilki”

Berdintasuna enpresetan nola lantzen dugun aztertzeko formazio saioa egin du Beterri Saretuz egitasmoak. Berdintasun Planen inguruko informazioa jasotzeaz gain, berdintasuna praktikara nola eraman ere hausnartu dute.


2023-02-21 | ARGIA
Soldata arrakala
Berdintasun planetatik harago, zer egin dezakegu?

Otsailaren 22an, Emakumeen eta Gizonen Soldata Berdintasunaren Aldeko Nazioarteko Egunean, lanean genero berdintasuna "planetatik praktikara" nola garatu aztertuko dute Hernanin, Beterri Saretuz egitasmoak kooperatiba eta proiektu eraldatzaileei zuzenduriko formazioan.


Ekonomia eraldatzailearen mugaz gaindiko topaketa egingo dute Elizondon

Ostegun honetan Elizondon elkartuko dira Euskal Herriko ekonomia eraldatzaileko kooperatiba eta eragileak, esperientziak partekatu eta, besteak beste, interkooperazioaz hitz egiteko. Hirugarren aldia da mugaz gaindiko topaketa egiten dela.


2023-02-08 | ARGIA
Entzute metodologia: lehenik ingurukoen kezkak eta beharrak zein diren jakin, eta gero lanari ekin

Ekonomia eraldatzailearen Beterri-Buruntzako sareak antolatuta,  entzute prozesuen inguruan jardungo dute asteazken honetan Hernanin. Enpresa, kooperatiba eta ekintzaileentzako formazio saioa izango da: "Hartzen al dugu tarterik gure inguruari entzuteko?",... [+]


2023-02-02 | Garazi Zabaleta
Larrea janariak
Aurrez prestatutako jakiak Irunen, kontsumo jasangarria oinarri

BDS Koop Eraldaketa Fabrika Behe Bidasoan ekonomia sozial eraldatzailearen alde lanean ari den kooperatiben elkartea da. Alor desberdinetako proiektuak batu dira bertan, tartean, nekazaritzaren eta elikaduraren bueltako zenbait egitasmo ere bai. “Eraldaketa fabrikatik... [+]