Tosuko landagunean “jarduera ekonomikoen parkea” eraiki nahi dutela salatu dute herritarrek

  • Tosu Betirako plataformak, Udalaren erabakia kritikatu du. Izan ere, Getxoko Andra Mari auzoko landagunean parkinga ez ezik, “jarduera ekonomikoen parkea” egingo dutela azaldu dute. Erabakiaren aurrean, ordea, herritarrei mobilizatzeko dei egin diete plataformako kideek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 6an - 12:20
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Espero bezala, parkinga ez da parkinga “bakarrik” izango: orain, “jarduera ekonomikoen parkea” eraiki nahi dute nekazalgunean”, salatu dute Tosu Betirako plataformako kideek. Horrez gain, PNV, PSOE eta PP alderdi politikoek sinatutako akordio batean, Getxoko Andra Mari auzoan etxebizitzak eraikiko dituztela aipatzen dela azaldu dute, Bizkaiko Foru Aldundiak etxebizitza gehiago ez eraikitzeko gomendatu duela gaineratuz. 

“Udalaren amnesiak kezkatzen gaitu”, adierazi dute plataforma kideek, 2007an egin ziren herri mobilizazioak ahaztu ote dituzten esanez. Udalak herriaren parte hartzea ekiditeaz gain, edozein oposiziori errepresio eta jazarpenaren bidez erantzungo diola salatu dute herritarrek. 

Hala ere, “sarraskiari” aurre egiteko dituzten baliabide guztiak erabiliko dituztela adierazi dute Tosu Betirako plataformako kideek, udalaren entzungortasunaren aurrean, mobilizatzeko dei egin dute.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Irakurri gehiago: Tosuko borroka
Tosuko borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.