Etxaldeko emakumeen auzolana Pikunieta baserrian

Garazi Zabaleta @tirikitrann
2018ko urtarrilaren 28a
Etxaldeko emakumeen lehen auzolanean, Zeberioko Basortu proiektuan sagar biltzen.
Etxaldeko emakumeen lehen auzolanean, Zeberioko Basortu proiektuan sagar biltzen.

Elikadura burujabetzaren eta nekazaritza iraunkorraren bidean lanean diharduen dinamika da Etxalde mugimendua. Duela zenbait urte, mugimenduko emakumeek taldea osatu zuten emakume baserritarren problematikari erantzuna emateko eta baserritarren borrokaren eta feminismoaren arteko aliantzak sortzeko. Udazkenean antolatu zuten Etxaldeko emakumeen lehen auzolana, eta orain, berriz, negukoaren garaia iritsi da: urtarrilaren 27an eginen dute Antzuolako Pikunieta baserrian.

Baserria feministatzen, feminismoa baserritartzen

Esti Redondo Etxaldeko emakumeetako partaideak azaldu duenez, taldearen helburuak mugimendu feministaren barruan elikadura burujabetzaren aldeko borroka txertatzea eta baserritarren mugimendua feministago egitea dira, besteren artean: “Gure egitasmoen artean zegoen auzolanak egitea, iruditzen baitzaigu auzolanak modu polita direla herri eta hirietako feministak eta baserritar feministak espazio berean elkartzeko”.

Hiri-herri eta baserriaren arteko zubigintza horretan, elkarren berri izateko ez ezik batzuen zein besteen lanaren aitortza egiteko ere balio dute auzolanek, baita zonalde berrietara iritsi eta baserrigintzan dabiltzan beste emakume eta egoerak ezagutzeko ere. Botere asimetriei buelta emanen dieten espazioak sortzea da asmoa. Udazkeneko auzolanean Zeberioko (Bizkaia) Basortu proiektuan aritu baziren sagar biltzen, neguko honetan Antzuolara (Gipuzkoa) mugituko dira artzain bati laguntzera.

Artzainen errealitatea ezagutuz

Pikunieta baserriko Josebe Blanco artzainari bere korta margotzen lagunduko diote auzolanean, urtarrilaren 27an. Artzaintzan diharduten emakumeen errealitatera hurbiltzeko aukera izanen dute, beraz, gerturatzen direnek. Ondoren, elkarrekin bazkaria eginen dute.

“Udazkeneko auzolanean 15 emakume inguru elkartu ginen, Zeberio inguruko baserritarrak eta Bilboaldetik hurbildu ziren feministak. Egun polita izan zen, sagar asko bildu genuen goizean, eta gero denak zuhaizpean bazkaldu genuen, jaten eta hizketan, leku batean eta bestean zertan ari ginen kontatzen…”. Parte-hartzaileek balorazio oso positiboa egin zuten, eta horregatik erabaki zuten dinamikarekin aurrera jarraitzea. Urtaro bakoitzeko, auzolan bat.


Baratzetik mundura kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-20 | Garazi Zabaleta
Plentziako II. Azoka Agroekologikoa
Era guztietako produktu ekologikoak herritarren eskura

Bigarren urtez jarraian, azoka agroekologikoa antolatu du Plentziako Txakinarto Kontsumo Taldeak. Maiatzaren 20an egingo da.

Inguruko ekoizleen erakusleiho

“Ez dugu gure kontsumora soilik bideratutako taldea izan nahi. Herrian eta jendearen buruetan eragiteko asmoa dugu” dio Gotzone Butron Kamiruaga taldeko kideak. Herritarrek inguruan dituzten ekoizleak eta horien produktuak ezagutzeko eta bestelako kontsumo moduak herriari eskaintzeko erreminta da Butronen ustez... [+]


2018-05-13 | Garazi Zabaleta
Astigarraga
Baratzea lanbide nahi dutenentzako lur eskaintza

Donostialdeako eta Bidasoako Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak baratzegintza profesionalean jardun nahi dutenentzako deialdia zabaldu du Astigarragako Udalarekin elkarlanean: udalaren lursail bat eskaintzen dute sektorean hasi nahi dutenentzat alokairu sinboliko truk. Gipuzkoako Foru Aldundiak duela lau urte abiatutako “Enplegu Berdea” egitasmoaren baitan dago ekimena.

Nekazaritza lur gutxiko bailaran eskaintza zabaltzen

“Gutxi dira nekazaritza lurrak gure bailaran,... [+]


2018-05-06 | Garazi Zabaleta
Hamar urtez Aralar magalean permakultura irakasten

“1986ean ezagutu nuen nik permakultura, 15 urte nituela. Orain 52 dauzkat”. Oso gaztetatik sortu zitzaion Victor Barahona Ormazabali permakulturarekiko interesa. Garai hartan ez zuen formaziorik eta ezta lurrik ere. “Urteetan egon nintzen permakulturaz ikasten egunen batean nire lurrak lortzean horiek lantzen jartzeko asmoz”, azaltzen du. 2008an, azkenean, iritsi zen momentua: Azpirotzen (Nafarroa) lursaila erosi eta Permacultura Aralar proiektuari hasiera eman zion... [+]


2018-04-29 | Garazi Zabaleta
Plentzia
Auzolanean ari dira Isuskitzako basoa eraberitzen

Txalupa hartu eta itsasadarra jarraitzea da Plentziako (Bizkaia) Isuskitza basora iristeko modurik errazenetarikoa. Hirigunetik kanpo, periferiako auzoetako bat da Isuskitza, gaur egun urbanizazio pribatua den gunea. Urbanizazioaren ondoan, ordea, lur publikoak ditu Udalak. Iaz, urteetako utzikeriari aurre egin eta Isuskitzako basoa eraberritzeari ekin zioten boluntario taldeek eta herriko hainbat eragilek, Udalaren babesarekin.

