Manex Agirre bertsolari eta euskara teknikariaren ikerketaren arabera, hizkuntzaren normalizazioaren bidean, aisialdiko ekintzen artean, ez dago bertso eskola bezalakorik.
Esan izan denez, Arabako erdarazko ozeanoan bertso eskolek egiteko inportantea dute euskara biziberritzeko prozesuan. Manex Agirrek begirada zorroztu eta gehiago jakin nahi izan du, bere buruari galdezka: “Egunerokoan, zertan eragiten dute, benetan, bertso eskolek? Zein da haien ageriko eragina, gazteek euskararekiko duten harremanean?”. Erantzun bila osatu du Arabako bertso eskoletako gazteak eta euskararekiko atxikimendua ikerketa, Hiznet 2013-14 Sakontze egitasmoaren barruan burututako lana.
Manex Agirrek aspaldi ezagutzen du barru-barrutik bertso mugimendua. Beraren iritziko, euskararen biziberritze lanetan leku berezia izan duen kolektibo dinamiko eta saiatua da, eta aletxoa jartzen asmatu du euskararen erabilerak Araban duen goranzko joeran. Lanaren egileari jarraiki, “eta eragin hori argiago ikusten da gazteen kasuan”, hau da, aztergai izan duen adin tartean, 14-20 urtekoetan, hain zuzen.
Agirreren arabera, ikerketa gauzatu zuen garaian –erran nahi baita, 2013-2014 ikasturtearen amaieran–, hamazazpi bertso eskola ziren Araban. Horietarik bakarra legoke euskarak indar handia duen eremu soziolinguistikoan –Aramaion–, eta honenbestez, erdalgunean leudeke gainerako hamaseiak. Hamazazpi bertso eskola horietan 37 talde daude eta horietarik zazpi ziren Agirreren ikergai ziren adin tarteko kideak zituztenak. Manex Agirrek esango duena: “Zazpi talde, 40-50 bat lagun guztira. Arabarrak, gazteak, eta euskal hiztunak. Neska-mutil talde ederra. Baina, denek dute harreman bera euskararekin? Bertso eskolan izena ematen duten unean, hiztun-hautua egina al dute denek? Euskararekiko etorkizunean izan nahi luketen harremana zehaztuta al dute denek? Ba al dute inguruan dituzten bi hizkuntzen arteko desorekaren kontzientziarik? Sentitzen al dute erantzukizunik, euskararen biziberritze-prozesuari dagokionean?”. Galderak eginez batera erantzuten ditu haiek ikerketa honen egileak: Arabako erdalguneko bertso eskoletako gazteak dira “aktiboak, sormenerako zaletasuna dutenak. Euskararekiko nolabaiteko atxikimendua badutenak, baina horretan gehiegi pentsatu ez dutenak. Bertso eskolan izena eman dutenak erakargarri egin zaielako, ondo pasatzen dutelako… eta ez bertsozaleak direlako”.
Bertso eskola, zerutik jakina da, bertsoak kantatzeko eta bertsotan egiteko lekua da –gutxi-asko, bederen–, baina Manex Agirreri jarraikiz, erdalgunean esanahi propioa luke: “Oionen bagaude, euskararen bizileku ere bada bertso eskola. Funtzio gehigarri bat betetzen du; gehigarri izan arren, funtsezkoa ere baden funtzioa”. Horretan, Agirrek bat egingo du Juan Mari Juaristiren ikusmoldearekin: “Kontua ez da bertso eskolatik bertsolariak ateratzea, hori helburuak gehiegi murriztea litzateke (…). Euskara, bertsotan aritzeko ez ezik, harreman-hizkuntza gisa erabiltzeko indartu behar da lehen-lehenik ingurune erdalduna dugun eskoletan. Ezin da ahaztu guretzat bertsolaritzak betetzen duen euskalduntze funtzioa”. Ezinago garbi esana. Euskalduntze funtzioa du bertsolaritzak Arabako erdalgunean. Eta iritzi berean joko du mailua Oihane Pereak: “Erakargarri bakarra ez da bertsoa, huts- hutsean. Erdalgunean ez da bertsoa batzen dituen bakarra: lagunak, beste ezaugarri batzuk... Gure umeek esaten dute: bertso eskolan dagoen jendea bezalakorik inon ez dut ezagutu, ez nire inguruan, ez nire eskolan...”.
