Espainiako Konstituzioaren aurkako aldarria kalean eta lantokietan

  • Hainbat moduz egin zaio aurre Hego Euskal Herrian Espainiako Konstituzioaren urteurrena ospatzeko egutegi ofizialak abenduaren 6an ezarrita duen jaiegunari. Mobilizazio jendetsuena Durangon egin da, Independentistak sareak deituta.


2016ko abenduaren 06an - 16:54
Durangoko manifestazioa (Arg.: Independentistak)

Manifestazioaren osteko ekitaldian, Konstituzioaren omenezko jaieguna inposizio iraingarria dela esan du Maite Aristegik, eta Euskal Herriak bere biziraupena ziurtatzeko biderik egokiena “Euskal Errepublika aldarrikatzea” dela gaineratu du.

Espainiako Konstituzioak Euskal Herriari burujabetzarako ateak ixten dizkiola gogorarazi du Aristegik, eta gehitu du haren ADNa eta frankismoarena ADN bera dela. “Demokraziarik eta justizia sozialik gabeko ADNa”.

Bilbon ere izan da manifestazioa, Ernaik eta Ikasle Abertzaleek “78ko erregimenari aurre egiteko” deituta. Horrez gain, Euskal Eskola Nazionala aldarrikatu dute. Bestalde, hainbat lekutan herri eskolak egin dituzte goizez.

Mobilizazioez gain, askok lantokitik adierazi dute ez zutela gaur jai egiteko asmorik. Horien artean ARGIAk. Aspaldi erabaki genuen egutegi ofizialari muzin egin eta gure balioekin bat egiten duen lan egutegia sortzeko urratsak ematen hastea. Hala, normaltasunez lan egiten dugu uztailaren 14an, urriaren 12an eta abenduaren 6an, eta jai hartu, berriz, Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an.     


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Konstituzioa
“Minusbaliatu” hitza Espainiako Konstituziotik ezabatzea onartu dute

Testua, Voxek izan ezik gainontzeko alderdi guztiek bermatua, Senatutik igaro beharko da orain indarrean sartu aurretik.


2023-12-06 | ARGIA
Gaur, abenduak 6, ARGIAn lanean ari gara normaltasunez

Abenduaren 6an Konstituzioaren Eguna ospatzen da Espainiako Estatuan. ARGIAn aspaldi egin genuen hautua gure egutegi propioa landu eta jai inposatzaile eta arrotzak ez onartzeko; horregatik, asteazken honetan normaltasunez ari gara lanean, ez dugulako ezer ospatzeko.


2021-12-24 | Leire Artola Arin
Absolbitu egin dute David Suarez umoregilea: ez da gorroto delitua, “gustu txarreko txistea” baizik

Down sindromea duten emakumeei buruz idatzitako txio batengatik kartzela zigorra eskatu zuen Fiskaltzak. Auziak piztu egin du umorearen, gorroto delituaren eta adierazpen askatasunaren arteko mugaren inguruko eztabaida zaharra.


Eguneraketa berriak daude