“Minusbaliatu” hitza Espainiako Konstituziotik ezabatzea onartu dute

  • Testua, Voxek izan ezik gainontzeko alderdi guztiek bermatua, Senatutik igaro beharko da orain indarrean sartu aurretik.


2024ko urtarrilaren 19an - 12:16
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Konstituzioa "ukiezintzat" edo bere testua aldatzea "oso prozesu luzetzat" jo izan izan du sarri espainiar nazionalismoak. Bada, ostegun honetan onartu du kongresuak Konstituzioaren 49.artikuluaren erreforma, testutik “minusbaliatu” ("disminuidos") hitza kendu eta “desgaitasunen bat duten pertsona” gisa kalifikatzeko. Gehiengo zabalarekin onartu da, aldeko 312 botorekin eta kontrako 32rekin. Vox izan da kontrakotasuna adierazi eta proposamena baztertu duen alderdi bakarra.

Orain, izapidea Senatura pasatuko da eta azken orduko ezusterik ez badago, onartu egingo dute . Hortaz, Goi Ganberak aldaketa berresterakoan, Konstituzioaren hirugarren aldaketa indarrean jarriko da 1978an onartu zenetik. 45 urteotan onartutako hirugarren aldaketa da, eta lehendabiziko “erreforma soziala”.

Konstituzioaren erreforma PSOEk eta PPk aurkeztutako proposamenaren arabera egingo da; legebiltzarreko gehiengoak bertan behera utzi baitu EAJk eta Compromisek aurkezturiko zuzenketak. Izan ere, izapidea baliatu zuten gai jakin batzuetan aldaketa zabalagoa egiteko.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...