‘Santa Close’ identifikatu du Espainiako Poliziak, El Corte Inglesek jai egunetan ez irekitzeko eskatzeagatik

  • LAB sindikatuak igande eta jai egunetan irekitzen duten saltokiak salatu asmotan asmatutako pertsonaia da Santa Close.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko abenduaren 4an - 13:10
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sindikatuak sarean jarri duen bideo honetan erakusten da nola identifikatu duten.

LABek iragarri duenez, data horietan zabalik dauden dendak bisitatzen jarraituko du Santa Closek.

Sindikatuak gogora ekarri du langileak direla egun horietan beharrean daudenak, eta horregatik dei bat zabaldu du: herritarrak ez daitezen erosketak egitera bertaratu egun horietan.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Euskalerria Irratiaren webgunean publikatu da eta CC lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra].


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!