Hizkuntzen hierarkia Espainiako Konstituzioan (eta 5)


2021eko uztailaren 30ean - 08:30
Azken eguneraketa: 10:33
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Denok dakigu espainiar orok duela Madrilen bezala Abaltzisketan edo Amoroton, gaztelaniaz bizitzeko eskubide osoa, eta eskubidea ez ezik jakin beharra ere 78ko Konstituzioko hirugarren artikuluak –ez ahaztu Konstituzioaren atarikoan dagoela, hots, artikulurik funtsezkoenen barruan hirugarren--, hala agintzen duelako. Beste hizkuntzak, onenean, beren berezko lurraldean erabil litezke, baina, kontuz, ez dakitenak molestatu gabe. Nola joan zen artikulu horren debatea ponentzian, batzordean eta kongresuan? Ez zuen “nazionalitateak” kontzeptua sartzeak eragin zuen lurrikararik sortu, eta militarrek ez zuten parte hartu, era agerian behintzat, baina bere ibilbidea izan zuen.

Azken berrogei urteko dinamika ezaguturik uste izatekoa denez, autodeterminazio eskubidean Letamendia bezala, hizkuntzen gainean katalanak nabarmendu ziren. Jakina, eztabaidaren puntu nagusia hizkuntzen arteko tratamendu ezberdina izan zen: espainiarren ikuspegitik nazio espainol bakarrari hizkuntza derrigor jakin beharreko bakarra espainola dagokio, eta nazionalitateetako hizkuntzak beren lurraldean ofizial izan daitezke baina espainiar hiztunak molestatu gabe. Zer proposamen aurkeztu zituzten katalanek?

Konstituzioaren “gurasoek” proposaturiko artikuluaren lehen idatzaldiari zuzenketa aurkeztu zioten Gutxiengo Katalana talde parlamentarioko kideek. Lehen paragrafoa honela aldarazi nahi zuten:

Todas las lenguas nacionales serán oficiales en sus respectivos territorios. El castellano será la lengua oficial de los órganos del Estado, sin perjuicio de lo que dispongan los Estatutos de autonomía que se establezcan.

Garbi ikusten da zer nahi zuten: Katalunian (eta Euskadin eta Galizian) katalana (euskara eta galegoa) ofiziala izatea, gutxienez gaztelaniaren hein berean, eta onarturik Estatuko organoen hizkuntza gaztelania izango zela. Bigarren paragrafoari dagokionez, Gutxiengo Katalanaren zuzenketak ezartzen zuen gaztelaniaz besteko hizkuntza zuten lurralde autonomoetan, autonomi estatutu bakoitzak zehaztuko zuela “el carácter oficial exclusivo o transitoriamente cooficial con el castellano de la respectiva lengua”.

Zuzenketa horrek aurrerabiderik ez zuela eta, Konstituzio Gaien Batzordean erretiratu egin zuten, eta beste bat planteatu zuten, erreserban zeukatena, lehenbizikoak atarramentu onik ez bazuen:

Las demás lenguas de España serán también oficiales en los territorios autónomos de acuerdo con sus respectivos Estatutos. Todos los residentes en dichos territorios tienen el deber de conocer y el derecho a usar aquellas lenguas.

Zuzenketa zuritzeko orduan argudiatu zuten ezen ofizialtasunaren aitortza: “quedaría minimizado si no se correspondiera con la obligación que tienen cuantos residen en territorios autónomos, con lenguas también oficiales, de conocerlas”.

Euskal Talde Parlamentarioak berriz, proposatu zuen “gurasoen” artikuluaren lehen bi paragrafoak batzea eta honela idaztea: “el castellano es la lengua oficial del Estado y las demás lenguas de España son también oficiales en los territorios autónomos, de acuerdo con sus respectivos Estatutos”. Gaztelaniarekiko eskubidea, eta batez ere betebeharra, kentzea.

UCDrentzat (diskretuago) eta APrentzat (zakarrago) hizkuntzen (hots, hiztunen) arteko desberdintasun argia aditzera eman beharra zegoen, hots, gaztelaniaren eta gainerakoen artean: “con argumentos que iban desde la universalidad de la lengua de Cervantes a la protección de los castellanoparlantes residentes en territorios con lenguas propias que podían ver amenazado el uso de su lengua materna”.

Batzordeko debatean, Trías Fargasek, autodeterminazio eskubidearean ez bezala, Gutxiengo Katalanaren zuzenketaren defentsa sutsua egin zuen. Lehenbizi, baieztatu zuen katalanek elebitasuna onartzen zutela baina gaztelaniaren eta katalanaren arteko ezberdintasunak beharrezko egiten zuela neurriak hartzea bi hizkuntzen berdintasuna lortze aldera, bereziki katalanez mintzatzen jakitea Katalunian derrigorrezkoa izatea, eta katalanari Katalunian zenbait abantaila ematea ofizialtasunari zegokionez. Hori beharrezkoa zen beraren iritzian, bi hizkuntzen arteko parekotasuna eta oreka lortze aldera.

EAJko diputatu Iñigo Agirre Kerexetarentzat, gaztelania espainiar lurralde guztian ofiziala izateak berekin zekarren hura jakitea eta erabiltzea eta

la reiteración puede interpretarse como una imposición de una lengua sobre otra, en un claro atentado contra el espíritu de igualdad y respeto que el reconocimiento del hecho cultural de las nacionalidades y regiones del Estado debe inspirar, a no ser que precisamente se pretendiera una cláusula defensiva para el castellano. (…) La Constitución debía propiciar una política reparadora de situaciones de prolongada injusticia y prolongada discriminación.

Eztabaida betean, Socialistes de Catalunya taldeko Felip Lordak zuzenketa bat proposatu zuen, zehazki, honako esaldi hau: “los poderes públicos pondrán los medios para que todos los residentes en los territorios autónomos conozcan la lengua respectiva y garantizarán el derecho a usarla”. Haren iritzian, ezin ziren

satisfacer los deseos de los catalanes, si no aseguramos desde la Constitución unas condiciones de existencia y desarrollo iguales para el catalán y el castellano en Cataluña”. (...) en modo alguno contiene elementos de coacción para los incorporados a las comunidades autónomas procedentes de otras áreas lingüísticas, a los que se asegura, en cambio, el aprendizaje y uso de la lengua de la comunidad de adopción, si libremente deciden aprenderla y usarla.

Zuzenketa posibilistak ere ez ziren onartu, eta hizkuntza nagusi menderatzailea betiko finkatu nahi zutenek irabazi zuten. Hala gabiltza, gabiltzan moduan. Gure estatus politiko-linguistikoa aldatu nahi dugunontzat behintzat, interesgarria da begi bat edukitzea Espainiako trantsizioari, frankismoaren auto-erreformari, handik baitatozkigu aje eta eragozpen askotxo.

 

 

1Carme Molinero & Pere Ysàs: La cuestión catalana. Crítica. Barcelona. 251 or eta ond.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude