Madrilen ostegun honetan epaitzen ari diren bost gazteetatik bat da Jon Patxi Arratibel, torturak salatzeko bere polizi deklarazioa aztnugal –laguntza– hitza erabiliz sinatu zuena.
Madril, asteazken arratsaldea da eta urduritasuna baretzea ez da samurra hurrengo goizean zortzi urteko kartzela eta 12 urteko inhabilitazioa eskatzen duen epaiketari aurre egin behar zaionean. “Dena da ETA” mailu, Concepción Espejel epaile kontserbadorearen begiradapean eseriko dira Auzitegi Nazionalean Jon Patxi Arratibel, Iñigo Gonzalez, Gorka Mayo, Iker Moreno eta Gorka Zabala.
2011n atxilotu zituzten Ekineko kide izatea leporatuta. Mayok ezik beste laurek Guardia Zibilaren torturak salatu zituzten. 2015ean Estrasburgoko Auzitegiak Espainia zigortu zuen Arratibelen tortura salaketak ez ikertzeagatik. Arratibelek aztnugal hitza –laguntza alderantziz– erabili zuen bere polizia deklarazioa sinatzeko.
Epaiketari ekiteko orduak falta direla. Nola zaudete?
Bakoitzak bere erara darama hau, batzuk besteak baino urduriago… baina elkarri lagunduz saiatuko gara ahalik eta lasaien oheratzen.
Hau 04/2014 sumarioa da, baina Aztnugal auzi gisa ezagutzen da. Aztnugal torturaren aurkako sinbolo bihurtu da jada. Idatzi zenuenean nekez pentsatuko zenuen halako ibilbidea izango zuenik.
Ez, ezta pentsatu ere! Egoera tamalgarri baten ikur bihurtu da eta erreferente ere bai, horregatik askotan aurpegia ematea dagokit eta hori zama egiten zait. Baina sinboloak ere behar dira eta, alde horretatik, ongi etorria. Paper haiek indargabetzeko, nik argi utzi nahi nuen nire autoinkulpazio paperetan laguntza eskatzen ari nintzela. Nire abizena Arratibel da eta, beraz, behar nuen zerbait a-rekin hasi eta l-rekin bukatuko zena. Mila buelta eman ondoren laguntza-aztnugal erabiltzea etorri zitzaidan burura eta bost milioi aldiz letrak alderantziz ikasi ondoren, lortu nuen bost paperetan hala sinatzea. Orain, gure epaiketari aurre egiteko tresna bat izango da aztnugal.
Estrasburgoko ebazpen hori egonda ere, zuen torturapeko deklarazioa izango da ahozko auziaren froga nagusia.
Bai. Bost auzipetuetatik bakarrak ez du polizia deklaraziorik, tortura salaketarik aurkeztu ez zuenak. Gure abokatuek tortura jarriko dute mahaiaren gainean, gure deklarazioetan ere ahalik eta ondoen saiatuko gara azaltzen zer egin ziguten, azken finean sekulako astakeria baita torturapeko deklarazioak epaiketa batean erabili nahi izatea.
Hainbat epaiketetan epaileek ez dituzte ontzat eman deklarazio judizialak, eta absoluzioak eman dira azken urteetan. Halakoren esperantzarik baduzue?
Oso oker ez banago, hori oso lotua dago epaitzen zaituen salarekin. Gurea Bigarren Sala da, gurekiko Auzitegi Nazionaleko oldarkorrena omen dena. Concepción Espejel da epaimahai burua eta ez dut uste halako erabakirik hartuko duenik. Orain arte behintzat ez du hartu. Hala ere, batek daki zer gerta litekeen. Zorionez epaile batzuk ohartzen ari dira sekulako astakeria dela torturan oinarritutako deklarazioak frogatzat hartzea eta hori garrantzitsua da. Hala ere, hori ez da Auzitegi Nazionalaren irizpide bat, bestela denek egingo zuketen, eta ez dute egiten.
Epaiketa honi arreta handiz begiratuko zaio, Segurako Auzia duelako aurrekari eta hartan akordioz ebatzi zelako epaia. Gerta liteke halakorik?
Jende askok galdetzen digu hori. Gogoak ere badira halako baterako, inork ez duelako kartzelara joan nahi. Abokatuak esan zigun egon litekeela halako aukerarik, baina espetxera joateko aukera ere hor dagoela. Oraingoz ez dugu inongo berririk.
Estrasburgoko Auzitegiak zure tortura salaketak ez ikertzeagatik Espainia zigortu ondoren. Nola dago orain zure kasua?
Abokatuak bi helegite jarri ditu torturak ikertu behar zituen Iruñeko auzitegiaren aurrean, baina atzera bota dizkiote biak. Beraz, hor bideak agortuta, egunotan Konstituzio Auzitegiaren aurrean jarriko da helegitea.
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.
Beste 20 pertsonarekin batera, Guardia Zibilaren esku zegoenean pairatu zituen torturak aitortu dizkio Nafarroako Gobernuak. Urrats honetara heltzeko Torturatuen Saretik egindako lan kolektiboa azpimarratu du Euskalerria Irratian. Ziklo baten itxieratzat hartu du aitortza... [+]
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
"Erantzukizun publikoa hartzeko ordua" dela esan du Euskal Herriko Torturatuen Sareak, Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal Guardia Zibilak torturatu zuela onartu eta horregatik errugabetu ostean. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio EAEko aitortza eta erreparaziorako... [+]
Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.
Giza eskubideen urraketa horietan duten erantzukizuna aitortu gabe jarraitzen dutela seinalatu du koalizio subiranistak.
Larunbatean prentsaurreko bateratua eman dute Egiari Zor Fundazioak, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak eta Iratxe Sorzabalen abokatu Aiert Larrartek. Ostegunean ezagutu zen sententzia mugarria dela adierazi dute hirurek. Larrartek adierazi du Estrasburgoko epaitegira... [+]
Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.