Tosu Betirako: "Ez gaude bakarrik, elkartasuna sentitzen dugu"

  • Abuztuaren 31tik erresistentzia kanpaldia egiten ari dira Tosu Betirako asanbladako kideak Ibarbengoako metro geltokiaren inguruan, Getxon, aparkaleku erraldoia egin dezatela eragotzi nahian. Ertzaintza eurak botatzera noiz etorriko zain, astez aste doaz musika, hitzaldi eta bestelako jarduerez osatutako egitaraua osatzen. Datozen egunetan gerta daitekeenaz berba egin dute gurekin.

Unai Brea @unaibrea
2017ko irailaren 13a
Batez beste hamabost lagun izan dira gauero lotan Tosuko erresistentzia kanpaldian, askoz gehiago egunez antolatutako ekitaldietan. (Arg.: Unai Brea)

Aspaldi igaro zen Bizkaiko Garraio Partzuergoaren agendan Ibarbengoako aparkalekua eraikitzen hasteko gorriz azpimarratuta zegoen lehen data. Tosu Betirakok zelaia okupatuz lortu izan du proiektua atzeratzea. Denboraz etxola handi bat eraiki dute, eta horretan pertsona bat erroldatuta dago gaur egun. Horrek ere geldiarazi du prozesua azken hilabeteetan; ekainaren erdian jaso zuten Tosuko landa astebetean husteko agindua Eusko Jaurlaritzaren aldetik, baina oraindik inor ez da saiatu bertatik botatzen.

Azkenik, ordea, iritsi zaie erroldatuta dagoen pertsonak etxolatik alde egiteko agindua. Arazoa da epaileak horretarako igorri duen dokumentua ez dela oso argia. Desalojorako data ipinita dagoen arren, ez dakite zein den: “Alde egiteko hamar eguneko epea daukagula –tira, zehazki erroldatuta dagoen pertsonak daukala– dio, baina lan egunak edo egun naturalak diren zehaztu gabe”.

Era berean, Ertzaintzari hamar egun eman dizkio epaileak obrak hasteko baldintzak daudela ziurtatzeko, baina ez dago argi epe hori desalojoa gauzatu ostean hasiko den, edo noiz. Momentuz abokatuak ere ez dira gauza izan epailearen agindua zehatz interpretatzeko.

Edozein kasutan, egun gutxi barru jazoko da jazo beharrekoa, agindua joan den astean jaso zuten eta. “Guri, egia esan, ez digu hainbeste axola, modu batean edo bestean hemen ahalik eta gehien irauteko asmoa dugu eta”, diote asanbladako kideek. “Haiek zer jarrerarekin datozen, gure erresistentzia ere halakoa izango da, baina helburua ahalik eta luzeen irautea da. Besteak beste, ahalik eta jende gehien hurbiltzeko”.    

Kanpalditik botatzen badituzte erdigunera joko dute, Algortara. Lehenik eta behin, mobilizazio handi bat egiteko asmoa dute, Udala atzera egitera behartzen saiatzeko. “Getxon jende gutxi dago hemen aparkalekua egitearen alde”, dioskue.

Proiektu faraonikoa da, eta lehen pausoa da Andra Mariko alde hau, udalerrian geratzen den azken gune berdea, urbanizatzeko”, salatzen dute, “bestela ez dauka zentzurik hain biztanle gutxiko inguru honetan metro geltoki bat [2011tik amaituta dago Ibarbengoako geltokia baina ez da sekula erabili] eta aparkaleku erraldoi bat jartzeak”.

Kanpaldian batez beste hamabost lagun izan dira egunero, batzuk Gipuzkoatik eta Arabatik etorrita, baina askoz gehiago antolatutako ekimenetan: “Ez gaude bakarrik, elkartasuna sentitzen dugu”.    

Aste honetako egitaraua hemen ikusgai:

 

Kanal hauetan artxibatua: Tosuko parkingaren aurkako borroka  |  Getxo

Tosuko parkingaren aurkako borroka kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-13 | Andoni Mikelarena
"Tosuko obra atzeratzen dugun egun bakoitzeko, gertuago dago proiektua geratzeko aukera"

Larunbatean Ibarbengoako parkingaren aurkako manifestazioa egin zuten Getxon. “Pozik” agertu dira antolatzaileak herritarren erantzunarekin.


2017-11-07 | Topatu.eus
Ibarbengoako parkingaren aurkako manifestazioa egingo da larunbatean

Azken asteotan Ibarbengoako parkingaren obren hasierak oihartzun zabala izan du Getxon zein beste txoko batzuetan. Erresistentzian jarraitzen dute hainbat auzokidek, Tosuko landagunea biziberritzen. Azaroaren 11n manifestazioa egingo da goizeko 12:30ean Telletxe plazatik irtenda.


2017-11-06 | Hainbat egile*
Tosutik Euskal Herri osora, autogestioa eta sedizioa bizkortu

Ibarbengoko aparkalekua eraikitzearen aurka burutzen ari diren ekimenen oihartzunak heltzen ari zaizkigu Getxotik. Tosuko kanpaldiari eusten diotenek, behargabeko azpiegitura proiektuei aurre egiteko askegune txiki batek lortu ditzaken antolaketa eta indar harremana uzten dizkigute agerian.


Tosu, alferreko azpiegituren aurkako erresistentziaren ikur

Urriaren 17ko goiza nahikoa izan zuten, ertzainek lehenik eta hondeamakinek gero, hilabete askoan eraikitako etxola eraitsi eta baratzeak suntsitzeko Getxoko Tosu landan. Azken erresistentzia zantzuak gauerdira arte iraun zuen ordea: tripodearen gaineko ekintzaileak jaisteari uko egin eta han egon zen hamasei orduz.


2017-10-26 | Unai Brea
Tosuko aparkalekuko lanak, bertan behera momentuz

Getxoko Tosu landan zeuden hondeamakinak eraman egin dituztela jakinarazi du Tosu Betirako asanbladak. Hesiak, edukiontziak eta gainerako materiala ere bertatik kendu dituztela gaineratu dute.  


2017-10-24 | Andoni Mikelarena
Manifestaziora deitu du Tosu Betirako asanbladak azaroaren 11rako

Urriaren 17ko desalojoaren ostean berriz okupatu dute Getxoko Tosu landa. Metro geltokiaren aparkalekuaren proiektuaren aurka manifestazioa deitu dute azaroaren 11rako.


2017-10-23 | Unai Brea
Tosuko landa berreskuratu dute

Getxoko Tosu landa okupatuta dago berriro. Astearteko desalojoagatik protestatzeko deitutako manifestazioaren ostean, ehunka lagun joan ziren haraino, eta hesia gainditu ostean, baratzeak lantzen eta etxolatxo bat eraikitzen hasi ziren. Ertzaintzaren zortzi furgoneta inguru joan ziren bertara, baina azkenik interbentziorik egin gabe alde egin zuen poliziak.


2017-10-18 | Unai Brea
Algorta erdira eraman dute Tosuko aparkalekuaren aurkako protesta kanpaldia

Ertzaintzak asteartean Getxoko Tosu landa desalojatu eta gero, Algortako San Nikolas (Txiki eta Otaegi) plazan paratu dituzte kanpadendak, Ibarbengoako geltokiaren ondoko baratzean aparkaleku erraldoia egiteko asmoa salatzeko. Asteazkenean eta larunbatean manifestazioak egingo dituzte Tosu Betirako asanbladak deituta.


2017-10-18 | Topatu.eus
Tosuko landaren desalojoa
MULTIMEDIA - erreportajea

Getxoko Andra Mari auzoan okupaturik zegoen Tosuko landa bortizki desalojatu du Ertzaintzak, Ibarbengoako aparkalekuaren eraikuntza hasteko. Bertaratuek harresia osatu dute, baina hala ere ezin izan dute etxolaren eraispena ekidin. Mobilizatzeko eta borrokarekin jarraitzeko deia egin dute.


2017-10-17 | ARGIA
Getxoko Tosu erresistentzia gunea desalojatu du Ertzaintzak

Ertzaintzaren hainbat auto hurbildu da goizeko 8:00ak aldera Getxoko Tosura. Aldi berean, obrako langileak kanpaldiko eremura sartu dira eta handik ordu gutxira hondeamakinak lanean jarri dira, hasieran kanpaldiko eremutik metro batzuetara. Ertzainek han bildutakoak kanporatu eta ondoren hondeamakinek erresistentzia guneko etxola suntsitu dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude