Euskararen aldeko "neurri ausartak" eskatu eta babesa erakusteko manifestazioa Iruñean

  • Kontseiluak ekainaren 4rako egin du deialdia. Nafarroan, aldaketaren gobernuak hizkuntza politika sendoagoa egin dezan eskatuko dio, eta era berean, oposizioaren oldarraldien aurrean babesa eskainiko dio.


2016ko apirilaren 22an - 09:47
2015eko apirilaren 25ean Iruñako Anaitasuna kiroldegia bete zuten euskaltzaleek. Argazkia: Xabier Letona.

Herritarrak pentsa dezake: “Orain euskararen aldeko manifestazioa Iruñean? Aurreko gobernua zegoenean bai, baina oraingo gobernuarekin?”. Bada, Kontseiluak uste du badirela arrazoiak ekainaren 4an euskaltzaleak Iruñean biltzeko.

Kontseiluaren iritziz, euskararen gaian jauzia egiteko garaia da, aldaketaren gobernuaren aldetik. Neurri ausartak hartu behar dira, bai plangintzan baita baliabideei dagokienez ere. Kezkatuta dago adibidez, gobernua osatzen duten lau alderdi politikoen artean (Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra) Euskararen Legeaz adostasunik ez dagoelako. Euskararen Legea bera aldatzera iritsi gabe ere, UPNk hartutako bestelako hainbat neurri bertan behera utz daitezkeela uste du Kontseiluak.

Kontseiluak euskarari bide eman behar zaiola dio, justiziazkoa delako, oreka soziala bermatzeko beharrezkoa delako. Harrituta dago hizkuntza eskubideak bermatzeko hartu diren erabaki batzuek sortu duten erantzunarekin.

Bada hirugarren arrazoi bat ekainaren 4an Iruñean manifestazioa antolatzeko. Herritar euskaltzaleen babesa adierazi nahi zaio gobernuari, beti ere beharrezkoak diren neurriak hartzen baldin baditu.

2010ean, Kontseiluak deituta, manifestazioa egin zen Iruñean, UPNren gobernuak 2009an normalizazio prozesuari beste zartako bat eman eta gero.

2015ean Anaitasuna kiroldegia bete zuten euskaltzaleek, lau alderdiek osatutako gobernuari esateko, aldaketaren gobernua bazen, aldaketa hura euskaratik eman behar zuela.

2016an neurri ausartak eskatzen dizkio Kontseiluak gobernuari, eta hala izango bada euskaltzaleen babesa izango du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontseilua
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Kontseiluaren balorazioa EAE-ko administrazio publikoa euskalduntzeko dekretu berriaz
“Dekretuak ez die erantzuten euskararen normalizazioak dituen erronkei eta egiazko posibilitateei”

Jaurlaritzak EAEko administrazio publikoa euskalduntzeko iragarri duen dekretua baloratu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Aurrerapauso batzuk onartzen badizkio ere, gabeziak eta eta dekretuak hasierako bertsiotik azkenera bidean izan dituen aldaketa negatiboak azpimarratu ditu... [+]


Kontseiluak dio euskararen ezagutzaren unibertsalizaziorantz egin behar dela indarra

Euskalgintzaren Kontseiluak 2023. urteko irakurketa egin eta ondorioak aurkeztu ditu ostiralean. Bertan, lurralde bakoitzean arloz arloko hizkuntza-politiketako aurrerapausoak, oztopoak eta atzerapausoak azaldu dituzte, eta 2023ak euskararen normalizazioan eta... [+]


Kontseiluak “aukera galdutzat” jo du Hezkuntza Legea

Eusko Legebiltzarrak abenduaren 21ean bozkatuko duen EAEko Hezkuntza Legearen balorazioa egin du Euskalgintzaren Kontseiluak. Legea “etorkizuneko belaunaldiei euskaraz jabetzeko eskubidea bermatzetik urrun” geratuko dela kritikatu du. Gehitu du ez dela izango... [+]


2023-11-07
Epaitegien erasoei erantzuteko protokoloa aurkeztu du Kontseiluak, eta itun berri bat bultzatzeko konpromisoa hartu

Larunbateko manifestazioaren balorazioa egin du Euskalgintzaren Kontseiluak asteartean eginiko prentsa agerraldian. Mobilizazioaren arrakastaren ondoren, euskararen aldeko itun soziopolitiko berri bat indar handiagoz sustatzen jarraitzeko konpromisoa agertu du. Oldarraldiaren... [+]


Eguneraketa berriak daude