Agirrek bertso eskolara sartu zen gaztearen argazkia egin digu eta, haren arabera, gaztelania du ohiko hizkuntza. Hala ere, bertso eskolan euskaraz egingo du. “Eta, gainera, nahiko modu oharkabean egingo du aldaketa hori”. Beste toles bat ere badu auzi honek, Agirreren intereseko, gazteez ari baita bera. “Gaztea da. Posible da hizkuntza-hautua finkatzen aritzea une honetan (…). Badu barruan gehiegi erabiltzen ez duen hizkuntza horrekiko atxikimendu bat, berea dela sentitzen du, baina kosta egiten zaio mingaina dantzan jartzea…”. Eta hemen dugu Agirreren ikerketak xede duen atala, zeina baita Arabako bertso eskoletako gazteek duten euskararekiko atxikimendua.
Dena dela, hasteko, euskaraz gehiago egiten dute bertso eskolara doazenek. Hala jaso du, behintzat, Agirrek Legutioko eta Zalduondoko bertso eskoletan. Nonbait, erdalgunean bertso eskolara jotzen duten gazteak gaztelaniaz mintzo sartu ohi dira gelara. Barruan, euskarara jo ohi dute; batik bat aldez aurretik elkar ezagutzen ez duten kasuan. “Harreman berri hori euskaraz izango da. Zaila da ehuneko ehun horrela izango dela bermatzea, baina harremana bera egiteko bertsoa izan bada, euskara erantsita dakar, lapatuta”. Eta euskaraz egiten ez ezik, euskara bera hobetzen ere lagundu ohi die bertso eskolak ikasleei. Bertsolariak esango digunez, Arabako erdalgunean bertso eskolek egiteko garrantzizkoa dute euskara biziberritzen, zuzeneko eragina, baina ez erabatekoa: “Bertso eskolara doan gaztea ez da, ikasturtearen amaieran, euskal hiztun aktibo bihurtzen, automatikoki. Bertso eskolak ez du bermatzen bertako partaideek ahal duten guztietan egingo dutenik euskaraz”. Alabaina, “Gazteak, oro har hizkuntzarekiko, eta bereziki euskararekiko, aurretik zuen harremana aldatzen du bertso eskolak. Bi arrazoirengatik gertatzen da hori: bertsoak, bertso eskolako lan-tresnak, horretarako aukera erakargarriak ematen dituelako; eta bertso eskola bera, espazio gisa, euskararekiko harremana lantzeko gune berezia delako. Euskararekiko atxikimendu pobrea, harreman behartua, erlazio urruna duen gazteak nekez egingo du erabilerarako jauzia. Bertsoak harreman hori aldatzen laguntzen du”.
Eta, hain zuzen, bertso eskolara doazen ikasleen harreman horretaz are gehiago esango du Agirrek: “Arabako bereizgarri gisa ere har genezake, bertsoak gazteen arteko euskarazko harremanak saretzeko erakutsi duen gaitasuna. Bertsoa, zerbait bada, modu kolektiboan ulertzen den espresio-bide bat da Araban. Bertsoak bertsokideak esan nahi du, lagunak, harreman estuak. Euskaraz erlazionatzea beste erremediorik ez duen jende-talde espezial bat”. Eta, hala eta guztiz ere, hori ez da beti-betiko egia, eta ez da izango ere. “Atxikimenduak gora-beherak izan ditzake: bizitzan gauza asko gertatzen dira, harremanak aldatu, gu aldatu”, baina Manex Agirrek ez du zalantzarik, haren ikerlaneko azken hitzetan esan digu: “Zaila dago aurkitzen, erdalguneko aisialdi eskaintzan, euskararen normalizazioaren ikuspegitik, bertso eskola batek baino arrakastarako aukera handiagoa eman dezakeen eskaintza zehatzik, gaur egun. Ez da uste harro bat. Praktikak erakusten du”.
IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.
Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]