“Tosuren Itxialdi Jaia” egingo dute zapatuan Txorimalo gaztetxean

  • Getxoko Tosu landa defendatzeko urteetako borrokari behin betiko amaiera emateko, egindakoak gogoratzeko eta horretan parte hartu zutenei "eskerrak" emateko jaia egingo dute zapatuan.


2019ko urriaren 8an - 10:47
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urte bi igaro dira Getxoko Tosu landa hustu eta bertan aparkalekua eraikitzeko lanak hasi zirenetik. Hala ere, gune horren defentsan parte hartu zutenek oraindino "gogoan eta bihotzean" dute urteetako borroka hori, "asko da Tosuk eman diguna, eta asko da zuetako bakoitzak Tosuri eta bertakooi eman diguzuena". Hori dela eta, ziklo horri amaiera emateko, "eta galdutako eta irabazitako dena nabarmentzeko", jaialdia egingo dute zapatuan, urriaren 12an, Getxoko Txorimalo gaztetxean, 12:00etatik aurrera.

 


Tosuko borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.