Azken aldian kexu gara euskaldunok epaitegietatik pairatzen ari garen erasoen aurrean. Urte berria ere horrelaxe hasi dugu, Donostiako eta Laudioko epai ezagutu berriekin. Aurretik, ugari izan dira EAEko eta Nafarroako epaitegietatik euskararen eta euskaldunon aurkako epaiak. Iparraldean ere ez dira gutxi izan. Ez epaitegietatik bakarrik; hortxe daukagu Beskoitzeko Udalaren erasoa, ikastolaren eta ikastolako haurren eta familien aurkako erabakia. Oldarraldi honi aurre egiteko izan ginen 2023ko azaroaren 4an Bilboko manifestazio jendetsuan.
Ohartuta gaude dagoeneko, Hegoaldeko eraso guztiak espainiarrek inposatutako Konstituzioaren pean (plazan) ematen direla. Hegoaldeko euskal herritarrok onartu ez genuen Konstituzioa, beste arrazoi askoren artean, espainola guztiok jakin beharreko hizkuntza ofizial gisa ezartzen duelako, eta euskara, koofiziala, hau da, bigarren mailakoa eta hautazkoa; eta kontu handiz erabili beharrekoa, espainoldun elebakarrak molestatu gabe. Horretarako daude epaileak, haien hizkuntza eskubideak errespeta arazteko, ez gureak.
A eta B hezkuntza ereduak ere erasoa dira bere horretan, eta ez dira oraingoak, badituzte urte batzuk. Helburua? Hezkuntzaren bidez ez-euskaldunak sortzea eta euskararen erabilera oztopatzea. Ondoren, espainiar (in)justiziaren epaileen egitekoa izango da ez-euskaldun horien eskubideak babestea. Hezkuntzan ez ezik, bizitzaren esparru guztietan ere, hizkuntza-eskubide urraketa ugari pairatu ditugu euskaldunok azken 45 urteetan, Konstituzioaren izenean.
Frankismoaren eraginez eta 1978ko konstituzioa tarteko, ezabatu nahi izan zuten Plaza Berria izena gure memoriatik
Eta azken 45 urte horietan, Donostian eta komunikabideetan, Konstituzio Plaza gora eta behera denon ahotan. Plaza horrek, aurretik, inoiz ez zuen Konstituzio Plaza izena izan, bai, ordea, Plaza de la Constitución (1812) espainolez, baina herriak Plaza Berria erabiltzen zuen 1936a arte. Urte horretan 18 de Julio izena ezarri zioten frankistek. Jakina dugu nolako oldarraldi jarraitua izan zen frankismoa euskararen eta euskaldunon aurka. 1979an, 18 de Julio izena kendu eta Plaza de la Constitución izena jarri zioten, oraingo honetan euskaraz ere, Konstituzio Plaza. Frankismoaren eraginez eta 1978ko Konstituzioa tarteko, ezabatu nahi izan zuten Plaza Berria izena gure memoriatik; donostiarrek, 1772an lehenengo plaza eraiki zenetik, emandako eta erabilitako izena, frankismoak debekatu eta ezabatu zuen arte.
Jatorrizko izena, Plaza Berria, berreskuratzeko asmotan adierazpen bat aurkeztu genuen ekainaren 18an, gizabanako eta gizarte eragile ugarik sinatuta. Blogak.eus/PLAZA-BERRIA helbidean topa dezakezue adierazpena osorik, eta baita plazaren eta haren izenaren inguruko historia eta informazio gehigarria ere.
Adierazpenaren sarreraren ondoren, honela amaitzen genuen proposamena:
“Horregatik, idatzi hau izenpetzen dugunok, gizabanakoak zein erakunde eta eragileok, ondorengoa proposatzen dugu:
Ikusten ari gara, pixkanaka, geroz eta gehiago direla Plaza Berria izena erabiltzen ari diren gizabanako eta eragileak. Gure asmoa prozesu hori azkartzea da eta, horretarako, ezinbestekoa ikusten dugu hedabideek bat egitea herritarren borondate horrekin. Batzuk ez dute erabiliko izena ofiziala izan arte, baina beste batzuk herritarren eta irakurleen edo ikus-entzuleen borondatea kontuan izan dezaketela uste dugu. Bilbon, Plaza Barriak Barria izaten jarraitzen du, eta Plaza Zirkularrak bere izena berreskuratu zuen 1995ean, frankismoak Plaza España izendatutakoa. Gasteizekoari dagokionez, ohikoa da Plaza Berria izenaren erabilera komunikabideetan; ETBk berak Plaza Berrian eman zion ongietorria 2024 urteari, nahiz izen ofiziala, oraindik, Plaza de España den, frankismoan aldatua.
Hortaz, Euskal Herriko komunikabideei gogoeta egin dezatela eskatzen diegu eta, egokia iruditzen bazaie, Plaza Berria izena erabiltzen hastea Donostiakoa aipatzerakoan. Aukera ezin ederragoa izan daiteke, berehala datozen sansebastianetan, plaza jatorriz izan zuen eta inoiz galdu behar izan ez zuen izenarekin izendatzeko: Plaza Berria.
Bagera, gu ere bai, gu beti pozez, beti alai!
Plaza Berria berreskuratu dezagun ekimena
Sinatzaileak: Dani Goñi, Marije Manterola, Jexux Arrizabalaga, Mikel Legorburu, Kepa Sarasola, Josu Tellebide, Marko Sierra
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]