Gizartea > Hezkuntza > Unibertsitatea > EHU

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Berrikuntza inportantearekin hasi dute ikasturtea Andaluziako unibertsitate publikoetan: hemendik aurrera, gainditutako kredituen %99 administrazioak ordainduko ditu, ez ikasleak. Hala, ikasgai guztiak gainditu dituen ikasleak, 60 kredituko ikasturteagatik 757 euroko matrikula ordaindu beharrean 7,6 euro inguru ordainduko ditu.

EHU kanaleko multimediak
2017-08-24 | Estitxu Eizagirre
Bertsotan kantakerak hitzaren adierazkortasunean duen eraginaz

Ainhoa Aizpuruak “Bertsolaritzaren prosodia: hitza eta musikaren arteko harremana ulertzeko gakoak” hitzaldia eskaini du Bertsozale Elkarteak eta EHUk antolatutako “Bertsolarien kantaera eta sormena” udako ikastaroetan.


2017-07-16 | Edu Zelaieta
01/01/4000

Goian duzuen data, eta duzuen eran, da nik EHUrekin indarrean dudan kontratuaren epemuga. Data txundigarria mesedez egiaztatzeko eskatu diot saileko idazkariari, ikerketa-proiektu baterako bete beharreko paperak tarteko, datu ofizial hori jakin beharra baitaukat. Data horixe dela berretsi dit idazkariak; koiunturagatik-eta ez naizela bakarra kode hori duen langilea.

Badaezpadako beste kontsulta bat egin eta ondoan, dataren datu miresgarria zuzena dela egiaztatu didate: unibertsitatearen... [+]


2017-07-02 | Unai Brea
"Gaur egun Lurrean dugun bizia oso konplexua da eta ez daukagu argi zergatik"

Lan ildo bikoitza du Kepa Ruiz-Mirazo (Gernika, 1970) EHUko  ikertzaileak. Batetik, Leioako Biofisika Unitateko laborategietan bizia sortu aurreko urratsak erreproduzitzen saiatzen da; bestetik, bizia bera zer den hausnartzen du Biologiaren Filosofia ikertaldean. Beraren lantaldea Montpellierreko Unibertsitateko beste batekin elkarlanean ari da, bizia sortu ahal izateko molekulak nola elkartu ziren aztertu nahian.


Osasun arloa euskalduntzeko egitekoak, EHU eta Osakidetza eskutik helduta

“Osasuna eta Hizkuntza” Udako ikastaroa antolatu dute bi erakundeek. Ekainaren 27ko jardunaren laburpena duzue ondoko lerroetan.


Dementzia duten gaixo galestarrak euren hizkuntzan artatuko dituzte ospitalean

Ohe gainean gales hiztunak direla jarriko du, osasun langileek jakin dezaten eta hizkuntza horretan artatu ditzaten.


Euskaraz ezin bada ikasi, mediku euskaldunak nola?

Medikuntzako graduazio ekitaldian ozen esan zuen ikasleak: Medikuntzako euskarazko adarrean ematen dugu izena, baina ezin dugu euskaraz ikasi, eta guk mediku euskaldunak izan nahi dugu. Leioako campusean lehen hiru urteak egiten dituzte, euskaraz. Bigarren zikloan, ezin ordea. Hizkuntza Planak dio urte honen hondarrean derrigorrezko irakasgai guztiak euskaraz irakatsi behar direla. Onenean, Donostia Unibertsitate Ospitalean, irakasgaien %71 dira euskaraz, okerrenean, Gasteizen, %0.


"Oso garrantzitsua da onartuak garela sentitzeko aukera ematea migratzaile guztioi"

“Herrialde berri batera iristen zarenean, ez daukazu herrialde horretako ezagutza kultural eta historiko sakonik, eta sarri gai garrantzitsuetan hanka sartzen duzu. Gizartearen konplexutasuna azaldu eta bertan barneratzen lagundu didan jendea izan dut inguruan eta hori zortea izan da, errefuxiatu askok ez duelako aukera hori".


ZientziHerria jaio da, zientzia herriaren esku uztea helburu

“Gutxi batzuen esku dagoen zientzia herriaren esku uztea eta pribatizaziotik at, zientzia eredu berri bat sortzea”. Horra EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateko ikasleek abiatu berri duten ZientziHerria ekimenaren helburua. “Zinez uste dugu zientziak bere alea jar dezakeela iraultza integral baten mesedetan”, diote.


"Ez ditugu onartzen inputatzen zaizkigun karguak eta borrokarako prest jarraitzen dugu"

2016ko apirilaren 26an manifestazioa egin zuten Leioako campusean, Ikasle Abertzaleak taldeak deituta. Istiluak egon ziren eta sei ikasle atxilotu eta inputatu zituzten. Urte bat geroago adierazi dute ez dituztela onartzen inputatzen zaizkien karguak eta ikasleriari dei egin diote errepresioaren aurka autodefentsa mekanismoak garatzeko.


Ikasle presoen aldeko martxa Osnyko espetxera
MULTIMEDIA - erreportajea

Ikasle presoen sostengurako taldeek antolatuta, Osnyko espetxera martxa egin zuten joan den astean dozenaka ikaslek. Etxerateko kide batek, preso ohi batek eta ikasle batek haien egoera azaldu dute Ahotsak eta Topatuk elkarlanean egindako erreportaje honetan.