Basoa eta ontziolak

Erdi Aroan Plentzian garrantzia handiko... [+]


2018-04-22 | Garazi Zabaleta
Iru˝ea
Hiriko lore eta landareen zientzia lantegia

“Badirudi hiria ez dela leku aproposa landaredia ikusteko eta horren inguruan ikasteko, baina berez bada. Iruñeak, gainera, gune berde asko ditu, horietako zenbait gizakiak kudeatu eta maneiatuak, baina badira beste zenbait txikiak izanik ere oso interesgarriak eta erakargarriak direnak”. Iosu Alfaro Vergarechea Iruñeko Ingurumen Heziketako Museoko kidearen hitzak dira. Hiriko lore eta landareei buruzko herritarren zientzia lantegia eginen dute apirilean zehar, lau... [+]


2018-04-15 | Garazi Zabaleta
Nafarroa hegoaldetik Euskal Herriko 6.500 sukaldetara

Udaberriko kanpainan murgilduta egon dira Errigorako boluntarioak azken hilabetean. Nafarroa hegoaldeko oliba olioa eta barazki kontserbak eskaintzea egokitzen zitzaien oraingoan. Kanpainaren emaitzak eskuetan, balorazio oso positiboa egin dute bultzatzaileek: beste behin gora egin du Nafarroa hegoaldeko produktuen eskatzaile kopuruak.

Urtez urte sendotzen doan proiektua

Jauzi handia egin zuen Errigorak iazko udaberriko kanpainan: konbentzionalean ekoitzitako produktuez gain, modu... [+]


2018-04-01 | Garazi Zabaleta
emakumeentzako sendabelar tailerrak
Osasunaren autogestioa lantzen

Arrasaten dihardu Ekin Emakumeak elkarteak. “Gure hiru ardatzak euskara, aniztasuna eta emakumeak dira”, azaldu du Amagoia Muniozguren Urkiza kideak. Osasunaren autogestioa lantzeko emakumeentzako sendabelar tailerra egin dute otsailean eta martxoan.

Ama lurrak eskainitako lehengaiekin botikina osatzen

“Galtzen hasita zegoen jakintza berreskuratzea eta gure osasunaren autogestioa guk geuk egitea da asmoa”, dio Muniozgurenek. Izan ere, ahaztu egiten zaigu askotan... [+]


2018-03-25 | Garazi Zabaleta
Baztango Agroekologia Eskola Herritarra
Bigarren ikasturtea martxan

Baztango herritarrek agroekologiaren inguruan ikasteko aukera izanen dute Agroekologia Eskola Herritarraren bidez. Iaz sortu zuten ekimena, Baztango hainbat herritako zortzi erakundek elkarlanean egitarau bateratua aterata. “Dibulgazioa du helburu eskolak, herritarren kontzientzia pizteko, baina ez dugu horretarako bakarrik sortu”, azaldu du Joseba Otondo alkateak ekimenaren aurkezpen prentsaurrekoan.

Erakundeen-parte hartze zabalagoa eta eskaintza berritua aurten

Iazko... [+]


2018-03-18 | Garazi Zabaleta
Ingurumen boluntarioek baso jangarria jarri dute Sarrigurenen

2017ko aurrekontu parte-hartzaileetan herritar batek Sarrigurengo (Nafarroa) ubidearen alboko gune naturalean baso jangarria sortzea proposatu zuen. Momentu hartan proiektuen artean bozkatuena izan ez zenez, atzera bota zen proposamena. Baso jangarria sortzearen ideia hor geratu zen, ordea, eta herriko lorezaintza taldeak erabaki du orain proiektua berrartu eta beste modu batean aurrera ateratzea. Martxoaren 10ean ekin diote basoa sortzeari ingurumen boluntariotzako kideek eta hainbat... [+]


2018-03-11 | Garazi Zabaleta
Baserritarrek ekoizten dute munduko elikagaien %70, baliabideen %25arekin

“Munduan geroz eta biztanle gehiago garenez, elikagaiak ekoiztuko dituen nekazaritza industria handiaren beharra ezin da ukatu”. Agroindustriako enpresen eta eredu transgenikoaren bultzatzaileen argudio nagusietakoa da aurreko hori, euren ereduaren baliagarritasuna justifikatzeko darabiltena. ETC Group gobernuz kanpoko erakundeak egin duen ikerketak, ordea, mito horiek eraitsi eta elikadura buru-jabetzari lotutako elkarteek aspalditik aldarrikatu dituzten errealitateak atera ditu... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude