Israelen erasoaren aurrean, Iranek mendekua iragarri du eta 100 bat dronerekin erantzun du

  • Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak ekoizteko eremuetan.


2025eko ekainaren 13an - 11:36
Azken eguneraketa: 15:19
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Irango lider nagusi Ali Khameneik adierazi du herrialdeak gogor erantzungo diola Israelen erasoari, eta geroxeago jakin da Iranek 100 bat drone bideratu dituela Israelerantz. Israelek adierazi du drone horiek geldiarazten ari dela bere aire defentsa. Aipatu denez, lehen urrats batean Siriako lurraldetik egingo luke hori, eta Jordaniak ere adierazi ditu aire defentsa ari dela bere aire eremuan –Israelera bidean– sartzen ari diren droneen aurka egiten. Aurretik ere, Israelek hainbatetan egin die eraso Irango eremu nuklearrei

Israelek Iranen egindako aire erasoan dozenaka helburu nuklear eta militar kolpatu dituzte, baina gune horietako buru diren pertsonen aurkako erasoak ere bideratu dituzte eta, besteak beste, Guardia Iraultzaileko buru Hossein Salami jenerala eta hainbat ingeniari hil dituzte. Ostiraleko eraso honen barruan, Mosadek [Israelgo zerbitzu sekretua] Iranen infiltratutako agenteek sabotaje operazioak ere egin dituzte Irango aire defentsak eta misil guneak indargabetzeko, Barak Ravid CNNko kazetariaren arabera.

“Holokausto nuklearraren aurka”

Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarrak jakinarazi du hilabeteak daramatzatela eraso hau prestatzen eta Israelen helburua dela Iranek Israeli eraso egiteko dituen bi eremu garrantzitsuenak kolpatzea: arlo nuklearra eta ahalmen luzeko misilak.

Arlo nuklearrari dagokionez, aipatu du Israelek jarraitzen duela uranioa aberasteko programarekin, “nazioarteko aginte nuklearrak emandako aginduen aurka”, eta Israelek ezin duela “holokausto nuklearra” den mehatxu hori handitzen utzi. Horrez gain, hiru urtetan Israelek 10.000 misil balistiko ekoizteko ahalmena duela azpimarratu du eta orain hori saihestu ezik, datozen urteetan misil horietako askok Israel kolpatzeko karga nuklearra eraman dezaketela.

Marco Rubio: “Israelen aldebakarreko erasoa da”

Marco Rubio AEBetako estatu idazkariak berehala zabaldu du AEBek ez dutela erasoan parte hartu, nahiz eta analista gehienen ustez halako eraso handi bat bidera ezina litzateke AEBek berau egiteko erabateko kontrakotasuna erakutsiko balu.

Donald Trump AEBetako bere bigarren agintaldira iritsi denetik ari da negoziatzen Iranekin honek uranioa aberasteko bere programa nuklearra albora dezan. Arma nuklearrek uranio aberastua erabiltzen dute, baina uranio aberastuak badu ere erabilera zibila, esate baterako erreaktore nuklearretan, eta Iranek dio horretarako erabiltzen duela eta horretarako eskubidea duela.

Azken egunotan erasoaren mehatxua eta zurrumurrua indartsu egon da mahaiaren gainean eta The Guardianen irakurri daitekeenez, astelehen honetan bertan Trumpek eskatu ei zion Netanyahuri ez egiteko erasorik oraindik, gutxienez negoziazioak amaitu arte. Bestetik, baina, AEBetako armada egoeraren aurrean prestatzen aritu da eta Israeli lagundu dio bere Aire Ezkutu ospetsua eguneratzen eta gerra hegazkin eskuadroi oso bat bidali du eremura.

Ezaguna da Israel presio egiten ari zaiola AEBei Irani eraso egin diezaion, baina Trumpek orain arte Iranekiko negoziazioak hobetsi ditu, Iranen aurkako gerra handi batetik etekin gutxi aterako lukeelakoan. AEBek azken urte luzetan Afganistanen, Iraken edota Sirian izan dituen parte-hartzeekin oso kritiko agertu zen hauteskunde kanpainan, halakoetan berriz esku hartuko ez zuela aginduz, baina orain ez dago garbi nola jokatuko duen. Hori bai, argi dagoena da Israel edozein erasoren aurrean defendatuko duela.

Orain arte ikusi denagatik Israelen ahalmen militarra Iranekoaren oso gainetik dago eta lortzen du, oro har, handik bideratutako misilak eta droneak gelditzea. Era berean, Israelek Iranen aurka bideratutako erasorik handiena da hau, eta min handia eragin dio, baina iturri ugariren esanetan, ezingo du Iranen programa aire erasoz bakarrik geldiarazi, Iranek instalazio nuklearrak lur azpian metro askotara lurperatuta dituelako eta horietako asko gaur egun txikiak eta mugikorrak direlako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekialde Hurbila
Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Israelek su etena apurtu du eta 400 hildakotik gora eragin ditu Gazan

Israelek eraso masiboak abiarazi ditu berriro ere Gaza osoan: Khan Younis eta Rafan Gaza hegoaldean, Gaza Hirian iparraldean eta eta Deir el-Balah-n erdialdean. "Familiak seme-alaben gorpuzkiak eskuetan zituztela iristen ziren ospitalera", adierazi du lekuko batek.


