Tosuko landa berreskuratu dute

  • Getxoko Tosu landa okupatuta dago berriro. Astearteko desalojoagatik protestatzeko deitutako manifestazioaren ostean, ehunka lagun joan ziren haraino, eta hesia gainditu ostean, baratzeak lantzen eta etxolatxo bat eraikitzen hasi ziren. Ertzaintzaren zortzi furgoneta inguru joan ziren bertara, baina azkenik interbentziorik egin gabe alde egin zuen poliziak.

Unai Brea @unaibrea
2017ko urriaren 23a
(Argazkia: Hiruka)

Jai giroan joan ziren Tosura ehunka pertsona, eguerdian Algorta erdigunetik abiatutako manifestazioan parte hartutakoak (manifestazioak 1.200 lagun inguru bildu zituen, Tosu Betirako asanbladaren esanetan). Berehala hasi ziren baratzeak lantzen eta etxola baten hormak eraikitzen, Ertzaintza iritsi zen arte.

Hasiera batean, poliziak jakinarazi zien zelaia okupatzen ari ziren guztiak identifikatuko zituztela, eta –Hirukaren esanetan– identifikatzeari uko egiten ziotenak atxilotuko zituztela. Desalojo saiakerari aurre egiteko, hamar bat laguneko multzoetan banatu ziren okupatzaileak, herri harresi txikiak osatuz. Azkenean, ordea, joan egin ziren ertzainak. Une hartan ehun bat pertsona zeuden Tosun. Berehala gaua igarotzeko antolatzeari ekin zioten, kanpadenak eramanez eta euriaz babesteko azpiegiturak eraikiz. Giroa alaitzeko kontzertuak egin zituzten iluntzean.

Astelehen goizean desalojo arriskua oso handia dela esan du Tosu Betirako asanbladak, eta ahalik eta herritar gehien Tosura joateko deialdia egin dute.

Kanal hauetan artxibatua: Tosuko borroka  |  Getxo

Tosuko borroka kanaletik interesatuko zaizu...
2017-12-19 | Hiruka .eus
Obrek botatako zuhaitz bat utzi dute Algortako Batzokian, "Tosuko txikizioa" salatzeko

Tosu Betirako plataformak deituta, Ibarbengoako aparkalekua eraiki gura duten landarainoko martxa egin zuten zapatuan, hilaren 16an, 200 lagun inguruk. Tosu landa ertzainez inguratuta zegoen; hala ere, lanen hasiera salatu zuten bertan herritarrek. Ondoren, hondeamakinek obren hasieran bota zuten zuhaitz bat hartu eta Algortako Batzokira eraman zuten EAJren jarrera salatzeko, "txikizioak erantzule zuzen bat" daukalakoan.


2017-12-14 | Unai Brea
Larunbatean Tosura egingo den martxara joateko dei egin dute

Larunbatean Getxoko Tosu landara joango den manifestazioan parte hartzeko deia egin du Tosu Betirako asanbladak. Urriaren 21ean ingurua berriz okupatu ostean eraikitako etxolaren alboan egun dute agerraldia, buzo zuriz jantzita eta aurpegiak maskaratxoz estalita; abenduaren 16an egingo den martxara doazenei ere halako bana emango diete, mobilizazioa "ikusgarriagoa izateko eta Andra Mariren suntsipenak ekarriko duen kutsadura salatzeko".     


2017-12-14 | Hiruka .eus
Tosuko landan Jaurlaritzaren eta Viviendas de Vizcayaren arteko akordioa zein den galdetu du EH Bilduk

Getxoko Tosu landaren inguruan galdegin dio Mikel Otero Gabirondo EH Bilduko legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzari. Ekonomia Garapena eta Azpiegituretako Sailburuari egin dio errekerimendua, Jaurlaritzaren eta Viviendas de Vizcaya S.A. enpresaren arteko akordioa zein izan den jakiteko. Izan ere, enpresa horrek Tosu landan duen partzela osora zabaldu dute aparkalekua eraikitzeko obra eremua. Hala, akordioaren baldintzak zeintzuk izan diren ere galdetu[+]


2017-11-28 | Andoni Mikelarena
Pertsona bat kateatu da Getxoko Tosu landan, lanak eragozteko

Hesia eraikitzeko lanetan ari dira hondeamakinak. Herritar bat lurrean etzan eta kateatu egin da. Herritarrei bertara joateko eskatu diete asanbladako kideek. Astelehenean sartu ziren berriz hondeamakinak Tosun.


2017-11-13 | Andoni Mikelarena
"Tosuko obra atzeratzen dugun egun bakoitzeko, gertuago dago proiektua geratzeko aukera"

Larunbatean Ibarbengoako parkingaren aurkako manifestazioa egin zuten Getxon. “Pozik” agertu dira antolatzaileak herritarren erantzunarekin.


2017-11-07 | Topatu.eus
Ibarbengoako parkingaren aurkako manifestazioa egingo da larunbatean

Azken asteotan Ibarbengoako parkingaren obren hasierak oihartzun zabala izan du Getxon zein beste txoko batzuetan. Erresistentzian jarraitzen dute hainbat auzokidek, Tosuko landagunea biziberritzen. Azaroaren 11n manifestazioa egingo da goizeko 12:30ean Telletxe plazatik irtenda.


2017-11-06 | Hainbat egile*
Tosutik Euskal Herri osora, autogestioa eta sedizioa bizkortu

Ibarbengoko aparkalekua eraikitzearen aurka burutzen ari diren ekimenen oihartzunak heltzen ari zaizkigu Getxotik. Tosuko kanpaldiari eusten diotenek, behargabeko azpiegitura proiektuei aurre egiteko askegune txiki batek lortu ditzaken antolaketa eta indar harremana uzten dizkigute agerian.


Tosu, alferreko azpiegituren aurkako erresistentziaren ikur

Urriaren 17ko goiza nahikoa izan zuten, ertzainek lehenik eta hondeamakinek gero, hilabete askoan eraikitako etxola eraitsi eta baratzeak suntsitzeko Getxoko Tosu landan. Azken erresistentzia zantzuak gauerdira arte iraun zuen ordea: tripodearen gaineko ekintzaileak jaisteari uko egin eta han egon zen hamasei orduz.


2017-10-26 | Unai Brea
Tosuko aparkalekuko lanak, bertan behera momentuz

Getxoko Tosu landan zeuden hondeamakinak eraman egin dituztela jakinarazi du Tosu Betirako asanbladak. Hesiak, edukiontziak eta gainerako materiala ere bertatik kendu dituztela gaineratu dute.  


2017-10-24 | Andoni Mikelarena
Manifestaziora deitu du Tosu Betirako asanbladak azaroaren 11rako

Urriaren 17ko desalojoaren ostean berriz okupatu dute Getxoko Tosu landa. Metro geltokiaren aparkalekuaren proiektuaren aurka manifestazioa deitu dute azaroaren 11rako.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude