“IMQ Institutu Mediko Kirurgikoak Unibertsitateko langileen eskura jartzen du beren osasun-aseguruak prezio merkeagoetan kontratatzeko aukera”. Horrela dio EHU Euskal Herriko Unibertsitate publikoko langileek administraziotik jaso duten mezuak, ARGIAk eskuratu duen informazioaren arabera. Eskaintza 8.844 langileri eta beren senideei zuzenduta dago, hamarnaka mila herritarri, beraz. Osasun publikoaren aldeko eta pribatizazioaren aurkako eztabaida eta mobilizazio betean heldu da eskaintza.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko unibertsitate publikoa osasun aseguru pribatuak sustatzen ari da bere langileen artean. EHU erakunde publikoa da, Jaurlaritzaren administraziopean dagoena, eta bere langileak administrazio publikoko langileak dira.
8.844 langile eta beren senideak
EHUren webgunean irakur daitekeenez, 2023ko ikasturte hasieran unibertsitate publikoan 5.745 langile ari ziren lanean ikertzaile edo irakasle gisa, eta 1.936 administrazio eta zerbitzuen eremuan. Orotara 8.844 langile, hortaz. Langile publiko horiei zuzenduta dago IMQ enpresaren eskaintza, ARGIAk eskuratu duen UPV/EHUko langileentzako IMQ-ren eskaintzaren dokumentuak dioenez. Garbiketako langileak edo polizia pribatuak, esaterako, eskaintzatik kanpo leudeke, azpikontratutako langileak izaki.
Milaka langile horiei ez ezik, eskaintza “bizikidetzako familia-unitate” osoari zuzenduta dago. Dokumentuak zehazten duenez, horiek izan daitezke: “Ezkontideak edo izatezko bikotekideak; gurasoak, seme-alabak; ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen gurasoak, seme-alabak; adoptatutako edo modu iraunkorrean edo adopzio aurretik hartutako pertsonak”. Hamarnaka milaka pertsonari, hortaz.
Beherapen berezia
“UPV/EHUko aseguru-kontratu berriaren adjudikaziodun den aseguru-artekaritzak (AON IBERIA CORREDURÍA DE SEGUROS Y REASEGUROS, SAU) aurkeztutako eskaintza gauzatzeko, IMQ Institutu Mediko Kirurgikoak Unibertsitateko langileen eskura jartzen du beren osasun-aseguruak prezio merkeagoetan kontratatzeko aukera”. Horrela dio langileek EHUren Ondare eta Kontratazioetarako Gerenteordetzatik posta elektronikoan jaso duten mezuaren lehen paragrafoak. Beharrezko informazio guztia EHUren webguneko esteka honetan dutela jakinarazi zaie langileei.
Jarraian, langileek jasotako mezuaren irudia:
Osasun publikoa ala pribatua?
Osasun publiko ala pribatuaren inguruko eztabaida oso bizi dago Euskal Herrian azken hilabete eta urteetan, bereziki pandemiaz geroztik. Osakidetzako langileek eta sindikatu guztiek zerbitzu publikoaren murrizketak salatu dituzte kalean, eta pribatizazio asmoekin lotu dituzte Jaurlaritzaren eta Osasun Sailaren politikak. Hainbat herritan sortu diren Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformen aldarrikapen nagusienetako bat da zerbitzuaren pribatizazioa ekiditea eta zerbitzu publikoa indartzea, asteburu honetan bertan hiriburuetako manifestazioetan egin duten moduan.
Jaurlaritzak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ukatu egiten dute pribatizazioan sakontzen ari denik edo horretarako asmorik dagoenik. Azaroaren 8an Osakidetzaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldian hitza hartu zuen Urkullu lehendakariak. “Pausoz pauso lortuko dugu aurrera egitea, baina zentzuzko eskakizunak eginez eta katastrofismorik gabe izan beharko du”, adierazi zuen, Osakidetza herritarren “altxorrik preziatuena” dela defendatu ostean. Bada, EHUren moduko erakunde publiko batek milaka langile publikoren artean aseguru pribatuak sustatzea altxor horren aurka eta enpresa pribatuen mesedetan doa.
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]
Plataformak jakinarazi du Bidasoako ospitalean zerbitzua maiatzean itxi zenetik, Donostiako ospitalean ez direla "arreta egokia" ematen ari, kontsulta asko bertan behera uzten ari baitira "alternatibarik gabe". Maiatzean ESK sindikatuak salatu zuen larrialdi... [+]
Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan.
Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.
Aspaldian Irunen ikusi den manifestaziorik jendetsuenetakoa izan da larunbatekoa, Bidasoako ospitaleko zerbitzuak desegitearen aurka. Besteak beste, larrialdi pediatrikoak, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua eta urologia ezabatu dituzte, eta agerikoak dira ondorioak... [+]
Sindikatuak salatu du apiriletik ez dela haurrik artatzen larrialdietan. Ohartarazi du “aspalditik” ari direla zerbitzuak gutxitzen, ez bakarrik pediatrian. Maiatzaren 16an, 14:00etan, kontzentrazioa egingo dute ospitaleko sarreran.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak
Gauez ia aste osoan ateak itxita izaten ditu Donibane Lohizuneko osasun zentro horretako larrialdi zerbitzuak. Herri Berri udal oposizio taldeak deituta, mobilizazioei ekin diete herritarrek eta jadanik 3.000 sinadura bildu dituzte zerbitzu "iraunkor eta eraginkorra"... [+]
Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.
Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.
EAEko biztanleen %23,9k osasun asegurua zeukan kontratatuta 2023an, Eustaten datuen arabera. 2021eko datuekin alderatuta, %4,1 gehiagok. Batez ere traumatologia, oftalmologia, ginekologia eta dermatologia kontsultak egin ziren. Aseguruen %61,3 enpresentzakoak edo bestelako... [+]
Anbulantzien zerbitzua enpresa batetik bestera aldatzeak ez duela egiturazko arazoa konponduko eta “orain arteko pribatizazioaren bidean atzera egin eta anbulantzia zerbitzuaren publifikazioari” ekiteko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari, LABek antolaturiko... [+]