Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.
Ehunka autoz eta autobusez osatutako ilara luze batek osatzen du Al Soumoud auto-karabana, eta milaz gora boluntario daude elkarturik, bidean aitzinatu ahala, inguruko ehunka biztanleen babesa jasotzen dabiltza. Ekainaren 9an Tunisiako hiriburutik abiatu eta orain arte, arazo nagusirik gabe egin ahal izan badute bidea, ostegun gauean gelditu behar izan dute Sirte hirian (Libia), Poliziak horretara beharturik.
"Ongi gaude, baina beroa ikaragarria da. Oihal-etxeak, ura eta komun idorrak behar ditugu, oinarrizko beharrei erantzuteko", adierazi die Tunisiako komunikabideei bozeramaile den Wael Naouar aktibistak. Ez dute amore emateko asmorik, eta elkartasunez ura ekartzeko deia luzatu die inguruko herritarrei. Bero handia egiten du une honetan, eta itzal-gune guti izanik, arazo bihurtu daiteke hidratatzeko aukera eza.
Ekainaren 9an abiatu zuten Al Soumoud auto-karabana Tunisiako hiriburutik eta asteartean pasa zuten, inolako arazorik gabe, Libiara sartzeko muga. Parte-hartzaile gehienak tunisiarrak eta aljeriarrak dira, eta Aljeria, Maroko, Libia eta Mauritaniatik etorritako militanteak ere biltzen ditu ekimenak. Funtsean, koalizio transmagrebtar hori osatu izanak dakarren indarra azpimarratzen dabiltza antolatzaileak.
Libia eta Egiptoren arteko mugaz aitzinatu ahala, Israelek eta Egiptok Libiari bideratu presioak areagotu egin dira. Alta, berez, Libiako Estatu Kontseiluaren babesa jaso du auto-karabanak, "Palestinako kausarekiko elkartasun arabiar eta islamikoaren ikur bizitzat" daukalako. Bestalde, Abdelhamid Dbeibah Batasun Nazionaleko gobernuburuak ere bere "harrotasuna" adierazi zuen ekainaren 11n, herritarrek erakutsitako elkartasun ekimena txalotuz.
Tunisiako elkarte eta sindikatu multzo batek koordinaturiko ekimena da, besteak beste, Palestinaren Aldeko Ekintza Bateratuko Koordinakundea eta UGTT Tunisiako zentral sindikalak. Halaber, erakunde ugarik adierazi diote babesa Al Soumoud karabanari: Tunisiako Kazetarien Sindikatu Nazionalak (SNJT), Tunisiako Abokatuen Ordena Nazionalak, Tunisiako Giza Eskubideen Liga (LTDH), Tunisiako Eskubide Ekonomiko eta Sozialen Foroa (FTDES), Tunisiako Medikuen Ordena eta Tunisiako Mediku Gazteen Erakundea (OTJM) bezalako instantzia medikoak.
Ekainaren 9an abiatu ziren eta Gazara sartzea dute helburu. Israelek 2007an abiaturiko –eta martxoaz geroztik erabatekoa den– Gazaren blokeoa sinbolikoki eta modu baketsuan haustea dute helburu nagusi. Egiptotik Gazara abiaturiko martxaren gisara, Israelen genozidioa salatzeko ekintza popularra da. Nola ez, "nazioartearen eta arabiar herrien isiltasun ofiziala" salatzen dabiltza.
Bestalde, nazioartetik etorritako ehunka aktibista daude dagoeneko Egipton elkarturik, kosta ahala kosta Gazara arte ibiltzeko intentzioarekin. Ostiral honetan Sinai basamortuko eskualdea autobusez zeharkatzea aurreikusten dute, ondotik azken 50 kilometroak oinez egiteko, Egiptoko Rafah alderaino. Tartean dago asteazkenean atxiloturiko Melisa Pérez García gasteiztarra. "Debekatu egin omen dute Gazara martxa, baina guk aurrera jarraituko dugu", adierazi dio Kairotik ARGIAri.
Gaza Humanitarian Foundationen elikagai banaketa erabiltzen ari dira palestinarrak hiltzeko. Oraingoan, ur horniketa suntsitzeaz gain, hamar pertsona, haien artean sei adin txikiko, hil ditu Israelek Nuseirat kanpamentuan, Gaza hegoaldean.
Israelek maiatzean Conscience itsasontzia bonbardatu eta ekainean Madleen itsasontzia bahitu ostean, nazioarteko ekimena berriz saiatuko da laguntza humanitarioa Gazara sartzen. "Erronka hau Gazako umeengatik da", adierazi du Askatasunaren Ontzidiak Siziliatik (Italia)... [+]
AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]
LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.
Ondasunak blokeatu eta trantsakzio ekonomikoak egitea debekatu dio Washingtonek Frances Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore bereziari. Nazioarteko Zigor Auzitegian "Israel eta AEBetako herritarrak ikertzeko ekimenetan zuzenean kolaboratzea" leporatu... [+]
Ikerketaren arabera, gutxienez 75.200 lagun hil zituen Tsahal armada sionistak 2023ko urriaren 7az geroztik eta 2025eko urtarrilaren 5a bitartean: tokiko agintariek epe berean zenbatutako 46.000 hildakoak baino %40 gehiago. Horrez gain, une berean, 8.540 lirateke gosez, hotzez... [+]
Azken 24 orduetan Trumpekin bigarren aldiz bildu da Netanyahu, eta Etxe Zuriko maizterraren bulegoan ordubete inguruko solasaldia izan dute. Ondoren kazetariei eginiko adierazpenetan, Israelgo lehen ministroak adierazi du Gazan duten "kanpaina militarra" ez dela... [+]
Lau astetan 550 hildako eta 4.000 kolpatu egon dira GHF fundazioaren banaketetan. Jakiaz gain, tiroak ere banatzen dabiltzalako sionistak. 170 GKEk dute egitura horren desagerpena galdatzen. Baina Israelek beregain nahi du laguntzaren saila ere –finean, gosetearena... [+]
Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek eman du asmoaren berri, eta adierazi du Gaza hegoaldean eraiki nahi duten "eremu humanitario" berri horrek hasiera batean 600.000 palestinar inguru hartuko lituzkeela; kontzentrazio esparru gisa funtzionatuko luke. Gaza... [+]
Hamasek jakinarazi du Palestinako erresistentziako beste taldeekin hitz egin duela AEBek, Egiptok eta Qatarrek proposaturiko meniaz, eta "pozik" hartu dutela. 60 eguneko su-etenaz gain, akordioak barne hartuko luke Hamasek Gazan dituen hamar bahitu israeldar askatzea,... [+]
BBCko 100 langile baino gehiagok gutun bat argitaratu dute hedabideak Israelen alde duen jarrera salatzeko. Modu anonimoan egin dute, bestela "ondorio larriei" egin beharko lieketelako. Erresuma Batuko kultura eta komunikazio arloko beste 300 pertsonek ere sinatu... [+]
AEBek eta Israelek kudeaturiko erakundeak ez du Suitzako ordezkaririk ezta helbiderik bertan eta horregatik abiatu du egitura desegiteko bidea Suitzako Zaintza Agintaritza Federalak. Gazarako Israelek kontrolaturiko "laguntza" bideratzen dabil GHF fundazioa, soilik lau... [+]
Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize, eta horien arduradunak eta goi karguak ikertzeko eskatu du.
AEBetako presidenteak adierazi du orain Hamasen erantzunaren zain daudela: "Ez badute onartzen, egoerak okerrera egingo du". 60 eguneko su-etenaz gain, akordioak barne hartuko luke Hamasek Gazan dituen hamar bahitu israeldar itzultzea, eta beste hamabosten gorpuak ere... [+]