Pirinioetan etxebizitza lortzeko dagoen arazoari aurre egiteko neurria onartu du Nafarroako Gobernuak. Etxebizitza publikoen alokairuaren prezioa %38 jaisteko hobaria aktibatu du, despopulazio arriskuan diren ibarretan "biztanleria finkatzea" helburu.
Etxebizitza publikoaren alokairua merkeagoa izango da hemendik aurrera Nafarroako Pirinioetako herrietan, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolaketa, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen sailak hobaria emango baitu horretarako.
Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta sail horretako kontseilari José María Aierdik iragarri du neurria Otsagabian, Gu Pirinioa izeneko Pirinioetako Planaren baitan asteazkenean egindako azken bileran.
Hala, herri horietan etxebizitza publikoaren alokairua %38 merkeagoa izango da hobariari esker, metro koadroko 5,66 eurotik 3,5 eurora igaroko baita prezioa.
Aierdik nabarmendu du bederatzi milioi euroko inbertsioa egin duela berak gidatzen duen sailak, batez ere etxebizitzarako sarbidea bermatzeko neurrietan, baina baita ekintzailetzaren eta enpleguaren arloan ere. Auritzen, Aurizberrin, Jaurrietan eta laster Nagoren, hogei etxebizitza atondu dituzte alokairu publikoan jartzeko.
Despopulatuta eta zahartuta
Nafarroako Pirinioak despopulazio egoera larrian daude. Gaindegiak berriki egindako 2022ko adierazleen txostenean ageri denez, Pirinioetako ekialdeko ibarrak dira Euskal Herrian biztanleria dentsitate gutxiena dutenak eta aldi berean 65 urtetik gorako biztanleria tasa handiena dutena.
Gu Pirinioa planak egoera horri aurre egin nahi dio Pirinioetatik bertatik, hango eragile eta herritarrekin elkarlanean, eta horretarako hainbat ekimen jarri ditu martxan, besteak beste ekintzailetza eraldatzaileari lotutako proiektuak bultzatzeko.
CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.
Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]