ARGIA.eus

Itzulpen automatikoa / Machine translation

EHU

Eroritako sabaiak, itoginak, hezetasunak... EHUren eraikinetako baldintzak salatu dituzte

  • Sabai zati bat erori da berriki EHUren Ibaetako campusean, eta ez da lehen aldia. Azpiegituren "egoera kaskarra" salatu dute, itogin ugari eta berogailu matxuratuak tarteko (ikusi irudiak albiste bukaeran). "Arazoei aurre egiteko aurrekontua egina zutela esan ziguten, baina gabeziek bere horretan jarraitzen dute".

Ibaetako campuseko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologiako Fakultatean sabaia jausi da. Irudiak: UIB

2024ko urtarrilaren 23an - 05:32

"Hotza pasatzen dugu, kalefakzioa gero eta beranduago piztu eta gero eta lehenago itzaltzen dute, eta ikerlari batek kontatu digu fakultate bateko eta besteko bulego askotan matxuratuta daudela berogailuak, eta berogailu elektriko txikiak pizten dituztela, legez kanpokoak, arriskutsuak izan daitezkeenak", kontatu dio ARGIAri Miren Aranguren EHUko ikasle eta UIB (Unibertsitateko Indar Batasuna) taldeko kideak. "Ez da bermatzen modu erosoan ikasi eta lan egin ahal izatea", kexu da.

Salaketa klaustrora eramana du UIBk, eta arazoei aurre egiteko aurrekontua egina zutela erantzun zieten arren, "orokorrean ez zaie konponbiderik eman; itoginek urteak daramatzate. Eta horren ondorio da adibidez Magisteritza fakultatean gertatu dena, hezetasunen eta itoginen ondorioz azkenean sabai zati bat erori da, eta orduan bai, konpondu behar izan dute, muturreko kasuei baino ez dietelako heltzen, sabai eta pareta eroriak, baina konponketa horiez ere ez gara gehiegi fio, egun batetik bestera egin dituzte eta adabaki itxura dute, berriz ere ez ote den gauza bera gertatuko...", dio Arangurenek.

"Itoginek urteak daramatzate, eta horren ondorio da adibidez Magisteritza fakultatean gertatu dena, hezetasunen eta itoginen ondorioz azkenean sabai zati bat erori da, eta orduan bai, konpondu behar izan dute"

EHUk kanpo-finantzazio gero eta gehiago bilatzen duela eta akordioak enpresekin egitearen poderioz unibertsitate publikoak egiten dituen "milioika euroko inbertsioek" enpresen interesak asetzeko helburua dutela uste du UIBk (master eta gradu jakinetara, eta kontrol sozialera bideratutako inbertsioak), "eta interes horietan inoiz ez da sartzen azpiegiturak eta ikasle eta langileen baldintzak hobetzea".

Horma eroriak eta ur-baldeak

UIBk identifikatuta dituen arazoen zerrendan, Leioako campusean, itoginak dituzte liburutegian eta GKZ eta Arte Ederretako fakultateetan. Ibaetako campusean, itoginak dituzte Kimikan, Zuzenbidean, HEFAn eta Magisteritzan. Azken horretan sabaiaren zati bat erori zen horren ondorioz, HEFA eta Psikologia fakultateko sabai zati bat ere erori da duela gutxi eta baita Ingeniaritzako horma zati bat ere. Kimikako laborategi batean, ke-kanpaia ez dabilela ere nabarmendu dute, "gasak-eta xurgatzeko ezinbestekoa, pentsa zelako segurtasun falta".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHU
EHUren “izaera poliziala” salatu dute ehunka ikaslek Gasteizen

Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.


2024-02-29 | Axier Lopez
EHUko Klaustroaren gehiengoak eskatu du unibertsitateak Israelekin duen harreman oro eteteko

EHUko hainbat klaustrokide, irakasle-ikertzaile, ikasle zein TEKAZEL kolektiboaren langileek sustatu dute ekimena. EHUko kideen ordezkaritza organo gorenean parte hartzen duten 240 kideen artean, gehiengoaren babesa lortu dute.


Ahaztutako Erdi Aroaren bila Abrisketan

Urtarrila ez da sasoi goxoa izaten indusketa arkeologikoak egiteko baina, aurtengo eguraldi aldrebesa tarteko, lanak erritmo onean burutu dituzte EHUko Ondare eta Kultur Paisaien ikerketa taldeko eta Ondare Babesa enpresako langileek Abrisketa auzoko San Pedro ermitan,... [+]


Unibertsitate publikoak osasun aseguru pribatuak eskaintzen dizkio milaka langileri “prezio merkeagoan”

“IMQ Institutu Mediko Kirurgikoak Unibertsitateko langileen eskura jartzen du beren osasun-aseguruak prezio merkeagoetan kontratatzeko aukera”. Horrela dio EHU Euskal Herriko Unibertsitate publikoko langileek administraziotik jaso duten mezuak, ARGIAk eskuratu duen... [+]


Hezkuntza Fakultateko «egoera larria» salatzeko mobilizatuko dira ikasleak Donostian

EHUko Ibaetako campuseko Hezkuntza Fakultatearen “egoera larria” dela salatzen ari dira bertan irakasle ikasketak egiten ari diren ikasleak.


Eguneraketa berriak daude