Aldaketak unibertsitatean

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Azken aldian aldaketak gertatzen ari dira Hego Euskal Herriko unibertsitateetan. Uztailaren amaierako hauteskunde espainiarren aurrerapenak aldaketa horietako batzuk azkartu zituen, eta beste batzuk gelditu edo atzeratu. Espainiako aurreko koalizio gobernuan unibertsitateen alorra Podemosen esku zegoen, eta alderdi moreak zenbait proposamen zituen esku artean unibertsitateetako egoeran eragiteko. Azpimarratzekoa da unibertsitateetako araudi orokorrei buruzko erabaki garrantzitsuenak Euskal Herritik kanpo hartzen direla; bestela esanda, burujabetza maila ahula dugula goi-ikasketa eta ikerketaren arloan.

Aurrera egin ez duten proiektuen artean hezkuntza alorreko unibertsitate ikasketen erreforma saiakera dugu, maila publikoan ia oihartzunik izan ez duena. Haur eta Lehen Hezkuntzako titulazioen aldaketa sakona proposatu zen otsail-martxoa aldean. Proposamena Podemos bezalako alderdi batek bultzatu arren, hezkuntzaren ikuspegi nahiko akritikoa gailentzen zen bertan, nire ustez (edukietan klase soziala edo desberdintasun sozioekonomikoak aipatu ere egin gabe, adibidez). Baina, horrez gain, izaera zentralizatzailea ere bazuen, orain arte baino eduki gehiago erabakitzen baitziren Espainiatik, eta unibertsitateetatik bertatik eta, gure kasuan, Euskal Herritik edukiak zehazteko gaitasuna izugarri mugatzen zen.

Proposamen hori, hainbat arrazoi tarteko (besteak beste, aurkakotasun handia eragin zuelako), kaxoian gorde bazen ere, ez da berdin gertatu oihartzun handiagoa izan duen LOSU unibertsitate lege berriarekin. Legea egiteko hainbat arrazoi mahai gaineratu ziren: irakasle eta ikertzaileen lan baldintzak hobetzea, unibertsitateko gobernantza demokratizatzea, eta abar. Araudiak, noski, badu sarrera bat, non unibertsitateak finantzaketa handiagoa behar duela adierazten den, Europako parametroetara gerturatzen joateko. Zehazki, BPGaren %1 unibertsitatera bideratzeko asmoa adierazten da (egun EAEn, adibidez, %0,4 erabiltzen da horretarako). Esan bezala, baina, asmo horiek ez dute lege izaerarik.

Espainiako Estatuko beste unibertsitate askotan LOSU prekaritatea mugatzeko tresna izan badaiteke ere (hala izatea espero dut), gurean lan baldintzak kaltetzeko tresna da

LOSU indarrean dago, eta aplikatzen hasi da. Bere helburu garrantzitsuenetakoari dagokionean, langileen prekaritatea mugatzeari dagokionean, egoera paradoxikoa gertatu da. EHUko sindikatuek eta Langile Prekarioen Koordinadorak salatu duten bezala, ordezkapenen lan baldintzak izugarri okertzen hasi dira lege berria indarrean sartu orduko. Ordezkapenetan, hemendik aurrera, irakaskuntza orduak soilik ordainduko dira, eta horrek soldatak asko jaistea ekarriko du. Irakaskuntzaren kalitatean ondorioak ere izango dituela esan gabe doa. Egoera paradoxikoa dela aipatu dut lehen, berez lan baldintzak hobetzeko xedea zuen lege bat erabiliko baita, EHUren kasuan, lan baldintzak izugarri kaltetzeko.

Egia esan, legearen beste interpretazio bat egin zitekeen. Hala egitea espero dut, bestela aipatu eragileek adierazi duten bezala, udazkenean gatazka piztuko baita EAEko unibertsitate publikoan.

Baina, horrez gain, auzi honek hasieran aipatutako subiranotasun faltarekin ere lotura badu. Eta ez soilik Euskal Herritik kanpo erabakitako lege batez ari garelako, baizik eta beste lurralde batzuetako beharrak kontuan hartuta egindako araudia delako. Espainiako Estatuko beste unibertsitate askotan prekaritatea mugatzeko tresna izan badaiteke ere (hala izatea espero dut), gurean lan baldintzak kaltetzeko tresna da, momentuz; eta, edonola ere, ez da gure beharrizanetarako tresna eraginkorra izango.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


Eguneraketa berriak daude