Politikak berezko hizkuntza garatu du Aro Garaikidean; Frantziako Iraultzaren ondoren nagusitzen joan zen sistema demokratikoan. Esaterako, “trantsizioa” hitza usu erabili ohi da. “Ziklo politikoaren aldaketa” trantsizioarekin erlazionatutako kontzeptu bat da. Historiaren bilakaeran hainbat esamoldek berezko zentzua hartu dute politikagintzan.
Euskaldunon kasuan, Espainiako trantsizioa mugarri adierazgarriena izan da azken 80 urteetako eraldaketa politikoa ulertzeko. 1936ko Gerra Zibilaren ondorioz, herritarrek demokratikoki hautatu zuten II. Errepublika deuseztatua izan zen, Franco jeneralak demokrazia zanpatu zuen eta 40 urteko diktadura ezarri.
40 urteren ondoren, erregimen frankista higaturik, Monarkia absolutua (1975-1978) ezarri zuten frankistek berek. Ez zen trantsiziorik ez ziklo politikoaren aldaketarik izan, hala ere, trantsizioa demokratikotzat joa izan zen. Europako eta nazioarteko estatu nagusien oniritziarekin “demokrazia” garaitu zen. Monarkia absolutua Monarkia parlamentarioa bilakatu zen trantsizioan.
Adibidez, Francoren erregimenaren aurka borrokatu zuen PSOEk Espainia Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundetik (NATO/OTAN) ateratzeko kanpaina egin zuen –Espainia 1982ko maiatzaren 30ean sartua zen NATOn–, baita 1982ko urriaren hauteskundeetan NATOtik ateratzeko kanpaina egin zuen. PSOEk irabazi zuen, boterera iristeko bide demokratikoa urratuz. 1986ko urtarrilaren 31n berriz, erreferenduma egin zen Felipe Gonzalezen eskutik, eta Espainia NATOn geratu ere, PSOEren aldeko botoekin. Hego Euskal Herrian, bataz beste, bozemaileen %60k ezezkoa eman zion NATOri.
30 urte geroago, ETAren ziklo armatua amaitu zenean, hainbat alderdi politikok bigarren trantsizioaren beharra aipatu zuten. NATOn egotearen kontra boza eskatu zuten alderdiak, trantsizioan herrien autodeterminazioaren aldeko ziren alderdi ia beretsuak.
Orain arte azaldutakoa gauza jakina da. Axioma da. Duela 40 urte, politikaren esparru teorikoan zintzotzat jotzen zen premisa, hots, demokraziaz arrazoitzeko abiapuntua. 40 urteko demokrazian, bortxarik gabe dena posible zela esan zieten erreboltariei. “2010etik ETAk bake baino ez duela bilatu”, esan dute berriki Sorzabal eta Pla etakideek Parisen.
Premisa zaharra errepikatu da: “Bortxaren monopolioa estatuarena bada, ez dago ziklo politiko berririk, ez inolako trantsiziorik”. Ez trantsizio energetikorik, ez Kuban ez Venezuelan trantsizio politikorik ere (ez, bidenabar, Katalunian ere). Herri eraikuntza hizpide, ahapaldi hau heldu zaigu Habanatik: “Euskal politika ez da etorriko alderdi baten ordez bestea nagusitzearekin, baizik kultura politikoaren aldaketa orokorrarekin”. Demokrazian –elkarrekin– bizitzeko berebiziko axioma. Oso sinplea idaztea, zailagoa praktikatzea.
Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]
Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.