Sei hilabete igaro dira Espainiako Estatuko Ikus-entzunezkoen Lege Orokorra indarrean sartu zenetik. Baina hizkuntza gutxituekiko hainbat xedapenek bete gabe jarraitzen dutela salatu dute Pantailak Euskaraz, Hekimen Elkartea eta Euskalgintzaren Kontseiluak, Euskal Herritik legeari emendakinak aurkeztu zizkioten eragileak.
Legeak hainbat betebehar ezartzen dizkie telebistei eta plataformei; hizkuntza koofizialei kuotak ezartzea eta diru sarreren ehuneko bat hizkuntza horietan egindako lanetarako erabiltzea, esaterako. Plataforma batzuk euskarara bikoiztutako eta azpidatziriko eduki kopurua handitu duten arren, eragileen arabera ez dira jadanik indarrean dauden hainbat artikulu betetzen ari. Izan ere, adierazi dute Espainiako Gobernuari eta RTVEri dagokiela legean jasotako gutxieneko neurri horiek ere errespetatzea.
Hiru dira, zehazki, indarrean egon arren momentuz bete gabe jarraitzen duten atalak, elkarteen esanetan. Batetik, RTVEk haurrei zuzenduriko kateetan eta horien katalogoetan edukiak autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialetara, hau da, euskara, galego, eta katalanera, bikoiztuta eskainiko dituela bermatu behar du. Bestetik, streaming plataformek hizkuntza ofizialetara jadanik bikoiztuta edo azpidatzita dauden hizkuntza bertsioak txertatu beharko dituzte euren edukietan. Azkenik, plataforma horiek hizkuntza ofizialetan ekoiztutako, bikoiztutako edo azpititulatutako ikus-entzunezko edukiak nabarmendu beharko dituzte. Xedapen horiez gain, "telebista lineal eta eskari bidezkoak ez dira ezgaitasunak dituzten pertsonen ikus-entzunezkoetarako irisgarritasuna euren hizkuntza ofizialean bermatzeko artikuluak betetzen ari", adierazi du Kontseiluak.
Kezka handiagotu da eragileen artean, hilabeteotan ezagutu den ikerketa baten emaitzengatik. UEMAk bere udalerrietako haurren ikus-entzunezkoen kontsumo ohiturak aztertu ditu, eta ondorioetako bat da Clan TV dela lehen hezkuntzako haurrek gehien ikusten duten katea. Bestalde, streaming plataformak "bideragarritasun teknikoaren aitzakiari" heltzen diotela dio Kontseiluak, bikoiztutako bertsiorik ez eskaintzeko.
Espainiako Gobernuari, RTVEri, Eusko Jaurlaritzari, EITBri eta streaming plataformei legea betetzeko eskatu die Kontseiluak. Are gehiago, euskararen presentzia ikus-entzunezkoetan handitzea posible egiteko, eta, hortaz, euskararen normalizaziorako estrategikoa den eremu horretan "hizkuntzaren ikusgarritasuna eta irisgarritasuna" bermatzeko, beharrezkoa ikusi dute Eusko Jaurlaritzak EITB bitartez sortutako Primeran plataforman euskara izatea lehenetsitako hizkuntza, eta euskarazko kalitatezko edukiak eskaintzea.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]
Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Uztailaren 12an akordioa sinatu zuten Kanakyko indar independentistek eta Frantziako Gobernuak Parisen. Negoziatzaile independentistek “akordio historikotzat” jo zuten. Alabaina, independentisten arteko hainbat taldek akordioari buruzko erreparoak agertu dituzte, eta... [+]
Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen jardunaldia izan zen ekainaren 19an eta 20an Usurbilen, Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatuta. Praktika kooperatibo eraldatzaileen adibide gisa, besteak beste, [+]
Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]
Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]
Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko... [+]
Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]
BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]