PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.
Espainiako Gobernuak 2024ko ekainean onartutako Amnistia Legea procés-ean zigortutakoak aministiatzeko helburua zeukan. Baina, eztabaidagai izan da hainbat epaile eta erakunde politiko eta sozialentzat, haien ustetan konstituziotik kanpo dagoen zerbait delako. PPk helegitea jarri zion. Guztiz kontrakoa dio Auzitegi Konstituzionalak bere ebazpen proposamenarekin, honen ustez, xehetasun gutxi batzuk izan ezik konstituzionala da. Behin-betiko sententzia, ekainak 24an emango dute organo judizialeko epaileek, ezustekorik egon ezean, legea aurrera aterako da.
PPren argudio gehienen kontra agertu da auzitegia, hala ere, adostasun puntu bat aurkitu dute: pertsona batzuei soilik aplikatuko zaien onura dakarrela. Horren aurrean Espainiako Konstituzionalak, prozesu subiranistaren testuinguruan egindako ekintza orora hedatzea proposatuko du herritar guztientzat aplikagarria izan dadin. Horren barne beraz, Kataluniako procés-aren aurka egin duten aktoreen delituak sartuko dira.
Bestalde, Auzitegi Konstituzionalak denbora-tarteari buruzko beste aldaketa bat proposatuko du: 2011ko azaroaren 1etik 2023ko azaroaren 13ra arteko ekintzetan zigortutakoak aministiatzeko balioko du soilik, eta ez gerora gertatu litezkeen ekintzetarako, Amnistia Legeak zioen bezala. Hala ere, xehetasun honek ez ditu ondorio praktikorik izango, procés-aren parte izan direnak ez dituztelako gerora deliturik egin.
PPk Amnistia Legea Espainiako Konstituzioaren aurkakoa dela dio, botere banaketa hausten duela eta Pedro Sánchez Espainiako presidente izaten jarraitzeko soilik burutu dela. Arrazoi horiei guztiei ezetza eman die auzitegiak eta legearen testua babestu du, konstituzionala dela esanez.
Madrilgo epaitegi horrek ebatzi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eragile eta ordezkari guztiek euskaraz dakiten udalerrietan, administrazioak euskaraz funtzionatzeak "eskubide linguistikoak urratzen" dituela. Hori dio, nahiz eta EAEko Udalen Legeak jaso norbaitek ez... [+]
Bikainak izan beharko lukete, merezimenduzkoak, beren ikaskideen gaitasunen gainetik. Hala ere, ez da hori gertatzen, dio Konstituzio Zuzenbideko irakasle eta Auzitegi Konstituzionaleko letradu ohi Joaquín Uríasek. Espainiako Auzitegi Konstituzionalean... [+]
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak estatuko demokraziaren historian lehen aldiz bertan behera utzi du Diputatuen Kongresuan tramitatzen ari ziren lege bat, Zigor Kodearen erreforma bat, hain zuzen, ahalbidetuko lukeena Konstituzionaleko gehiengoa progresista izatea... [+]
Espainiako Gobernuak uda aurretik eraman zuen legea Auzitegi Konstituzionalera eta horrek orain onartu du eztabaidarako. 2021ean onartu zen Kontratu Publikoen Foru legea eta lau artikulu jarri ditu auzitan Madrilek.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak aho batez onartu du behin behineko neurri bezala Bateragune auziko epaiketa berriz ez egitea. Hala eskatu zuen Iñigo Iruin auzipetuen defentsako abokatuak helegite batean.
Vox alderdiak jarritako helegitea onartu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, aldeko sei eta kontrako lau bozkarekin.
Sánchez egungo presidentea eta Zapatero atzokoa, eta Felipe González herenegungoa, eta XIX. mende amaieratik honainoko sozialisten belaunaldi kate luzea inposizio espainol berari lotuak, eta ez gutxiago eskuin espainiarra, noski, bat-bat eginda: autodeterminazio... [+]
Parlamento, Tribunal Constitucional, separación de poderes (Parlamentua, Auzitegi Konstituzionala, botere banaketa), hori da Iñaki Lasagabaster EHUko administrazio zuzenbideko katedradunaren azken liburua. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak argitaratu du. Eta... [+]
Espainiako banderari egindako irainak ez ditu adierazpen askatasunerako eskubideak babesten Espainiako Auzitegi Konstituzionalak astearte honetan erabaki duenez. Aldeko sei botorekin eta kontrako bostekin onartu dute erabakia.
Espainiako Konstituzio Auzitegiak baja laboralagatik langileak kaleratzea babestu du, baja hori justifikatuta egonda ere. Kataluniako langile baten salaketari erantzun dio, berrogei egunetik bederatzitan lanera joan ez zela-eta kaleratu zutelako.
They were arrested in 2015 after being accused by the Ertzaintza (Basque police) of being members of pro-independence organization Segi. The Spanish Constitutional Court has now declared the order for arrest and imprisonment invalid and “against the law and rights”.
Nafarroako indarkeria polizialaren biktimek prentsaurrekoa eman dute asteazkenean Espainiako Konstituzio Auzitegiak Nafarroako polizien biktimen legea indargabetu izana salatu dute.
Gizarte eragileek, alderdi politikoek eta sindikatuek egin dute protestan parte hartzeko deia: igandean 13:00etan Sarasate pasealekuan eginen dute "Eskubideak, erabakiak, demokrazia" goiburuarekin.
Ebazpenak dio legea ez dela Espainiako Konstituzioarekin bateragarria. Nafarroako Gobernuak adierazi du migratzaileen osasun arreta ziurtatuko duela beste laguntza batzuen bidez.