Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak erailtzeko baliatu droneak egiteko. Eta, hori gutxi balitz bezala, azken egun hauetan, oraindik plazaratzekoa den gobernu txosten batean oinarrituta, Mediapart hedabideak salatu du Frantziak 2023an 30 milioi euroko material militarra saldu eta eskura eman ziola Israeli, besteak beste, zartagailu, torpedo, suziri eta misilak. Bizkitartean, armen komertzioari buruzko ituna izenpetu zuen Frantziak, zoinek debekatzen dion armak saltzea, sumagarri baldin bada gerla krimenak egiteko edo zibilak erailtzeko erabiliak izanen direla. Frantziako Gobernuak segurtatzen du xede defentsiboa daukatela azkenik saldu arma haiek, eta ez du argitu nahi Gazan iaz abiatutako genozidioa aitzin ala ondotik iragan den tratua.
Harritzerik ez da, maleruski. Badu sei mende bederen jakin badakigula haltzak ez duela bihotzik, ez gaztanberak hezurrik, boteredun handiak gezurtariak direla, edozein erregimen politikotan. Le courrier de l’Atlas aldizkarian egin elkarrizketa batean, Mohamed Najem klarinetista palestinar bikainak dio: “Musika zintzoa da, politika ez bezala”. Hain zuzen ere, Najemek bigarren diskoa atera du aurten, Jaffa Blossom (“Jaffaren loratzea”), aitatxiren omenez. Aitatxi kanporatua izan zen Jaffatik 1948an eta izugarri mingarri izan zitzaion bizi osoan sorterriari eta haurtzaroari pentsatzea. Biloba, berriz, Frantzian dago deserrian, eta saiatzen da palestinar zauriak musikaren bidez ezagutarazten. Haren musika, haatik, ez da negargarria: azentu malenkoniatsu batzuk izan arren, airosa eta umoretsua da. Baigorrira jin zen, 2016an: Floor No. 4 lehen diskoko piezak jo zituen eta han ginenok harrapatu gintuen bere mundu aberatsean.
Badugu hor, irakasleok (gobernu frantsesak legez “eredugarri” izatera behartzen gaituen irakasleok), klasean lantzeko euskarri sorta bikaina
Ezen, palestinar sortzaileengandik ikastekoa dugu egia: hotsa eta ardailen gainetik, gureganaino heldu zaizkigu, hala ere, musikariak, argazkilariak, margolariak, zizelkariak, poetak. Iaz, 2023ko martxoan, Gazako inbasioa aitzin, Parisen dagoen Mundu Arabiarreko Erakundeak obra kolektibo mamitsu bat atera zuen, Seuil argitaletxean: Ce que la Palestine apporte au monde (“Palestinak munduari dakarkiona”). Liburuaren sarreran, hauxe dio C. Ayadek, “Palestinak denengandik abandonatua dirudien orduan”: “Gaizki doan munduaz ari zaigu Palestina. Palestina jadanik bizi da mundu alienatu, zaindu, kaiolatu, basatu, neoliberalizatu batean”. Ehun bat artistak eta adituk paratu liburu zoragarri horri segida emateko, izenburu bereko ekitaldi programa aberatsa prestatu zuen erakundeak, eta ondotik online ezarri, palestinar artistei utziz lekua.
Errazki eskuragarri ditugu, bestalde, Maiatz aldizkaria eta Susaren Armiarma guneari esker, I. Bordak, J. Sarrionandiak, K. Izagirrek, Sabaietan Ke-k eta X. Bovedak euskaratu Mahmud Darwish-en hainbat olerki, bai eta I. Aiestaran Urizek gurerat erakarri Ashraf Fayadh-enak ere, ARGIAren blogean. Eskupean daukagu oraino A. Lukuren Falestina antzerkia (Garazin antzerki 3, Maiatz).
Badugu hor, irakasleok (gobernu frantsesak legez “eredugarri” izatera behartzen gaituen irakasleok), klasean lantzeko euskarri sorta bikaina, ikasleekin “egiaren sentsu berriaren bila” ibiltzeko (Hiltzen dira txoriak Galilean, Darwish, I. Bordaren itzulpena).
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]