ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Proiektu eraldatzaileetan dabiltzan emakumeen foroa egingo dute Andoainen

  • Beterri-Buruntza eskualdeko ekonomia eraldatzailearen sareak antolatuta, hainbat kooperatiba, proiektu eta enpresa komunitariotan dabiltzan emakumeak bilduko dira Leitzarango Bisitarien Etxean, aitortza, konfidantza eta ahalduntzea lantzeko.

Bigarren aldiz egingo dute emakumeen foroa Beterri-Buruntzaldeko eskualdeko proiektu eraldatzaileetako kideek. Argazkia: Beterri Saretuz
ARGIA
@argia

2023ko martxoaren 16a - 10:00

Beterri Saretuz ekimenak Emakumeen Foroa antolatu du bigarrenez aurten, Andoainen dagoen Leitzarango Bisitarien Etxean. Beterri-Buruntza eskualdean ekonomia eraldatzaileko proiektu eta kooperatibatan dabiltzan emakumeak biltzea du helburu, "elkar eutsi eta elkar aitortzarako baldintzak lantzeko", azaldu dutenez.

Horrez gain, barne konfidantza indartzeko faktoreak identfikatzen saiatuko dira foroan, eta denen bizipenekin konfidantza hori elikatzeko bideak zein izan daitezkeen aztertuko dute.

Azken batean, "ahalduntze kolektiborako eta konfidantza indartzeko espazioa sortzea" nahi dute foro horren bidez.

Saioa goizeko 9:30ean hasiko da eta goiz osokoa izango da. Izena emateko epea zabalik dago oraindik.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Beterri Saretuz kanaletik interesatuko zaizu...
“Lanean ere rolak birsortzen dira sotilki”

Berdintasuna enpresetan nola lantzen dugun aztertzeko formazio saioa egin du Beterri Saretuz egitasmoak. Berdintasun Planen inguruko informazioa jasotzeaz gain, berdintasuna praktikara nola eraman ere hausnartu dute.


2023-02-21 | ARGIA
Soldata arrakala
Berdintasun planetatik harago, zer egin dezakegu?

Otsailaren 22an, Emakumeen eta Gizonen Soldata Berdintasunaren Aldeko Nazioarteko Egunean, lanean genero berdintasuna "planetatik praktikara" nola garatu aztertuko dute Hernanin, Beterri Saretuz egitasmoak kooperatiba eta proiektu eraldatzaileei zuzenduriko formazioan.


2023-02-08 | ARGIA
Entzute metodologia: lehenik ingurukoen kezkak eta beharrak zein diren jakin, eta gero lanari ekin

Ekonomia eraldatzailearen Beterri-Buruntzako sareak antolatuta,  entzute prozesuen inguruan jardungo dute asteazken honetan Hernanin. Enpresa, kooperatiba eta ekintzaileentzako formazio saioa izango da: "Hartzen al dugu tarterik gure inguruari entzuteko?",... [+]


Aritz Ameztegi, 'Debagoiena 2030'
“Inpaktua bada eskualdean bilatzen duguna, udal eta eragile guztiei entzun behar zaie lehenik”

Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.


2023-01-18 | ARGIA
Ekonomia eraldatzailea bultzatzeko egitasmoa abian da berriz Beterri-Buruntza eskualdean

Beterri Saretuz egitasmoa berriz ere martxan da eta Andoainen egingo dute lehen topaketa eskualdeko enpresa, hezkuntza eragile eta erakundeen artean. Ekonomia eraldatzailearen balioetan eta partaidetzan oinarrituriko jendartea bultzatzea dute asmo.


Eguneraketa berriak daude