Kontseiluak positiboki baloratu du epaitegiek atzera bota izana UGTk Euskotreneko langileen euskara maila jaisteko jarritako errekurtsoa

  • UGT sindikatuak B2 maila ezartzearen aurka egin zuen. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Euskotreneko hautaprobetarako ezarritako euskara eskakizunak ontzat hartu ditu. Kontseiluak esan du, hizkuntza eskubideen defentsan “urrats garrantzitsua” eta “berri ona” dela.


2024ko urriaren 7a - 16:03
Batzorde Iraunkorreko kideak euskararen aldeko aldarriekin Bilboko Justizia Jauregian Euskalgintzaren Kontseilua
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Epaiak, lan hitzarmenean jasota dauden hizkuntza eskakizunak babesten ditu. Kontseiluak azpimarratu du, lan hitzarmen batek hizkuntza eskubideen berme handiagoa eskaintzen duela. Hala, Euskotreneko langileek eta erabiltzaileek zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea bermatzen baita.

UGT sindikatuak Euskotreneko lanpostuen egonkortze prozesuan euskarazko B2 maila eskatzea baliorik gabe utzi nahi zuen. Baina, Justizia Auzitegiak euskara maila hori eskatzea onetsi du. Euskalgintzaren Kontseiluak gaineratu du, azkenaldian hizkuntza eskubideen eta lan eskubideen artean dabilen "dikotomia faltsua" argitzen laguntzen duela epai honek, lan hitzarmenak hizkuntza eskubideen berme gisa funtzionatzen duelako. 

Kontseiluak adierazi duenez, UGT 2015eko lan hitzarmena inpugnatzen saiatu da. Hala ere, epaia irtenbide gisa baloratu du Euskalgintzaren Kontseiluak eta nabarmendu du, hizkuntza politiketan saltoa emateko "urrats ausartak" behar direla. Horrez gain, "larrialdi lingusitikoan" murgilduta gaudela eta oinarri berri bat garatzea beharrezkoa dela ohartarazi dute. 


Euskara kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.