Hezkuntza Fakultateko «egoera larria» salatzeko mobilizatuko dira ikasleak Donostian

  • EHUko Ibaetako campuseko Hezkuntza Fakultatearen “egoera larria” dela salatzen ari dira bertan irakasle ikasketak egiten ari diren ikasleak.


2023ko azaroaren 9an - 07:50
Azken eguneraketa: 2023-11-10 11:36
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Badira aste batzuk ikasturtea hasi zela, eta egoera larria da: hainbat irakaslek lan karga handia eta baldintza kaskarrak dituzten bitartean, ikasle asko ez dira klaseak jasotzen ari, EHU aspalditik egoeraren jakitun izan arren. Egoera honen aurrean beharrezkoa da ikasle zein irakasleok batu eta antolatzea”, adierazi du Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB) sareetan zabaldutako mezu batean.

Arazo horiez gain, fakultateko hirugarren solairuko gela batzuetan itoginak daude ikasturte hasieratik, eta horrela ari dira klaseak ematen, ikasle batek hedabide honi azaldu dionez: “EHUk badaki zein den egoera, baina ez du konpontzen. Eta gure irakasleak ikasgela aldaketa eskatu zuen, baina esan zioten ez dagoela beste ikasgelarik libre; beraz, itoginekin ari gara klaseak ematen”.

Horrela, UIBek sinadura bilketa abiatu du, eta iragarri du azaroaren 21ean mobilizatu egingo direla 12:30ean: “Guk egiten ez badugu ez du inork gugatik egingo, ikas eta lan baldintzen okertzearen aurrean, antolatu!”.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Zeroak II

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...