Alemaniako poliziak istiluak eragin ditu M8ko manifestazioan, Palestinaren aldeko mezuengatik

Berlinen martxoaren 8an izandako manifestazioa gogorki erreprimitu du Poliziak. Palestinaren aldeko aldarriak zeramatzaten manifestariek. Agintariek Alemanian arabierazko abestiak eta diskurtsoak debekatu dituzte manifestazioetan, "segurtasun publikoko" arrazoiak direla... [+]


2024-12-17 | Rafael Poch | CTXT
Analisia
Siriaren porrotak areagotu egin du Palestinaren tragedia

Gero eta bideragarritasun handiagoa hartu du –eta hartuko du– Israelen planak, palestinar herria beraien lur martirizatuetatik kanporatzeko. Iraganean Far West amerikarreko etnia indiarrekin gertatu zen bezalaxe da. Iranen aurkako gerra inoiz baino gertuago dago.


Kobane hiriaren aurkako erasoaldia hasi du Turkiak

Astelehenean Manbij hiria hartu du Turkiaren babesa duen SNA Siriako Armada Nazionalak. Kurduen iraultzaren erreferente nagusia da Kobane, bertan garaitu zuten Estatu Islamikoa taldea orain zortzi urte, Rojavako Iraultzari hasiera emanez.


Irango programa nuklearra eraso? Adituek diote ezetz, denboraren orratzak baietz

Tel Avivek Irango programa nuklearra erasotzea hipotesia baino gerta litekeen zerbait dela esateko, atzera begiratu du hedabide ugarik: 1981ean Iraken eta 2007an Sirian, ehiza-hegazkin israeldarrek erreaktore bana birrindu zuten. Baina aurrekari horiek ez dute zer ikusirik... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


Libanon lur erasoa hasi du Israelek, herrialde gehiago bonbardatu bitartean

“Gerraren hurrengo fasea” hasi duela iragarri du Israelgo Armadak. Beirut hiriburuan, Gazan eta Sirian ere egin ditu bonbardaketak, eta Iran mehatxatu du berriz ere. AEBek jakinarazi dute soldadu gehiago bidaliko dituztela Ekialde Hurbilean dituen baseetara, Israeli... [+]


Israelek Libano bonbardatuta gutxienez 492 hildako eta 1.645 zauritu eragin ditu astelehenean

Azken urteetan ikusi gabeko bonbardaketa egin du Israelek Libanoko hainbat hiritan. Astelehenean, gutxienez 492 pertsona hil dituzte eta 1.645 zauritu, Libanoko osasun ministerioak emandako datuen arabera. Horrez gain, ostiralean Hezbollahren bi komandante hil zituen Israelek... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


Israelek Libano gogor kolpa dezake hurrengo egunetan, eskualde mailako gerra arriskua areagotuta

Israelek Hezbollahri egotzi dio larunbatean Golango gainetan gutxienez hamabi pertsona hil dituen bonbardaketa, baina milizia xiitak ez du bere gain hartu. Israelek Libanoko gune ugari bonbardatu ditu jasotako azken erasoaren ondoren.


Holokausto, apartheid, ‘nakba’

Estatu palestinar bat, bi estatu edo batere ez. Horiek dira Palestinako gatazkaz aritzean irudikatzen diren irtenbideetakoak. Egungo Gazak eta Zisjordaniak osa dezakete Palestinako Estatua; edo izan daiteke Zisjordaniako A eremua bakarrik –Palestinako Agintaritzako... [+]


2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


Iran, Hezbola, Itsaso Gorria… Gerra Gazatik Ekialde Hurbilera zabaltzeko arriskua erreala da

Azken asteetan zabalduz zihoan mehatxua geroz eta errealagoa da: Gaza erabat suntsitzen dabilen gerra Ekialde Hurbilera hedatu daiteke. Hiru lurralde dira tentsio gorenean –Hezbolaren bidez Libano, Iran eta Itsaso Gorria– eta beste batzuk ere sartu daitezke dantza... [+]


Sei Egunetako Gerra: ezpata esku batean, gezurra bestean

Gerra eta gezurra bat doaz eta oso gaitza da jakitea gerra batean nor zertan dabilen kazetariak edo bestelako iturriak tartean ez badira. Israelek historikoki erakutsi du ezpata dantzatzeko indarra eta gezurra maneatzeko abilezia. Orain Gaza bonbardatzen ari denean, ospitaleei... [+]


Eguneraketa berriak daude