Pobreziaren aurkako bizikleta martxak egingo dituzte Bilbon eta Donostian

  • Larunbatean Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan bizikleta martxa bana eginez emango diote amaiera EAEn astebetez egindako Desparekotasun Gordinen Aurka kanpainari. Antolatzaileek salatu dute “pobrezia eta desberdintasunak gero eta larriagoak, gordinagoak eta kronikoagoak” direla.


2017ko urriaren 20an - 16:34

“Azken urteotako krisi ekonomikoak areagotu ditu pertsona aberatsen eta pobretuen arteko desberdintasunak eta injustiziak, neurriz gaineko mailara arte areagotuz”, adierazi dute garapenaren arloko EAEko GKEen koordinakundeak, REAS Euskadik, Zero Pobrezia plataformak eta EAPN Pobrezia eta giza bazterketaren aurkako Europar sareak. “Migrazio-krisi deritzonaren azpian egungo sistemak sortutako zibilizazio-krisia dago, eta horren ondorioz milioika pertsonak ezinbestean migratu behar dute”.

Esan dutenez, 68 milioi pertsona bizi dira euren etxeetatik kanpo gudak, indarkeria eta euren oinarrizko giza eskubideen bortxaketa larriak direla eta, ACNURek zabaldutako datuen arabera. noiz erregistratutako daturik altuena da.

Bilbon 11:30ean abiatuko da martxa, Arriaga antzokiaren paretik, eta leku berean amaituko da. Donostian, berriz, 12:00etan abiatuko dira Haizearen Orrazitik, eta 13:00etan kontzertua egingo dute Bulebarrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude