BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko. Albisteak asko poztu gaitu, zeren argi uzten baitu iazko lasterketan Israel-Premier Tech taldearen presentzia salatzeko eragile eta jende askoren artean egin genuen mobilizazioak –taldeen aurkezpenean eta lasterketa egunean ibilbidean zehar Palestinaren aldeko ikurrak erakutsiz– eragina izan duela: Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeak ederki ulertu zuen ez dela ongi etorria Euskal Herrian, eta aurten erabaki du ez etortzea.
BDZ mugimenduak (bdsmovement.net) 20 urte daramatza estatu sionistaren aurkako boikota aldarrikatzen. Israel bere sorreratik dabil (77 urte jada) palestinarren kontrako apartheida, erailketak, eta lur eta jabetza lapurretak gauzatzen. Ekintza horiei genozidio samingarri bat gehitu behar zaie, eta horren aurrean inork ezin ditu jada begiak itxi. Palestinarrei nazioarteko lehiaketetan parte hartzea eragozten dien bitartean, Israel garbiketa etniko gordina eragiten ari da, eta eliteko talde eta kirolari israeldarrak erabiltzen ditu, ezer gertatuko ez balitz bezala, estatu sionistaren irudia normalizatzeko.
Zeren zain dago UCI Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuna Israel eta haren meneko taldeak eta kirolariak lehiaketa guztietatik kanporatzeko?
Egoera horri aurre egin asmoz, BDS mugimenduak (Euskal Herrian BDZ) boikot ekimenak planteatzen ditu: besteren artean, Israelgo kirol taldeen kontrako ekimenak, Maccabi Tel Aviv saskibaloi taldearena kasu (Palestinarekin Elkartasuna plataformarekin era bateratuan egin genuena, Gasteizen jokatutako Euroligako partidan), edo eta Donostiako Zurriolako hondartzan antolaturiko Basque Country Junior Pro surf txapelketarena.
Testuinguru orokorrago batean, ezin dugu ahaztu azken bolada honetan Europako hainbat botere gunek Errusiaren kontrako kirol boikota eta boikot ekonomiko eta kulturala erabili dituztela, Ukrainako auzia dela eta. Horrek neurri bikoitz argi bat erakusten du, baita Estatu Sionistarekiko ageriko kidetasun ideologikoa ere, eta hark egiten dituen sarraskiekin konplizitate lotsagarria. Zeren zain dago UCI Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuna Israel eta haren meneko taldeak eta kirolariak lehiaketa guztietatik kanporatzeko? Ez al zaio aski iruditzen Nazioarteko Zigor Auzitegiak edo eta Nazio Batuen Erakundeak egin adierazpenak Israelen praktika genozidei buruz?
Etxera etorrita, Euskal Herriko kirol jardueren antolatzaileei eta jarraitzaileei –oraingo honetan bereziki txirrindularitza giroan dabiltzan antolatzaile, talde eta zaleei– eskatzen diegu BDZren kirol boikot deiari kasu eginez, baztertu ditzatela Israelen izenean edo haren banderapean dabiltzan taldeak eta kirolariak. Israelek bere larruan sentitu behar du ez dugula onartzen haren ibilbide kriminala eta ez dela ongi etorria Euskal Herrian.
Bide batez, eta jakinda Klasikoak mundu zabalean telebista hedapen handia duela, jendea animatzen dugu lasterketa egunean eta ibilbidean zehar palestinar herriari elkartasuna adieraztera, banderekin eta bestelako ikurrekin, bereziki azken kilometroan. Helmuga inguruko iazko irudiek oihartzun ederra izan zuten hedabideetan.
Donostiako BDZ taldea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]