Tosuko borroka gogoratu dute Algortan

  • Zortzi urtetako borroka omentzeko ekitaldia antolatu zuten igandean Algortako Portu Zaharrean. 2011an okupatu zuten lehen aldiz Tosuko landa. Geroztik, ibilbide luzea egin dute ekologistek.

Argazkiak: @tosubizirik
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abuztuaren 13an - 10:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Igandean, 2011an hasi zen borroka omendu nahian, ekitaldi eta trikipoteo bat antolatu zuen Tosu Betirako plataformak. "Orain urrun geratzen den 2011an hasi zen gure ibilbidea zoro batzuk Tosuko landa okupatu zutenean. Geroztik eta hamaika ekimenen bitartez asko hazi gara, ez bakarrik maila politikoan, pertsonalean ere."

Algortako Portu Zaharrean batu ziren eta trikitixa eta panderoaren doinuek lagunduta Generatxuko parkeraino joan ziren, 2017an berreskuratutako okarondoan ekitaldi bat egiteko. 2017ko abenduaren 16an 200 lagun inguru Bidezabaletik Tosura martxa egin zuten bertan eraiki nahi zuten Ibarbengoako parkingaren obrak salatzeko. Martxan, obren eremura iritsi zirenean, makinek lurretik ateratako zuhaitz bat hartu eta, Algorta osoa zeharkatu ondoren, Batzokian utzi zuten alkatearentzako "gabonetako opari" gisa. Ondoren, Batzokian utzitako zuhaitza berreskuratu eta Portu Zaharrean landatu zuten plataformako kideek.

Modu horretara, zortzi urtetako zikloa itxi nahi izan dute: "Indar eta denbora asko bidean utzi ditugu, baina askoz gehiago da lortu eta sortu duguna. Galdutako baina batez ere irabazitako guztiagatigatik, Tosu Betirako!"

 


Tosuko borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.