"Tosutik Uribe kostara" jardunaldiek eskualdera zabalduko dute hirigintzaren eztabaida

  • Tosu Betirako Asanbladak irailaren 10etik 22ra egingo den "Tosutik Uribe Kostara" ekimena iragarri du. "Herrien etorkizuna gutxi batzuek, herritarren iritzia kontuan hartu gabe" planifikatzen dutela salatu gura dute. Erandio eta Gorliz arteko martxa eginez amaituko dira jardunaldiak.

    Ibarbengoako aparkalekuaren aurkako borroka "gure eskualdean dagoen problematikaren aurpegi nabari bat izan da", adierazi du kolektiboak. Uribe Kostako herrien diseinua gutxi batzuen esku egotea eta gehiengoaren iritzia aintzat ez hartzea kritikatu dute: "Gure lurrak espekulaziorako objektu bilakatu dira, azken berdeguneak mozkinen izenean porlanez estaltzen dira."

    Tosukoa testuinguru horretan sortutako borroka bat baino ez zela izan azpimarratu dute; "baina arazoa globala izanik erantzunak globala izan behar du". Hori dela eta, Leioan, Gorlizen, Berangon, Urdulizen eta Getxon jardunaldiak egingo dituzte irailaren 10etik 22ra bitartean, "herri bakoitzean dauden arazoak aztertuz, eta kontzientzia sortzeko eta gaia landuko duen mugimendu bat eratzeko helburuz".

    Irailaren 21a (barikua) eta 22a (zapatua) bitartean Erandiotik Gorlizera martxa bat eginez amaituko da ekimena. Bariku arrastian Erandiotik Getxora joango dira, eta biharamunean, Getxo lo egin ostean, Gorlizeraino abiatuko dira.

    Hauek izango dira berbaldietan landuko dituzten gaiak: 

    • Plentzia-Gorliz (gaztetxea): udaldirako herrien arazoak.
    • Urduliz: desarrollismoa eta nekazaritza.
    • Berango: lotarako hirien arazoak.
    • Algorta: udal prozesu parte-hartzaileen nondik norakoak.
    • Itzubaltzeta: ustelkeria. Ahoztar Zelaieta kazetariak egingo du berba. Ibar Nagusiko kideakaz batera antolatua.
    • Leioan: garraioa.
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tosuko borroka
Getxoko Ibarbengoako aparkalekuaren "porrota" azpimarratu du GuNe kolektiboak

Plaza bakarra okupatuta, aparkalekuak dituen 304etatik. Horrela deskribatu du GuNe kolektiboak Getxoko Andra Mari auzoko Tosu landa eremuan eraiki duten Ibarbengoako metro-geltokiaren ondoko aparkalekuaren egoera, "irailaren 2an, lanorduetan". Idatzi ironiko batean,... [+]


Getxoko Ibarbengoako aparkalekua bezalako "makroproiektuei" aurre egiteko borrokan segituko dutela iragarri dute

Hiru urteko obren ondoren, ekainaren 15ean inauguratu zen Getxoko Ibarbengoako aparkalekura bizikleta-martxa egin zuten 60 pertsona inguruk, GuNe kolektiboak deituta. Protestaldi horretan, kotxeari begirako planak ez diren alternatibak egon badaudela aldarrikatu gura izan zuten,... [+]


"Tosuren Itxialdi Jaia" egingo dute zapatuan Txorimalo gaztetxean

Getxoko Tosu landa defendatzeko urteetako borrokari behin betiko amaiera emateko, egindakoak gogoratzeko eta horretan parte hartu zutenei "eskerrak" emateko jaia egingo dute zapatuan.


2019-08-13 | Topatu.eus
Tosuko borroka gogoratu dute Algortan

Zortzi urtetako borroka omentzeko ekitaldia antolatu zuten igandean Algortako Portu Zaharrean. 2011an okupatu zuten lehen aldiz Tosuko landa. Geroztik, ibilbide luzea egin dute ekologistek.


2018-06-06 | Topatu.eus
Tosuko landagunean "jarduera ekonomikoen parkea" eraiki nahi dutela salatu dute herritarrek

Tosu Betirako plataformak, Udalaren erabakia kritikatu du. Izan ere, Getxoko Andra Mari auzoko landagunean parkinga ez ezik, “jarduera ekonomikoen parkea” egingo dutela azaldu dute. Erabakiaren aurrean, ordea, herritarrei mobilizatzeko dei egin diete plataformako... [+]


Eguneraketa berriak daude