«Linguistikoki dominatzaileak ez bagara ere, hala bagina legez jokatu behar genuke»

  • Nota emateko asmorik gabe, baina mundua aldrebestuz doala jakinik, irakasleari azterketa jartzea pentsatu dugu.
Maria Jose Azurmendi
Dani Blanco
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Menpeko herrietan sortzen diren haurrek heziketa desberdina behar dute?


Bai, eta menpekotasunaren araberakoa gainera. Zenbat eta herri menpekoagoa izan, orduan eta heziketa bereziagoa komeniko zaio haurrari. Ukipen egoeretan, gutxienez bi hizkuntza edo bi kultura daude elkarrekin harremanetan, eta nekez suertatzen dira harreman horiek simetrikoak. Gehientsuenetan bat dominatzailea izango da eta bestea menpekoa. Dominatzaileak bere estatusa mantendu eta areagotu nahi duen heinean, oso gaitza da menpekoa izatea. Menpekoak gehienetan ez du bere arabera jokatzen, dominatzailearen arabera jokatzera behartuta dago.
 

Nola aplikatzen da hori Euskal Herrian?


Modu askotara. Esaterako, globalizazioak nahiko ondorio kontraesankorrak dakartza. Postmodernismoa deitzen dugun sasoi honetan, ziurtasun gutxiko egiak dira nagusi. Adibidez, globalizazioarekin batera indibidualismoaz harago doan indibidualizazioa etorri da. Horrekin batera bitarteko aplikazio maila gehienak desagertzen doaz. Estatuak eta estatuez gaindiko makro-multzoak dira mantentzen eta garatzen ari direnak. Horrek, ezinbestean, estaturik ez dugunok oso panorama beltza dugula esan nahi du. Eremu eta arlo gehienetan, hizkuntza eta kulturari dagokionez esaterako, estatu batek ia beti lortzen du nahi duena, eta bi estatuk zeresanik ez. Egiten duguna egiten dugula, barruko zein kanpoko mugekin egiten dugu topo, eta agian okerragoa dena, bien arteko mugarri zehatzik ez daukagu.
 

Nola esplikatzen zaio hori ume bati?


Umeak guk uste baino azkarragoak dira. Lehen sei urterekin lortzen zela uste genuena, gaur badakigu hiru urterekin erdiesten dela. Haurrek izugarrizko gaitasuna daukate egoerara moldatzeko. Dena den, erosoak ez diren gauzak, gatazkatsuak diren kontuak, ez nizkieke azalduko. Helduok gai gara, eta behartuta gaude, gai gatazkatsu horiek haurren partez menperatu eta bideratzeko. Horrek ez du esan nahi haurrak tontotzat hartu behar ditugunik. Berehala konturatzen dira eskolan denak ez direla hizkuntza berean mintzo, denek ez dutela azal kolore bera, bakoitzak bere ohitura eta kulturak dauzkala. Gainera, segidan jartzen dituzte martxan egoera horiei erantzuteko mekanismoak, baina arrapostu horiek ahalik eta erosoenak eta aberatsenak izateko, helduon esku dago gatazkatsuak izan daitezkeen egoerak saihestea.
 

Hara gatazkatsua izan daitekeen egoera bat. Eraman dugu hiru urteko euskaldun elebakar bat medikuarengana, eta medikua erdaldun petoa izan...


Haurra gai da, oso azkardanik, hizkuntza desberdinak menperatu eta erabiltzeko. Berez, baldintza jakinetan, haur batek hizkuntza asko ikasi eta baliatu ditzake. Baina gauza bat da hori posible izatea, eta beste bat hori gertatzea, psikologikoki posible dena psikosozialki ez baita beti hala. Kasu honetan, umeak ez du zertan arazorik izan etxetik dakarren hizkuntza kanpoan topatzen duenarekin nahasteko. Esaterako, ikusten badu etxean hizkuntza bat erabiltzen dela eta eskolan bestea, inongo arazorik gabe erabiliko ditu batean bat eta bestean bestea. Kontua da, eskola eta etxetik kanpo daukanaren arabera, bere erantzun mekanismoak desberdinak izango direla. Gizarte zientzietan bada lege unibertsal bat, “ekonomiaren legea” deritzona. Horren arabera, gure baliabideak gehienengana ahalik eta modu sinpleenean, motzenean eta errazenean iristeko kudeatzen ditugu. Egun berean gauza mordoa eman eta jaso nahi dugu, beraz ia beti goaz labur-bidetik, apenas sakontzen dugun ezer. Esaterako, zer dira estereotipoak? Ekonomiaren legearen izenean, pertsona edo taldeekiko ditugun, askotan okerrak diren eta justiziarik egiten ez duten ezagutza sinplifikatuak. Orokorrean ezagutzak ere nahiko sinplifikatuak dauzkagu, eta umeek ere, berehala ikusten dute eremu heterogeneotan hizkuntza eta joera dominatzaileak zein diren. Euskara dena baino hizkuntza autonomoagoa balitz, eremu eta arlo guztietan ohikoa eta normala balitz, errazagoa litzateke dena. Baina hori gertatzen ez denez, ekonomiaren legeak bultzatuta, ia automatikoki ematen zaio atxikimendua hizkuntza dominatzaileari. Horri aurka egiteko sekulako ahaleginak eta esfortzuak egin behar dira, eta eginda ere, ez da beti nahi bezalako emaitzarik lortzen. Orduan, haurrak haur izanda, askoz logikoagoa da labur-bidetik joatea, haize-kontrako ahaleginak egiten hastea baino.
 

Beste egoera bat: Ane, Beñat eta Erlantz euskaldunak dira. Erlantzekin denek egiten dute euskaraz, baina Ane eta Beñat euren artean erdaraz mintzo dira.


Bakoitzak ikusten du nahi duena lortzeko zein den bide motz eta erosoena. Ohartzen bazara pertsona jakin batekin hizkuntza jakin bat erabiliz nahi duzuna erdiesten duzula, gehienetan huraxe erabiliko duzu. Biztanleriaren gehiengo oso-oso handia da erdalduna, eta ekonomiaren legearen arabera, ez dago misteriorik. “Hizkuntza bat erabiliz beti asmatuko badut, zergatik ez erabili?” pentsatzen dugu. Euskara erabiltzeak esfortzu berezia eskatzen du, eta gainera, egoera deseroso eta gatazkatsuak sortu ditzake, parekoaren erantzunaren arabera. Arrapostu horrek baldintzatuko du nire egoera animikoa, eta normalean joera naturala segurura egitea da, ez arriskatzea.
 


Horregatik da aski hamar laguneko talde batean erdaldun bakarra egotea erdaraz aritzeko?


Hori oso gogorra da. Nola egin horri aurre? Psikolinguistikoki, gure ikerketa enpiriko gehienetan euskaraz jarduteko hautua egiteko, ezagutza maila altua behar dela ondorioztatzen da. Horrek bi norabideetan balio du. Alegia, euskara erabili gabe ezin daiteke ezagutza osorik lortu. Gurean ere, nahiz eta askotan kontrakoa esaten diguten, ez dira aparteko bi mundu ezagutza eta erabilpena. Uste duguna baino askoz lotuagoak daude. Bestetik, soziolinguistikoki, sare sozialaren garrantzia dago. Sare sozial horretan gailentzen den hizkuntza erabiltzeko joera dugu guztiok. Gertatzen dena da geroz eta nekezagoa dela sare sinple eta unibokoak aurkitzea. Globalizazioak interes ezberdinen arabera ehundutako sare anitz eta aldakorrak ekarri dizkigu. Bakoitzak ukan ditzakeen lagun talde eta inguru ezberdinez gain, garrantzi handia hartzen ari diren bilgune zibernetikoak daude. Horrek zer esan nahi du? Orain arte, bakoitzak kontrolatzen zuela bere sarea, baina orain kontrolpetik kanpo doakiola. Apenas erabakitzen den barrutik kanpora, kanpotik barrura baizik. Kontuan hartuz gero hori dela gailenduko den harreman sare mota, eta sare horretan euskararen presentzia ñimiñoa dela, ederra panorama! Oso epe motzean datorrenari aurre egiteko bere menpekotasunetatik askatu behar du euskarak, bestela...
 

Hizkuntza politikak diseinatzerako orduan, aintzat hartzen dira orain arte esandakoak?


Neurri batean bai, baina ez aski. Hala ere, egiten dutenaren alde nago. Oraingoz behintzat, instituzioek egiten ez dutena besteek bakarrik eginez euskara salbatuko dela pentsatzea mirarietan sinestea dela iruditzen zait. Instituzioetatik proposatzen dena eta bestelako erakundeetatik lantzen dena, adostutako ildoen araberakoa izatea litzateke ideala, baina hori arrantzura larrera joatea dela dirudi. Esan behar da instituzioetan daudenek ez dutela beti nahi dutena egiten, ahal dutena baizik. Erabakiak indar politikoen menpe daude. Horregatik da beharrezkoa, gizarte erakundeak disgustura eta kritiko agertzea instituzioetatik planteatzen denarekiko, asko eskatuz lortzen delako zer edo zer. Euskarak iraun baldin badu gizarte erakundeen lan eta presioari esker da, baina gaur egun, horrekin bakarrik ez daukagu zereginik. Geroz eta argiago ikusten dut instituzioen eragina ezinbestekoa dela, instituzioen eta gizarte erakundeen arteko sinergia sortzea premiazkoa litzatekeela. Neurri batean, sinergia hori existitzen da, baina betiko gatazkatxoak euskararen kaltetan direla uste dut. Badakit eskatzen dudana zaila dela, baina...
 

Euskararen aldeko kanpainek eragina dute gugan?


Komunikazioa lantzen dutenek badakite komunikazioaren indarra zenbaterainokoa den, eta eragina ukaezina da. Baina eragina positiboa ala negatiboa da? Hor ere denetik dago. Euskararen alde ez daudenek, erdara nagusi dela jakinik, euskaldunak isilik egotea nahi dute, dominatzailearen indarraren arabera, berez lortuko dutelako erdararen indartzea. Jakina, ez dira ez itsuak, ez gorrak, eta ez tontoak, eta euskararen aldeko kanpainak ikusten dituztenean, eragin negatiboa sortzen da eurengan, eta kontra-erasoa prestatzen hasten dira. Dominatzailea izatea pribilegio handia da, beti zaude eskutik. Dena den, jende bat kontra edukitzea konstante bat izan da euskararen historian, eta dominatzaile ez bagara ere hala bagina legez jokatu behar genuke, autonomia gehiagorekin, hainbesteko menpekotasunik gabe. Hori bai, gure egoeran dena da erlatiboa eta ezin dugu erlatibotasun hori gabe jokatu.
 

Euskaraz bizi eta euskal kontzientzia duen euskaldun batek nola interpretatu behar du hizkuntzen arteko harremana?


Teorian hizkuntzen arteko simetria, oreka, eta elkar-indartzea posible da, baina praktikan oso gutxitan gertatzen da. Gertatzen ez den neurrian, egoera gatazkatsuak sortzen dira gure baitan. Gatazkei ihes egiteko joera kontutan hartuz, egoera bizitzeko modu erraz eta erosoena bilatzea izango da normalena. Bestela ere nahiko konplexua da bizitza, gatazka gehiago sortzeko. Gatazkarik ez balego bezala bizitzen ahaleginduko gara, eta uste dut hori dela gehienek egiten dutena. Gatazka linguistikoa intentsitate handiagoan bizi duenak zer egin beharko lukeen? Etengabe euskaraz hasi, euskaraz bizitzea posible dela esaten digutenez etengabe hori exijitu, eta bere printzipioei eutsi. Hori bai, horrek problema pertsonalak sortzen ditu, afektiboki min eta erremin handia baitakar. Erreminak erremin, gaur egun euskara bizirik badago, jarrera hori hartu duen jendeari esker da, baina hori superpertsonen jokabidea da, eta ezin zaio gehiengoari hori eskatu.
 

Hemendik hogei urtera nola ikusten duzu euskararen egoera? Zein dira aurrera egiteko giltzak?


Betikoa, botila erdi beteta bezain erdi hutsik ikusten dut. Batzuetan iruditzen zait okerrena pasa dugula, hemendik hogei urtera oraindik hizkuntza normalizatua ez izan arren, nahita nahiez egongo garela hobeto. Bestetan, berriz, hola jarraituz gero gureak egin duela pentsatzen dut. Ez bada posible Euskal Herrian autonomia gehiagorekin funtzionatzea, bertan bizi denak euskaraz jakiteko beharra sentitzen ez badu, eta obligaziorik ez badauka, alferrik ari garen sentsazioa sortzen zait. Horri buelta emateko gako garrantzitsu bat haurrekin egiten dugun lanean datza. Frogatuta dago, txiki-txikitatik haur bat hizkuntza ezberdinetan heztea onuragarria dela. Bizitzan gauza asko egiten dira hizkuntzaren bidez, mundu abstraktu zein konkreturako balio du, bakarkako mundurako zein talderako. Hori hala, akats larria litzateke, haurrek hizkuntzak ikasteko daukaten ahalmen berezia ez aprobetxatzea txikitatik euskalduntzeko. Hori zergatik ez da egiten? Ez dira arrazoi psikologikoak, arrazoi politiko, soziologiko, eta psikosozialak baizik. Derrigortuta bada ere, hori nahitaez lortu beharko da. Askoz zailagoa da helduak euskalduntzea. Pentsa, gehiagok ikasten dute ingelesa euskara baino!
Nortasun agiria
1944an jaio zen Donostian. 1982. urtetik doktore, Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologiako Fakultateko katedradun, 40 urte daramatza unibertsitatean irakasten. Zortzi urtez izan da bertan Dekanotzako kidea, epe horretan euskararako dekano-ordea izan delarik. Hortaz gain, Soziolinguistika Klusterreko Bat Soziolinguistika Aldizkariaren zuzendaria izan da sei urtez, eta bertako batzordekidea da egun.
Gai batetik bestera
“Gure gizartean edozein gai da konplexuegia diziplina bakarrarekin erantzuten ahal zaiola pentsatzeko. Azken hirurogei urteotan, autore askok azpimarratu dute gai batetik bestera ibiltzeko beharra, zientziagintza akumulatibo bat lantzeko premia, gauzak euren konplexutasun eta osotasunean ahal bezain sinpleen azaltzeko. Ni berehala jabetu nintzen horrekin”.
Sinesgarri
“Neurri batean superespezializazioa-ren garaian gaude, baina era berean, diziplinen arteko transbertsalitatea geroz eta nabarmenagoa da. Espezialitate batean lortutako emaitzak baliagarriak gertatuko dira beste diziplinetan ere, eta diziplina ezberdinetako emaitzak erkatuz lortzen da sinesgarritasuna”.
AZKEN HITZA
Identitatea
“Euskararen erabilera esplikatzeko, identitatea da aldagai psikosozial edo soziopsikologiko indartsuena. Hortaz kontziente garen? Identitatea oso sakona denean nekezak diren kontuak nahiko errazak balira legez egin daitezke. Zenbat eta asimilatuago eduki, orduan eta modu inkontzienteagoan edo automatikoagoan egiten da dena”.

Azkenak
600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Eguneraketa berriak daude