Klima aldaketa eztabaidagai Bruselan: soluzioa ez da Paris izango

  • “Klima aldaketari buruzko negoziazioen ardatza ez da ingurumena, ekonomia baizik. Parisko COP21 gailurrak ondorioak izango ditu ingurumenean, baina izatez ekonomia sistemak egokitzea da helburua, horra errealitate gordina”.


2015eko urriaren 22an - 09:18
Fracking Ez plataformako kideak banderak zabaltzen, konferentziaren une batean (Arg.: GUE/NGL).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hala mintzatu da Claudia Salerno, Venezuelak Belgikako Estatuan daukan enbaxadorea, GUE/NGL talde parlamentarioak Europako Legebiltzarrean antolatutako  "No nonsense, no excuses; only real climate solutions" (Zentzugabekeriarik ez, aitzakiarik ez; klimarako benetako irtenbideak) konferentzian.

Alternatibak herri mugimendutik sustatu beharra

Mundu osoa abenduan egingo den Parisko COP21 klimaren goi-bilerari begira jarria den honetan, gailur horretaz espero dezakegunaz eta gizarte zibilak hartu beharko lukeen jarreraz jardun dute, besteak beste, konferentziaren goizeko saio bietan.

Oro har, COP21ek ekar dezakeenaz ezkor agertu dira hizlari guztiak. Bi ideia nabarmendu dira: batetik, gizarte zibilari dagokio irtenbideak gauzatu daitezen bultzatzea, estatuetako agintariek 2015ean zehar aurkeztu dituzten asmoetatik ezer gutxi espero baitaiteke.

Bestetik, abenduko gailurra porrota izango da, izenpetuko den akordioa, loteslea ez izateaz gain –AEB, besteak beste, ez daude halako hitzarmen bat sinatzeko prest–, orain arteko saiakerak huts egitea eragin duten ezaugarriak izango dituelako berriz.

Denek ez dute erantzukizun berdina

Ildo horretan, herrialde garatuek, historikoki berotegi efektuko gas gehien isuri dutenek, besteek baino erantzukizun handiagoa dutela onartu nahi ez izatea kritikatu izan da. Goizeko lehen saioan parte hartu dutenek behin baino gehiagotan azpimarratu dute ideia hori, Venezuelako eta Boliviako ordezkariek batez ere.

Boliviako enbaxadako Gustavo Maynerrek berriki egindako Klima Aldaketari buruzko Herrien Mundu Konferentziaren ondorioak aurkeztu ditu. Funtsean, kapitalismoa baztertu eta bizitza eta ama lurra erdigunean jarri beharra aipatu du Maynerrek, bai klima aldaketari behar bezala oldartzeko bai pertsona guztien bizitza hobetzeko.   

Brasilgo Gobernuaren izenean hitz egin duen André Odenbreit Carvalhok esan du ez dela erraza emisioak murrizketak konpromisoak betetzea garapen bidean dauden herrialdeetan, klima aldaketari aurre egiteko erronkarekin batera pobrezia indize izugarriak gutxitzekoa ere badagoenean. Lehentasunen artean herritarren gosea ez duten estatuei klima aldaketaren aferako lehen lerroan kokatzeko eskatu die Odenbreit Carvalhok.

Klima aldaketa ez da ingurumen arazo hutsa

Herri mugimenduko zenbait ordezkarik hitz egin dute bigarren saioan. Klimari buruzko  aldarrikapenak eta justizia sozialaren aldeko borroka ezin dela bereizi nabarmendu dute. “Hutsegitea litzateke klima aldaketa ingurumen arazo hutsa dela pentsatzea, askoz zabalagoa da”.

Coalition21eko kide Christophe Aguitonek, berriz, justizia klimatikoaren aldeko mugimendu global bat eratzeko ezintasuna aipatu du, eta irtenbideetako asko (energia fosilak baztertu eta berriztagarrien aldeko egitea, esaterako) tokian tokiko borroketatik bideratu daitezkeela adierazi du: “Dagoeneko frogatu dugu hala dela, hamaika herrixka alternatibo daude martxan”.

Arratsaldean, frackingaren aurkako borrokan ibilitako hainbat taldek beren bizipenen –eta kasu batzuetan, garaipenen– berri ematen ari dira, tartean Euskal Herriko Fracking Ez plataformak. Amaitzeko, klima aldaketari aurre egiteko benetako soluzioei buruz mintzatuko dira hainbat talde talde eta erkundetako ordezkariak.

Bi gradutik gora ez egiteko helburua, kolokan

COP21 prestatzeko Bonnen nazioarteko biltzarra –2015erako aurreikusita zeuden hiruretatik azkena– egiten ari direla dator gaurko konferentzia (hemen Bonneko bigarren batzarrari buruzko albistea). NBEko herrialde guztiek berotegi efektuko gasen emisioak gutxitzeko dauzkaten planak aurkeztu behar zituzten urriaren 1a baino lehen –askok ez dute oraindik egin–, eta hortik abiatuta Kyotoko Protokoloa ordezkatuko duen akordio globala adostu nahi da Parisen.

Helburua da beroketa globala, industrializazioaren aurreko garaia abiapuntutzat hartuta, ez dadila izan bi gradutik gorakoa 2100. urterako. Momentuz estatuek aurkeztu dituzten asmoekin, ia hiru graduko igoera aurreikus daiteke.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


2025-05-21 | Nicolas Goñi
Banku handiek klima aldaketan inbertitzen dute, baina ez da konponbidea sustatzeko

Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri  honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]


2025-05-16 | Elhuyar
Europako hiriak huts egiten ari dira klima-aldaketarako egokitzapenetan

Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]


2025-05-14 | Jesús Rodríguez
Kolapsoaren entsegu bat

Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]


Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”

Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]


2025-04-30 | Nicolas Goñi
India erdialdean, idortze globalari aurre egiteko laborarien eta ikertzaileen elkarlana

Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]


Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan atzeman dute

Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]


Munduko batez bestekoa baino bi aldiz azkarrago berotu da Europa 2024an

Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik, Europan. 


2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


2025-04-02 | Nicolas Goñi
Angolan lehorteak 2,3 milioi pertsona mehatxatzen ditu, baina nori axola zaio?

Munduan gutien aipaturiko krisi humanitarioa da Angola hego-mendebaldean 2019az geroztik irauten duena. Klima aldaketak indarturiko lehorte luze baten ondorioz milioika pertsona janari eskasean edo desegokitasunean bizi dira eta ura bilatzeko ahalegin handiak egin beharrean... [+]


Aztarnak

Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude