Sindikalgintza Nafarroan: ELA eta LAB hedatzen, CCOO eta UGTren kalterako

  • Ekaineko datuen arabera, sindikatu espainiarren adarrak %50eko ordezkaritzara ez dira iristen. LABek %15eko langa gainditu du historian lehendabizikoz.


2016ko uztailaren 22an - 12:44
CCOO eta UGTk Iruñean egindako manifestazio bat. Gainbeheran daude bi sindikatuak. [Argazkia: navarra.com]

Nafarroako mapa politikoan aldaketa nabarmena gertatu zen iaz, eta pixkanaka, joera hori sindikalgintzara hedatzen ari da. Esaterako, zenbait aktore pisua hartzen ari dira lan harremanen eszenatokian. LABen kasua da; 1982an %4,5eko ordezkaritza izatetik %15,08 izatera pasa da. Diario de Noticiasek argitaratu duenez, azken urtean portzentualki gehien hazi den sindikatua da, 890 delegaturekin.

Modu pausatuagoan, baina goranzko bidean jarraitzen du ELAk ere. 2005etik 2015era %21 eta %22 artean mantendu ostean, azken sei hilabeteetan %0,5 igo zen sindikatu abertzalearen ordezkaritza. 2013an hasitako gorakadak %1,2 igo zuen afiliatuen kopurua.

“UGT eta CCOOren alternatiba nagusia gara enpresetan”, adierazi dute ELAko kideek. Esandakoak badu funtsa: 1.314 delegaturekin, sindikatuak gero eta gertuago du Nafarroako bigarren indartsuena izateko aukera: %1,6ra du CCOO.

UGT eta CCOOk osatzen dute txanponaren beste aldea. Sindikatu espainiarren adarrek azken 27 urteetako ordezkaritza baxuena dute: bien artean ez dira %50era iristen. Duela sei urte, bien arteko batura Nafarroako sindikalgintza osoaren %55,6 zen. Egun, %49,6koa da.

UGTren iturriek zehaztu dutenez, krisiaren eraginak du beherakadaren errua: “Delegatu gehien dituenak izan ohi du galerarik handiena”. UGT eta CCOOk 1.521 eta 1.410 delegatu dituzte, hurrenez hurren.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Eguneraketa berriak daude