Etxaldeko emakumeen auzolana Pikunieta baserrian

  • Elikadura burujabetzaren eta nekazaritza iraunkorraren bidean lanean diharduen dinamika da Etxalde mugimendua. Duela zenbait urte, mugimenduko emakumeek taldea osatu zuten emakume baserritarren problematikari erantzuna emateko eta baserritarren borrokaren eta feminismoaren arteko aliantzak sortzeko. Udazkenean antolatu zuten Etxaldeko emakumeen lehen auzolana, eta orain, berriz, negukoaren garaia iritsi da: urtarrilaren 27an eginen dute Bergarako Pikunieta baserrian.


2018ko urtarrilaren 25ean
Etxaldeko emakumeen lehen auzolanean, Zeberioko Basortu proiektuan sagar biltzen.
Etxaldeko emakumeen lehen auzolanean, Zeberioko Basortu proiektuan sagar biltzen.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Baserria feministatzen, feminismoa baserritartzen

Esti Redondo Etxaldeko emakumeetako partaideak azaldu duenez, taldearen helburuak mugimendu feministaren barruan elikadura burujabetzaren aldeko borroka txertatzea eta baserritarren mugimendua feministago egitea dira, besteren artean: “Gure egitasmoen artean zegoen auzolanak egitea, iruditzen baitzaigu auzolanak modu polita direla herri eta hirietako feministak eta baserritar feministak espazio berean elkartzeko”.

Hiri-herri eta baserriaren arteko zubigintza horretan, elkarren berri izateko ez ezik batzuen zein besteen lanaren aitortza egiteko ere balio dute auzolanek, baita zonalde berrietara iritsi eta baserrigintzan dabiltzan beste emakume eta egoerak ezagutzeko ere. Botere asimetriei buelta emanen dieten espazioak sortzea da asmoa. Udazkeneko auzolanean Zeberioko (Bizkaia) Basortu proiektuan aritu baziren sagar biltzen, neguko honetan Antzuolara (Gipuzkoa) mugituko dira artzain bati laguntzera.

Artzainen errealitatea ezagutuz

Pikunieta baserriko Josebe Blanco artzainari bere korta margotzen lagunduko diote auzolanean, urtarrilaren 27an. Artzaintzan diharduten emakumeen errealitatera hurbiltzeko aukera izanen dute, beraz, gerturatzen direnek. Ondoren, elkarrekin bazkaria eginen dute.

“Udazkeneko auzolanean 15 emakume inguru elkartu ginen, Zeberio inguruko baserritarrak eta Bilboaldetik hurbildu ziren feministak. Egun polita izan zen, sagar asko bildu genuen goizean, eta gero denak zuhaizpean bazkaldu genuen, jaten eta hizketan, leku batean eta bestean zertan ari ginen kontatzen…”. Parte-hartzaileek balorazio oso positiboa egin zuten, eta horregatik erabaki zuten dinamikarekin aurrera jarraitzea. Urtaro bakoitzeko, auzolan bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025eko irailaren 22
UAWC hazien bankua Palestinan
Bulldozerrak Palestinako haziak suntsitzen

2025eko irailaren 1
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

2025eko uztailaren 28
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Eguneraketa berriak daude