"Metro pasantearen inposaketari aurre egiteko" martxo bete ekimen Donostian

  • Satorralaia bizilagunen mugimenduak deialdia egin die Donostiako talde sozial eta persona guztiei martxoan zehar egingo dituzten informazio eta salaketa ekintzen dinamikan parte har dezaten. Apirilaren 1ean larunbata "Metroaren pasanteari ez!" lemapean manifestazioa egingo dute, eta martxoan zehar ekimen ugari prestatu dituzte, autobus publikoetan eta Donostiako auzoetan informazioa emateko, batez ere. Martxoaren 16an Gasteizera autobusa antolatzen ari dira, Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea egiteko.


2017ko otsailaren 15an - 17:10
Donostiako metro pasantearen aurkako manifestazioa deitu du Satorralaiak. Argazkian artxiboko irudi bat. (Arg: Satorralaia)
Martxoak 1 asteazkena prentsaurrekoa

Mobilizaziorako deia egiteko prentsaurrekoa egingo dute Donostiako udaletxearen aurrean, 11:00etan. Manifestaziorako deialdia eta mobilizazio horren aurretik egingo dituzten ekintzak publikoki jakinaraziko dituzte. Metro-pasantearen gaiaren egungo egoerari buruzko irakurketa egingo dute. "Uneotan mobilizazioa bultzatzeak duen garrantzia azpimarratuko dugu proiektu horren inposaketari aurre egiteko". 

Martxoak 4etik 15era autobusetan informazioa

"Garraio publikoaren erabiltzaileei metroaren pasantearen proiektuak autobus zerbitzuetan aurrikusten dituen murrizketei buruz informatzea da helburua". Lehen ekintza informatiboa martxoaren 4a larunbatean egingo dute, Boulebarreko markesinetan 11:30etik 14:00etara. Hurrengo egunetan ekintza informatibo puntualak egingo dituzte talde txikitan hiriko autobus geltokietan. Ekimen honi amaiera emateko, martxoaren 15ean Dbus-eko langileen Kurpil elkartearen hitzaldi informatiboa antolatu dute Lugaritz kultur etxean 19:00etan.

Martxoak 16 osteguna, Lakuan kontzentrazioa

Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean metroaren pasantea gelditzeko eskatuko dute kontzentrazio batekin. Dbus-eko Kurpil langile elkartearen laguntzari esker, bidaia dohainik izango dela jakinarazi dute. Izen emateak ireki dituzte satorralaia [abildua] gmail.com helbidean. Autobusa 9:00etan abiatuko da Pio XII plazatik eta Lakuan elkarretaraztea 11:00etan egingo dute. Autobusa 12:30ean abiatuko da bueltan Gasteiztik, Donostiara 13:45ak aldera iristeko.

Martxoaren 21etik 25era auzoetan informazio banaketa astea

Hiriko puntu ugaritan informazio orriak banatu nahi dituzte. Laguntza eskatu dute kalean, lantokian edo ikastetxeetan materiala banatzeko, eta horiek eskuratzeko, aurrez aipatutako emailera idazteko eskatu dute. Horrez gain, martxorako erakusketa informatibo bat prest edukitu nahi dutela diote, auzoz-auzo mugitzeko.

Martxoak 30 ostegunean prentsaurrekoa

Manifestaziorako azken deia egingo dute Koldo Mitxelenan 11:00etan.

Apirilak 1 larunbata manifestazioa

"Metroaren pasanteari ez!" lemapean, 12:00etan manifestazioa egingo dute Easo Plazatik abiatuta.

Metroaren pasantearen aurka egiteko bildu dira Donostiako bizilagun ugari Satorralaia elkartean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako metroa?
Metroaren lanen ondorioz, atzo Donostiako eraikin batetik erlaitz eta balkoi zatiak erori zirela salatu dute

Satorralaiak mugimenduak azaldu duenez, asteazken eguerdian gertatu da Urbieta eta San Martin kaleetan. Eraikina joan den urtarrilean kalteak jasan zituen beste eraikin baten alboan dago.


Donostiako metroaren lanek eraikin batean eragindako pitzadura salatu du Satorralaiak

Donostiako Zubieta kaleko eragin baten patioan agertutako arrakala "itzel" gisa deskribatu du mugimenduak. Lanak hasi zirenetik bost urte igaro direnean, Donostiako metroaren eraikuntzan egiten ari den "baliabide publikoen xahuketa etengabea" eta obra... [+]


Metroaren lanek beste pitzadura bat eragin dutela salatu du Satorralaiak

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza lanek Loiola kalearen eta San Martinen arteko izkinan dagoen eraikinean –Erviti musika denda zegoen tokian– eragindako kalteak salatu ditu.


2021-09-15 | ARGIA
Eusko Jaurlaritza Donostiako metroaren pasantearen lanek kaltetutako bizilagunak "isilarazten" ahalegintzen ari dela salatu du EH Bilduk

Donostiako metroaren lanetan kaltetutako Zarautz hiribideko eta Zubieta kaleko eraikinetako hainbat bizilaguni kalte-ordainak eskaini dizkiete gutun bidez. Donostiako EH Bilduk salatu du haiek "isilarazteko" saiakera dela.


2021-09-02 | ARGIA
Xabier Albistur, Donostiako alkate-ohia: “Metroa alferrikako obra da”

Donostiako alkate izandako Xabier Albisturrek metroaren egungo obren kontrako iritzia azaldu du Diario Vasco egunkariak egindako elkarrizketa batean. Bere ustez proiektua ez da nahikoa “anbiziotsua, obrak suposatzen duen inbertsiorako”.


Eguneraketa berriak daude