Elkargoaren aurkako guztiak ez dira ados helegitea jartzearekin

  • Pierre-André Durand prefetak Ipar Euskal Herriko Elkargo Bakarra abian jartzeko ezarri zituen baldintzak bete ondoren, Elkargoaren kontrako hainbat hautetsik helegite hierarkikoa ezartzeko asmoa adierazi dute. Lüküzeko auzapez Barthelemy Aguerre da horien buru.


2016ko maiatzaren 11n - 10:05
Lüküzeko auzapez Barthelemy Aguerre da helegitearen bultzatzaileetako bat.

Lucien Delgue Armendaritzeko auzapeza ere hautetsi talde horretan dago. Gainerako auzapezen izenak ez dira ezagutzen. 30 hautetsi inguru omen dira Bernard Cazeneuve Barne ministroari gutuna igorri diotenak: “Elkargo bakarraren aurka egiteko gure argudio nagusiak gobernantzan eta fiskalitatean dauden arazoak dira”, erran du Barthelemy Aguerrek.

Alabaina, Irulegiko auzapez Jakes Irumek ez duela halako helegiterik izenpetuko adierazi du, Elkargo Bakarraren aurka bozkatu zuen arren. Dirudienez, gehienak barnealdeko herrien hautetsiak dira. HELEPren aurka paratu ziren itsasaldeko herriek ez baitute helegite horrekin bat egin, ez bestelakorik ezartzeko asmorik ere.

Hainbat hedabidek helegitea jarri dutenen artean Miarritzeko eta Angeluko auzapezak aipatu zituzten iragan astelehenean. Haatik, Miarritzeko Michel Veunac eta Angeluko Claude Olive auzapezek prentsa ohar bana igorri diete hedabideei herriko etxeetan bozkatutakoa errespetatuko dutela adieraziz.

Barne ministroak elkargoaren gaia “hautetsien esku” dagoela erran zuen bozketa hasi aitzin. Beraz, Iparraldeko solastoki politikoetan diotenez, “logikoena da ministroak helegite hierarkikoari kasurik ez egitea”. Edonola ere, Elkargoaren aurkakoek administrazio auzitegietara jo lezakete.

Ez dirudi, administrazioaren bideko helegiteak Elkargo Bakarra geldiaraz lezakeenik. Baina, helegitea jartzeak zenbait hilabetez atzerarazi lezake Elkargoa abian jartzeko prozedura. Ondo bidean, berez, Elkargoak 2017ko urtarrilean abiatu beharko luke jarduna.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Elkargoa
2023-11-09 | Euskal Irratiak
Europako 10 milioi euro zuzenean kudeatuko ditu Euskal Hirigune Elkargoak

Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.


2023-07-18 | Ilargi Manzanares
Ipar Euskal Herriko hondartzetako dutxak itxiko dituzte, ur kontsumoa murrizteko

Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak proposatutako Idorte Planaren neurrietako bat da. Neurriaren lehentasunaren eta osasun-ondorioen inguruko kezkak areagotu dira.


2023-03-21 | Euskal Irratiak
Etxebizitza eskumen handiagoa galdegin dio Elkargoak Parisi

Botere eta diru laguntza gehiago galdegin dizkio Euskal Hirigune Elkargoak Frantziako Gobernuari, lekuko etxebizitza politika azkar bat abiatzeko. Horretarako, AOH Etxebizitza Antolatzeko Autoritatea bilakatu nahi luke.


Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

Euskal Hirigune Elkargoan elikadura eta laborantzaren ardura du Isabelle Pargadek. Laborantza lurren desagerpenari buruz galdetu dio ARGIAk, eta lehen sektorearen funtsa guzion plateretan ageri denez, elikadura burujabetzaz hitz egiten bukatu dugu.


Etxebizitza turistikoen konpentsazio neurria indarrean jarri dute Ipar Euskal Herrian

Lapurdi kostaldeko 24 hirietan etxebizitza turistikoa alokatuz gero, jabeak ondasun bat gehiago eskaini beharko du iraupen luzeko alokairu kontratupean, hiri berean eta azalera baliokidearekin.


Eguneraketa berriak daude