Anekdota asmatuak

Antton Olariaga

Joseba Sarrionandiari buruzko tesia prestatzen ari den ikasle batek kontatuta dakit, hemen esan ezin dudan herrialde, bai, horretara ikertzera joan zenean baieztatu zuela Herri proiektua poema jatorrizkoa askoz luzeagoa zela, gero ezagutu dugunarekin alderatuta.

Lagunak gogoratzen zituen aldaketetatik –buruz ari zen bera eta buruz ari naiz ni ere– bat kontatu zidan: Euskal Herria euskaldunez, korearrez, swahili beltzez eta eskandinaviar blondez gainpopulatzeko eskatu ondoren eta Euskal Herriari izatearenekin batera ez izatearen abantailak opa baino lehen, proposamen hau desagertua zen: Euskal Herriari bere mendeetako jantzi jator zintzoa erantzi eta anekdota asmatuez jostea berri bat.

*   *   *

Ezaguna da Gabriel Arestik poeta gazteagoengan izandako eragin eta maisu rola. Haietako asko joaten zitzaizkion aholku eske. Diotenez, behin Joseba Zulaikak galdetu zion (beste bertsio batzuetan Bernardo Atxaga, Jon Juaristi, edo are Iñaki –edo Patxi– Zabaletaren izenek ordezkatzen dute) bere bi poemetako zein aurkeztuko zukeen garaiko literatur lehiaketa batera. Poeta gazteak lehen poema irakurri zion. Hurrengoa irakurtzeari ekin aurretik, Aresti, eritasunak baldartu arren, besaulkitik jaikita esan zion: “Argi daukat dagoeneko. Aurkeztu bigarren poema”.

*    *   *

Helen Mirren aktoreak bere oroitzapen liburuan agertzeko bezain aipagarritzat jotzen dituen maitaleen artean euskaldun bat dago. Mirrenek, hitz jokoa eginez, my bilbo deitzen dio beti, XVI. mendeko ingelesez “nire ezpata” esan nahi baitu, pluralez erabiliz gero –memorietan aurrera, egiten duen moduan–, berriz, “nire girgiluak”, grina sexualetik dependentziaren espetxera pasatzearen aldiak adieraziz.

Maitaleak utzi dueneko batean, Bilbora joan da my bilboes nonbait aurkituko duelakoan. Ez du urtea zehazten, baina 80ko hamarkadan gaude. Mirrenek ez du Euskal Herria ezagutzen, baina bai zerbait euskal musikaz. Itoiz taldearekin, esaterako, zaletu da bizkaitarrarekin egondako tartean. Izan ere, Lau teilaturen letra –lehen esaldia– da euskaraz dakien bakarra.

Bilbora iritsi berri, istilu batzuen lekuko da Helen Mirren: “Ez dut inoiz izu handiagorik pasa. Nireak eginak nituela uste nuen. Paralizatuta gelditu nintzen, nire ondo-ondotik harriek eta gomazko pilotek, edo balek, nola jakin, txistu egiten zuten bitartean”. Dena amaitzean polizia bat hurbildu eta izena eskatu dio. Mirren, blokeaturik, “hemen gaude eta poztutzen naiz eta ziur zure aita ere bai” erantzuteko baino ez da gai. Atxilo eraman dute eta gauza bera komisario eta are txandako epailearen aurrean ere. Giroa berotzen doa, gizonak gero eta haserreago daude. Azkenean fiskal batek ezagutu du (Excalibur filmeko Morgana!) eta gaizkiulertua argitu du.

Helen Mirrenek azaltzen du gerora jakin duela zer esaten ari zitzaien euskaraz poliziari, komisarioari eta epaileari. Matxino begirune-gabetzat joko zuten. Une batean ez darabil hitzok inork ez ulertu izanaren hipotesia.    

       *   *   *

Angel Erroren ohiko patxada ongi argitzen du pasadizo honek. Jakina denez, ohean eta kamisoian idazteko ohitura zuen, beti lapitzez eta beti entrega epeak gaindituta. Behin, Erro ohean idatzi artean, ezkonlaguna logelan sartu da, ARGIAtik deika eta deika ari direla herenegunerako testua noiz igorriko. Lurrean orrialde bat dago. Bizikidea makurtu eta ikusi du idazleak artikulu jenial bat osatua duela. Eskura ematera abiatu baina Errok diotso ez dela behar, lurrera makurtzeko nagiz zegoenez, beste bat idatzi duela, oraindik hobea, laguna ganberan sartu ahala amaitu berria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Noiz ospatuko dugu gurea?

Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024

----------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


2024-09-16 | Estitxu Eizagirre
‘Haziak’ liburua irailaren 20an aurkeztuko da, Azpeitiko Elikagunean

Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]


Hori dena eta askoz gehiago

Barkamena existituko ez balitz bezala
Mariana Travacio
Erein, 2024

---------------------------------------------------

Izenburuak autolaguntza liburu batena eman lezakeen arren Ereinek narratiba sailean argitaratu duen western itxurako testua da honako hau. Fernando... [+]


Euskarazko literatur sorkuntza sustatzeko doako idazketa tailerra antolatu du Euskal Idazleen Elkarteak

Irailaren 28 eta urriaren 5ean eta 19an izango dira saioak. 16 urtetik gorako euskaldunei zuzenduta dago eta dagoeneko izena eman daiteke Iruñeko Udalera deituta.


2024-09-09 | Behe Banda
Barra warroak |
Bueltan berriz ere


Ez da izenik agertzen, inon

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Josefa Agirre Etxeberria frankismo garaian neskame aritu zen emakumeetako bat izan zen. Hamalau urterekin deserriratu ondoren, bizitza osoan zehar bizilekuz aldatzera... [+]


Rakel Pardo Perez
“Gakoa galdera da, galdera huts-hutsean”

Zuk, nik eta inguratzen gaituzten pertsona guztiek partekatzen dugun oinarrira jo du Rakel Pardo Perezek (Urdazubi, 1995) bere lehenengo poesia-liburua ardazteko: gizatasunera. Zer esan nahi du gizaki izateak? Zerk ematen digu existentzia, eta zer egin dezakegu emana datorkigun... [+]


Zapata pila!

Antzerkiaren labirintoan I
Ander Lipus
EHAZE eta Susa

---------------------------------------------

Ander Lipus antzerkigileak EHAZE eta Susarekin argitaratu ditu bere autobiografia teatrala eta antzerkiari buruzko argitalpenak. Antzerkiaren labirintoan I. Bitakora... [+]


2024-08-26 | Behe Banda
Barra Warroak |
Atzean geratu dira albistegiak

Haurra nintzenean, etxean ohitura zen arratsaldeko zortzietan egiten ari ginen hori albo batera utzi, telebista piztu eta ETB1eko albistegia ikustea. Hasieran sekulako amorrazioa sentitzen nuen gaueroko kate aldaketa bidegabe horien aurrean, eta gurasoei galdetzen nien ea nola... [+]


2024-08-19 | Behe Banda
Barra Warroak |
Soro bat, zoro bat

Testu hau goizeko ordu txikitan izaten diren hausnarketa batekin hasi da, Araba galduko herri batean zoruan jarrita, ortzimugan eguzkia ateratzen dela ikusirik. Zelai hori eta nabarren artean hegan egiten duten txoriei so eginez, mendietan dauden basoetan pentsamenduak galduta... [+]


2024-08-09 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


“Euskararen patua independentziarekin lotzen badugu, euskarak jai egin du”

Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude