Poliziaren salatari izateari ezezkoa eman zion kamerundarraren aldeko kanpaina: #YoConBelletti

  • Otsailaren 23ean eraman zuten Taffou Nyame Renaud kamerundarra Bartzelonako Atzerritarren Internamendu Zentrora. Bere askatasuna eskatzeko eta deportazio prozesua eteteko #YoConBelletti babes kanpaina martxan jarri dute sarean. Renaud “Belletti” ezizenez ere ezagutzen dute.


2015eko martxoaren 05ean - 12:46
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Poliziaren baimena izan arren, bederatzi hilabetez itsasontziz Melillatik iberiar penintsulara bidaiatzea eragotzi diote Bellettiri. Guardia Zibilak salatari lanak egitea proposatu ziola erakutsi zuen grabazio batekin.

Espainiako Estatuko Atzerritarren Internamendu Zentroak ixteko Kanpainak Bellettiren aldeko manifestuarekin bat egiteko deia egin du. Babes mezu guztiak jaso eta Espainiako Gobernuaren Kataluniako Delegaziora helaraztea da asmoa, Bellettiren deportazioa gelditu eta aske uzteko eskatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Eguneraketa berriak daude