Obrek botatako zuhaitz bat utzi dute Algortako Batzokian, “Tosuko txikizioa” salatzeko

  • Tosu Betirako plataformak deituta, Ibarbengoako aparkalekua eraiki gura duten landarainoko martxa egin zuten zapatuan, hilaren 16an, 200 lagun inguruk. Tosu landa ertzainez inguratuta zegoen; hala ere, lanen hasiera salatu zuten bertan herritarrek. Ondoren, hondeamakinek obren hasieran bota zuten zuhaitz bat hartu eta Algortako Batzokira eraman zuten EAJren jarrera salatzeko, "txikizioak erantzule zuzen bat" daukalakoan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 19an - 10:33
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

 

 

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tosuko borroka
Eguneraketa berriak daude