Tosuko landan erroldatuta dagoen bizilaguna kaleratzeko izapideak hasi ditu Eusko Jaurlaritzak

  • Tosu Betirako asanbladak zabaldu duenez, uztailaren 11n Eusko Jaurlaritzak jakinarazi egin zuen izapideak hasi dituela Tosuko landan erroldatuta dagoen pertsona bertatik kanporatua izan dadin. Jaurlaritzak ekain hasieran helarazi zien landa okupatuta duten gazteei astebeteko epean handik joateko agindua, aparkaleku bat egiteko lanak hasi behar zituztela eta.

Unai Brea @unaibrea
2017ko uztailaren 14a
Pertsona bat dago erroldatuta Tosuko zelaian eraikitako etxola honetan. (Arg.: Hiruka-CC By SA)

2011n hasi zen okupazioa Tosu eremuan, Getxoko Andra Mari auzoan. Behien bazkarako larre hutsa zen hartan baratzeak eta etxola bat dago orain. Autoentzako aparkaleku erraldoia eraiki dadin eragoztea da gunea okupatu eta biziberritu dutenen nahia.

Teorian, aparkaleku horren helburua da aldamenean dagoen Ibarbengoako metro geltokira –2011tik eraikita dagoena, baina sekula erabili ez dena– irismena erraztea. Gaia konplexuagoa da ordea: hasiera batean inguru horretan 8.000 etxebizitza eraikitzeko asmoa zegoen, eta horri erantzunez eraiki zen geltokia. Etxebizitzen proiektua linboan dagoela –segurua da behintzat, egitekotan, ez direla 8.000 egingo–, aparkalekua egitea Getxoko azken eremu urbanizatu gabea porlanez betetzen hasteko lehen urratsa dela uste dute Tosu Betirako asanbladak eta herriko beste hainbat eragilek.

Gaur egun, herritarren  joan-etorria etengabea da Tosun. Baratzean aritzeko edota antolatzen dituzten ekitaldietan parte hartzeko, jende ugari ibiltzen da bertan, modu finkoan Tosu Betirako asanblada parte hartzen dutenez gain. Pertsona bat dago landako etxolan erroldatuta, eta noizbait bertatik botatzen saiatuko direla jakitun, atean itsatsita daukate beste baten etxebizitzan bortxaz sartzea galarazten duen legearen pasartea. Udaltzaingoa ere joan zitzaien behin, erroldatutako pertsona benetan han bizi zela egiaztatzeko.

Gauzak horrela, Jaurlaritza ez da oraindik saiatu Tosu husteko agindua betearazten, emandako epetik hilabete inguru igaro den arren. Orain ikusteko dago zenbat denbora beharko duten Tosuko bizilagun finkoaren erroldatzea baliogabetzeko.


Tosuko parkingaren aurkako borroka kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-18 | Unai Brea
Algorta erdira eraman dute Tosuko aparkalekuaren aurkako protesta kanpaldia

Ertzaintzak asteartean Getxoko Tosu landa desalojatu eta gero, Algortako San Nikolas (Txiki eta Otaegi) plazan paratu dituzte kanpadendak, Ibarbengoako geltokiaren ondoko baratzean aparkaleku erraldoia egiteko asmoa salatzeko. Asteazkenean eta larunbatean manifestazioak egingo dituzte Tosu Betirako asanbladak deituta.


2017-10-17 | ARGIA
Getxoko Tosu erresistentzia gunea desalojatu du Ertzaintzak

Ertzaintzaren hainbat auto hurbildu da goizeko 8:00ak aldera Getxoko Tosura. Aldi berean, obrako langileak kanpaldiko eremura sartu dira eta handik ordu gutxira hondeamakinak lanean jarri dira, hasieran kanpaldiko eremutik metro batzuetara. Ertzainek han bildutakoak kanporatu eta ondoren hondeamakinek erresistentzia guneko etxola suntsitu dute.


2017-09-25 | Unai Brea
Herri bazkari sinbolikoa Berangoko Burger King-en, "lan prekarioan egositako zabor janaria"-ren aurka

Tosu Betirako asanbladak deituta, hogei bat lagunek herri bazkaria antolatu dute Berangon eraiki berri den Burger King-ean. Bertako mahai eta aulkiak erabili dituzte bertoko produktuekin egindako bazkaria jateko, han zeuden bezeroei “Big PNV menua”-ren aurkako idatzi bat ematen zieten bitartean. Tosun aparkalekua eraikitzeko asmoarekin eta Berangon merkataritza gune erraldoia egin izanarekin desadostasuna agertu dute horrela.


2017-09-13 | Unai Brea
Tosu Betirako: "Ez gaude bakarrik, elkartasuna sentitzen dugu"

Abuztuaren 31tik erresistentzia kanpaldia egiten ari dira Tosu Betirako asanbladako kideak Ibarbengoako metro geltokiaren inguruan, Getxon, aparkaleku erraldoia egin dezatela eragotzi nahian. Ertzaintza eurak botatzera noiz etorriko zain, astez aste doaz musika, hitzaldi eta bestelako jarduerez osatutako egitaraua osatzen. Datozen egunetan gerta daitekeenaz berba egin dute gurekin.


2017-09-01 | Unai Brea
Hormigoian kateatuta, Ibarbengoako obren aurka

Ibarbengoako (Getxo) geltokiaren ondoan aparkaleku erraldoia eraikitzeko egitasmoa salatzeko ekintza egin du Tosu Betirako asanbladak, obren aurkako kanpaldiaren lehen gauaren biharamunean. Asanbladako kide bat Algortako kale nagusietako baten errepidean jesarri da, besoa hodi baten barruan kateatu eta hormigoizko bloke handi batek inguratuta. Handik hiru ordura askatu dute suhiltzaileek.


2017-08-30 | Hiruka .eus
Ostegunetik hasita, Ibarbengoako aparkalekuaren kontrako egitaraua prest dute Tosun

Getxoko Tosu landa abuztuan utzarazteko agindua eman zuen epaileak; hala ere, oraindino ez da halakorik gertatu. Hori dela eta, Tosu Betirako plataformako kideen arabera, baliteke hori dena irailean jazotzea.


2017-08-22 | Estitxu Eizagirre
Tosu Betirako mugimenduak III. kanpaldia deitu du abuztuaren 31rako

Getxoko udalak Ibarbengoan aparkalekua eraikitzea du helburu. Galerazteko, sei urtez eremu hori landu du Tosu Betirako mugimenduak eta hainbat ekintza eta kanpaldi egin ditu bertan. Irailean kaleratuko dituztela aurreikusi eta "Erresistentzia Akanpada" deitu du, "oraingoan, obra gelditzeko".


2017-08-09 | Axier Lopez
"Erresistentzia oporrak" abiatu dituzte Tosun huste aginduari aurre egiteko

Epaileak Getxoko Tosun sartzeko agindua sinatu ostean, abuztuan huste agindua bete lezake Getxoko Udalak. Desalojoari aurre egin eta parking-aren obren hasiera galarazteko datozen sei egunetarako egitaraua antolatu dute.


2017-08-04 | Topatu.eus
Epaileak huste agindua igorri du Tosuren aurka, "erresistentzia oporrak" deitu dituzte

Desalojo aginduaren aurrean “erresistentzia oporrak” antolatu dituzte. Eusko Jaurlaritzak eta Garraio Partzuergoa epaileari presio egiten ibili direla salatu dute.


2017-06-20 | Hiruka .eus
Ibarbengoako aparkalekuaren kontrako borrokan jarraitzeko deia egin dute Tosukoek

Getxoko Tosu landa husteko Eusko Jaurlaritzak emandako epea igaro da; hala ere, bertan kanpatuta daudenek erresistentzian jarraitzen dute oraindino. Joan den barikuan, hilaren 16an, gainera, ehunaka lagun bildu ziren Algortako San Nikolas plazan Ibarbengoako metro-geltokiaren ondoko lur-eremu horretan egin gura duten aparkalekuaren kontrako iritzia adierazteko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude