Itsaspekoak ez omen zuen etorkizunik

Cornelius Drebbelen itsaspekoa Tamesis ibaian, G.H. Tweedalek margotua. XVII. mendean asmatu zuen Drebbelek itsaspeko ontzia, baina hark abiatutako bideak ez zuen XX. mendera arte jarraipenik izan.
Cornelius Drebbelen itsaspekoa Tamesis ibaian, G.H. Tweedalek margotua. XVII. mendean asmatu zuen Drebbelek itsaspeko ontzia, baina hark abiatutako bideak ez zuen XX. mendera arte jarraipenik izan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Cornelius Drebbel (1572-1633) asmatzaile holandarrak eraiki zuen historiako lehen itsaspekoa. Jakue I.a Ingalaterrako erregeak asmatzaile gisa kontratatu zuen eta Drebbelek horrelako itsaspeko ontziak etorkizun handia zutela ulertarazi nahi izan zien Britainiar Armadako kideei.

Arrantzontzi bat hartu, egurrezko estalkia ipini eta dena larru koipetuaz estali zuen asmatzaileak. Tramankulua hamabi arraunlarik mugiarazten zuten, arnasteko hodi bat erabiltzen zutenak.

Ontzi bitxiak lehen urpeko bidaia Tamesis ibaian egin zuen 1620an edo 1621ean, eta hamabi oineko sakonerara iritsi zen (3,6 metro, gutxi gorabehera). Badirudi erregeak gogo onez hartu zuela erakustaldia, baina Britainiar Armadak ez zion gailuari erabilera militarrik aurkitu eta Drebbelen ekimenak beste hiru mende behar izan zituen aurrera egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!