Euskal Errepublika aldarrikatu dute Bilbon

  • “Euskal Errepublika” lelopean, jendetza batu da Bilbon EH Bilduk deituriko manifestaziora. Espainiako Konstituzioak 40 urte egin dituen honetan, argi dute ekitaldiaren bultzatzaileek: Euskal Herri aske, demokratiko eta justua aldarrikatzeko momentua da.


2018ko abenduaren 6an - 14:55
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Gure herriaren borondatea gauzatzeko giltzarrapoa” da Espainiako Konstituzioa, diote; “zer irabazten dugu guk, gure interesen aurkako erabakiak hartzen dituen Estatu baten barruan? Debatea ez da monarkia ala errepublika, debatea da monarkia ala errepublikak”, gaineratu du Arnaldo Otegi alderdiko idazkari orokorrak.

Beste hainbaten artean, Oihana Etxebarrieta legebiltzarkideak ere hartu du hitza: Sanferminetako talde bortxaketaren epaia jakin berritan, Espainiako justizia patriarkala kritikatu eta politika egiteko modu berriak behar direla adierazi du, “Euskal Herriko errepublika feminista eraikitzeko, elkar hartuta, elkar babestuz”

“Ezinezkoa da Espainiako Estatua demokratizatzea”

Independentistak sareak ere bat egin du manifestazioarekin. Katalunia gogoan, “argi ikusi da nola erreakzionatu duen ultranazionalismo espainiarrak –diote–, ezinezkoa da Espainiako Estatua demokratizatzea, eta bere egituren barruan Euskal Herriak ez du inolako burujabetza aukerarik”.

Bestalde, Espainiako Konstituzioak zilegitasunik ez duela onartu zuten asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan, EAJ eta EH Bilduren aldeko botoekin. Bilboko manifestazioan Pablo Gorostiaga preso ohiak adierazi duenez, duela 40 urte Konstituzioari "ezetz" esan zion euskal gizarteak: “Ezin izan dute gure izenean hitz egin. Ez dute esaterik izan Euskal Herriak konstituzioa onartu zuela”.

 


Burujabetza kanalean gehiago
2024ko ekainaren 5
Teknologia
Publikoa ai do!

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.