Olatukoopek Saretze Eguna egingo du Gasteizen, ekonomia eraldatzaileko eragileen artean harremanak josteko

  • Olatukoopeko kideak Montehermoso kulturunean bilduko dira larunbatean, Saretze Egunean. Gasteizen eta Araban ekonomia eraldatzailera hurbildu nahi duten eragileekin "harremanak jostea" izango da helburua.

2023ko Saretze Eguna Gasteizen ari dira antolatzen, eta lurraldean dauden erronkak aztertuko dituzte ekonomia eraldatzailearen ikuspegitik. Argazkia: Olatukoop

2023ko ekainaren 7an - 08:31
Azken eguneraketa: 22:34
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bederatzi urte dira Olatukoop sarea sortu zela eta, urtero egin ohi duten bezala, Saretze Eguna antolatu dute ekonomia eraldatzaileko kideen arteko harremanak sustatzeko. Aurtengoan Gasteizen egin dute zita, Montehermoso kulturunean, larunbat honetan. Helburu nagusiena "Gasteizen eta Araban Ekonomia Sozial Eraldatzailera hurbildu nahi duten eragileekin harremanak jostea izango da", azaldu dute.

Olatukoopeko kideek sarearen genealogia eta egungo egoeraren berri emango dute, eta ondoren, lurraldean dauden erronkei Ekonomia Sozial Eraldatzailearen bidez nola erantzun diezaioketen ere aztertuko dute.

"Gasteizen eta Araban ere bizitza erdigunean jarriko duen ekonomia bat martxan jartzea eta denetariko eragileak ehundu eta jostea garrantzitsua da", azaldu dute Olatukoopen Saretze Egunaren antolaketa lanetan ari diren lagunek.

Saretze Egunerako spota ere prestatu dute:

Migratzaileen eskubideen aldeko ekimenak ezagutzen

Baina ekonomia eraldatzaileen erronkez hitz egiteaz gain, hainbat esperientzia ezagutzeko aukera ere izango da ekainaren 10ean Gasteizen. Hala, Kataluniako Migress kolektiboak Bartzelonan daraman ekimena azalduko du. Migressek migrazioa eta ekonomia solidarioa ditu ardatz, eta gizarte aniztasuna eta arrazakeriaren aurkakoa sustatzen ditu; migratzaile eta errefuxiatuen eskubideak defendatzea du oinarri.

Bestalde, KoopFabrika ekintzailetzarako ekimen kooperatiboaren Hegoaldetik Koopfabrika deituriko ildoaren nondik norakoak ere azalduko dituzte Montehermoson, pertsona migratuentzat bideraturiko ekintzailetza kooperatiboko programa bat da.

 

 


Ekonomia eraldatzailea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.